Albisteak 27 urria, 2025

Euskadik bere mikroelektronikako bide orria definitu du, gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen azterlan batekin, Europan bere posizionamendua bultzatzeko

Astelehen honetan, Basque Microelectronics Hubek (BMH) antolatutako jardunaldi batean, “Mikroelektronikaren sektorea Euskadin” azterlana aurkeztu da, zeinak eskualdearen etorkizun teknologiko eta industrialerako funtsezkoa den industria horren gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen.
-
  • Asmoa da azterlanak mikroelektronika Euskadiko sektore estrategiko gisa garatzeko bide orria definitzen laguntzea, Kontuan hartuta arlo horrek burujabetza industrialerako eta teknologikorako duen funtsezko rola.
  •  Jardunaldiak euskal ekosistemako eta administrazio publikoetako ordezkariak bildu ditu, eta, besteak beste, AA txertatua edo sentsorika kuantikoa bezalako ildo estrategikoetan jarri du arreta.

 

Gaur goizean “Mikroelektronikaren sektorea Euskadin” azterlana aurkeztu da Bilbon, euskal ekosistemaren erradiografia zehatza, Basque Microelectronics Hubek (BMH) sustatuta, GAIA Klusterrarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta SPRIrekin lankidetzan. Aurkezpen jardunaldian enpresa eragileak, zentro teknologikoak, unibertsitateak, lanbide heziketako zentroak eta erakundeetako arduradunak elkartu dira, Europako subiranotasun teknologikorako funtsezkoa den esparru horren inguruan emaitzak partekatzeko, estrategiak lerrokatzeko eta lankidetza publiko-pribatuak aktibatzeko.

Ikerlana IKEI eta Octantis aholkularitzek egin dute, eta mikroelektronikaren euskal ekosistemaren lehen karakterizazio sakona da. Helburua izan da inplikatutako eragileak identifikatzea, dauden gaitasunak mapatzea, Euskadi erdieroaleen Europako balio kateetan nola sartzen den aztertzea, eta etorkizuneko ikuspegia duten jarduera ildo estrategikoak proposatzea. “Erabaki publiko eta pribatuak hartzeko tresna estrategiko gisa balio nahi du, mikroelektronikaren balio katea indartzeko, inbertsioa sustatzeko eta erakartzeko, eta talentuaren formazioa bideratzeko, ekosistema kohesionatuagoa eta lehiakorragoa sustatuz”, azpimarratu du Tomas Iriondo GAIA Klusterreko zuzendari nagusiak aurkezpenean.

Bere hitzaldian, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendariak, Elixabete García Caballerok adierazi duenez, “diagnostiko hau Eusko Jaurlaritzaren Industria Planak funtsezko sektoreak indartzeko, balio-kateak osatzeko eta industria-eredu iraunkorra eraikitzeko zehaztutako ahalegin estrategikoan txertatzen da”.

Analisiak egiaztatzen du, Euskadiko mikroelektronikaren sektorea oraindik hazten ari bada ere, gaitasun teknologiko garrantzitsuak daudela, eta oinarri industrial sendoa, balio handiko nitxo jakin batzuetan ekosistema lehiakor bat eraikitzea ahalbidetzen dutenak.

Gaur egun, elektronikaren arloak –modu partzialean, mikroelektronika biltzen du– 141 enpresa eta 3.733 enplegu ditu Euskadin, enpresa bakoitzak 26,5 langileko tamaina izanik batez beste. Dimentsio hori, EAEko industria osoari dagokionez, txikia bada ere, bere inpaktua esanguratsua da, izaera transbertsala duelako: “mikroelektronika funtsezko teknologia da automobilgintza, industria aurreratu, osasun, energia, telekomunikazio eta antzeko sektoreetarako, eta beharrezkoa da gainerako teknologia erraztaileekin (AA, ziber, kuantikoa) integratzea eta eboluzionatzea”, gogorarazi du Iriondok.

Jarduera ildoei dagokienez, identifikatutako enpresa gehienen arloak dira sistemen integrazioa, software txertatua edo osagai elektronikoekin produktuen garapena, eta oso gutxi dira txipen diseinuan edo erdieroaleen fabrikazio fase aurreratuetan zuzenean lan egiten dutenak –txostenak islatzen duenez–.

