Filtra tu búsqueda



Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 17 urtarrila, 2020

Bizkaia: 4.0 teknologietako punta-puntako zortzi startupek BIND 4.0-ren 4. edizioan

Helburu horretarako, 4.0 industriarako funtsezkoak diren teknologietan adituak diren mundu osoko startupen eta Euskadiko trakzio-enpresen arteko lankidetza sustatzen du...

Industria adimenduneko BIND 4.0 startupen azeleratzaile publiko-pribatuak goraka ari diren 38 enpresa hautatu ditu datorren urtarrilaren 21ean hasiko den bere azelerazio-programaren laugarren edizioan 4.0 industriako 53 proiektu garatzeko.

Urtarrilaren 21ean BIND 4.0, bizkortze publiko-pribatuko programaren laugarren edizioa abiaraziko da, Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundiekin batera, euskal ekosistema industriala eta ekintzailea indartzeko. Helburu horretarako, 4.0 industriarako funtsezkoak diren teknologietan adituak diren mundu osoko startupen eta Euskadiko trakzio-enpresen arteko lankidetza sustatzen du.

Oraingoan 17 herrialdetako 80 startup iritsi dira finalera. Hautaketa manufaktura aurreratuaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreetako 52 konpainia handiek egin dute, BIND 4.0-rekin elkarlanean. 78 herrialdetatik etorritako 577 proposamen aztertu dituzte asteetan.

Aurten azelerazio-programan parte hartzeko hautatutako startupen jatorriari dagokionez, nabarmendu beharra dago 18k Euskal Autonomia Erkidegoan dutela jatorria — 4 Arabakoak dira, 6 Gipuzkoakoak eta 8 Bizkaikoak —:

Accexible
AquaDAT
Bytek
Binary Soul
D&A Innovative Systems SL
Ironchip
Nexmachina Solutions
Teknan (Nantek Hub SL)

 

Lau urteko lanaren ondoren, BIND 4.0 ekimen paregabe gisa finkatu da, aukera ematen baitu industriaren transformazio digitala bultzatzeko eta, aldi berean, erreferentziako bezeroen agertokietan teknologiak baliozkotzearen bitartez ekimen berritzaileen finkapena azeleratzeko. Ekimen horrek, gainera, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren sostengua dauka, SPRI Taldearen bitartez gauzatua. Eusko Jaurlaritzaren enpresa-garapeneko agentzia Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzaren ekosistemaren buru da, UpEuskadi plataformaren bitartez.

  

BIND 4.0-ri buruz

Talentua eta startup onenak erakartzeko mundu-mailako lehiaren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoan fabriken digitalizazioa bereizgarri duen Laugarren Industria Iraultza deritzona garatzeko apustuaren emaitza da BIND 4.0 programa. Helburu horretan bildu dira Euskal Autonomia Erkidegoko eragile publikoak (Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Foru Aldundiak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak) eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten enpresa-korporazio pribatu nagusietako 52, baita laguntzaile teknologiko gisa parte hartzen duten nazioarteko punta-puntako konpainiak ere, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services.

Programak alde bien interesak uztartzen ditu: alde batetik, euskal enpresa handiek soluzio teknologiko berriak proposatzeko gai diren startupak behar dituzte, eta bestetik, BIND 4.0 programak