Ildo horretan, txostenak hainbat erronka estruktural identifikatzen ditu, “mikroelektronikaren ekosistema sendo bat bultzatzeko, elkarrekin eta heldutasun eta autonomia maila handiagoarekin landu beharrekoak”, aurkezpenean azpimarratu denez. Hauek dira:

  • Nortasun sektorialaren falta: Mikroelektronikak ez du ikusgarritasun instituzional propiorik I+G edo industria politiken barruan, eta horrek sektore estrategiko gisa duen posizionamendua mugatzen du.
  • Talentu kualifikatuaren gabezia: Mikroelektronikako formazioan eskaintza espezifiko eskasa dago, eta Euskadin profil tekniko aurreratuak erakartzeko eta atxikitzeko zailtasuna gero eta handiagoa da.
  • Kanpoko mendekotasun teknologikoa: Euskal enpresak txipen eta osagaien inportazioaren mende daude neurri handi batean, eta horrek zaurgarri egiten ditu hornidura kate globalaren disrupzioen aurrean.
  • Ekosistema zatikatua: Enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikoen arteko lankidetza mugatua da oraindik, eta horrek sinergiak sortzea, ezagutza partekatzea eta inpaktu proiektuak abiatzea zailtzen du.
  • Azpiegitura berezirik eza: Euskadin ez dago arlo horretan erreferentziazkoak diren instalazio zientifiko-teknologiko espezifikorik, hala nola clean roomak edo fabrikazio nodoak, eta horrek zaildu egiten du diseinu eta ekoizpen fase aurreratuagoetarako jauzia ematea.

Espezializazio aukerak

Erronka horiei dagokienez, txostenak nitxo teknologiko eta estrategiko batzuk identifikatzen ditu, non Euskadi bereizi, balioa sortu eta Europa mailan posizionatu daitekeen:

  • AA txertatua eta txip espezializatuak: Euskadik hardware optimizatuaren diseinua landu dezake adimen artifizialeko lanetarako, ingurune industrialei, makineria adimendunari edo mugikortasun aurreratuari begira, elektronika industrialean eta software txertatuan duen ezagutza aprobetxatuz.
  • Sentsore aurreratuak eta teknologia kuantikoak: Doitasun handiko sentsorika, sentsorika kuantikoa barne, aukera bat da osasuna, energia, defentsa edo espazio bezalako sektoreetan bereizteko.
  • Fotonika integratua eta komunikazio optikoak: Esparru emergente bat, komunikazio, detekzio edo LIDAR aplikazioetarako osagai fotonikoak txipetan integratzeko aukera ematen duena, material aurreratuen eta telekomunikazioen arloan bertan dauden gaitasunekin lerrokatua.
  • Advanced packaging: Txipen muntaketa eta kapsulatze aurreratua (chipletak, 3D packaging, etab.) erdieroaleen balio kateko etapa kritikoa da, eta Euskadiko fabrikazio aurreratuko eta makina-erremintako indarguneekin lotzen da.
  • Defentsarako eta espaziorako aplikazio estrategikoak: Sektore horietan burujabetza teknologikoaren beharrak aukerak zabaltzen ditu osagai mikroelektroniko erresistente eta seguruak garatzeko, euskal ehun aeroespazialarekin, defentsakoarekin eta zibersegurtasunarekin lankidetzan.

Diagnostiko horrekin eta administrazioen, enpresa sarearen eta sistema zientifiko-teknologikoen arteko bultzada partekatuarekin, “Euskadik pauso erabakigarria eman du espezifikotasun eta espezializazio handiko ekosistema sendo bat eraikitzeko, Europako mikroelektronikaren barruan balio erantsi handiko nitxoetara bideratua”, GAIAko zuzendari nagusiak azpimarratu duenez.

Azterlanaren aurkezpen egunean enpresetako, zentro teknologikoetako, unibertsitateetako, kluster sektorialetako, lanbide heziketako zentroetako eta administrazioetako ordezkariak bildu dira, eta foroan emaitzen azalpena eta networking finantzaketari buruzko informazio saioak uztartu dira, ekosistemako eragileei zuzenduta. Txostenaren emaitzak aurkezteaz gain, jardunaldian informazio saio bat ere sartu da, mikroelektronikako I+G+B proiektuak garatzeko laguntza esparru nagusiei buruzkoa, Europa mailan (JU txipak), estatu mailan (PERTE Chip) eta erkidego mailan (Eusko Jaurlaritzaren ildoak). Basque Microelectronics Huben ekintza plana ere aurkeztu da, eragileei laguntzeko, lankidetza proiektuak dinamizatzeko eta ekosistemaren jarraipena egiteko zerbitzuak jasotzen dituena.

Ildo horretan, Spriko Eraldaketa Digitaleko teknikari Asier Horasek nabarmendu zuenez, “Euskadin erdieroaleen sektorea bultzatu ahal izateko une historiko baten aurrean gaude, eskuragarri dauden finantzaketa lerro anitzen eta Europako Batzordearen apustu irmoaren bidez, sektorea transbertsala eta estrategikoa baita”.

Lotutako albisteak

INGENERSUNek  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  automobilgintzarako  irtenbide  robotizatu  aurreratuekin

INGENERSUNek nazioarteko proiekzioa indartu du, automobilgintzarako irtenbide robotizatu aurreratuekin

Konpainiak bere gaitasun teknologikoa sendotu du Poloniako Stellantis-entzat eta Marokoko Floquet Monopole-rentzat egindako proiektuen ondoren

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an ireki zen Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

Eusko  Jaurlaritzak  28  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  ETEen  eraldaketa  digitalerako

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro bideratuko ditu euskal ETEen eraldaketa digitalerako

Euskal ETEek Adimen Artifizialeko eta Zibersegurtasun Industrialeko programen bitartez eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Xenonek  eta  Microsoftek  AAri  esker  zure  enpresaren  produktibitatea  handituko  duen  doako  bigarren  topaketa  antolatu  dute

Xenonek eta Microsoftek AAri esker zure enpresaren produktibitatea handituko duen doako bigarren topaketa antolatu dute

Badator berriro #XenonBusinessTalks: Bigarren edizioa estreinaldiaren arrakastaren ondoren

Euskadiko  enpresa  industrialetan  adimen  artifiziala  barneratzea  sustatzen  duten  proiektuak  babesten  ditugu

Euskadiko enpresa industrialetan adimen artifiziala barneratzea sustatzen duten proiektuak babesten ditugu

Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programa datorren asteartean, martxoaren 24an, zabalduko da, SPRIk adimen artifizialeko teknologiak txertatzearen eta datuaren estrategia indartzearen alde egiten duten enpresa-proiektuei ematen dien laguntzari jarraipena emanez.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Ideiatek:  autonomoak  eta  mikroETEak  txikiak  “labirinto”  fiskaletik  askatzen  dituen  teknologia

Ideiatek: autonomoak eta mikroETEak txikiak “labirinto” fiskaletik askatzen dituen teknologia

Euskadin fabrikatutako software aitzindari batekin, enpresa teknologikoa funtsezko bazkide estrategiko gisa kokatzen da autonomoek eta enpresa txikiek TicketBAI, Batuz eta Verifactu Estatuko araudia bete dezaten.

Elgar  Worksek  automozioaren  kalitate  kontrolerako  automatizazio  adimenduneko  soluzio  berritzailea  ezarri  du

Elgar Worksek automozioaren kalitate kontrolerako automatizazio adimenduneko soluzio berritzailea ezarri du

Ikusmen artifizialean oinarritutako ereduak egunean 10.000 pieza baino gehiago hiru segundo baino gutxiagoan egiaztatzeko aukera ematen du

ComexSoft  donostiarrak  irabazi  du  EmprendeXXI  sariak,  potentzial  handiena  duen  start-up  gisa
11/03/2026 Ekintzailetza

ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa

CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa.

Dinalan-ek  CIVITRA  merkaturatu  du,  hiri-argiteria  eta  aktiboak  kudeatzeko

Dinalan-ek CIVITRA merkaturatu du, hiri-argiteria eta aktiboak kudeatzeko

Ordenagailuak lagunduriko mantentze-lanak kudeatzeko sistema baten bidez (GMAO, gaztelaniazko sigletan) dibertsifikatu da enpresa, eta horrek luminarien, semaforoen, iturrien, hiri-altzarien eta abarren kudeaketa digitalizatzen du, efizientzia eta jasangarritasun handiagoak lortzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.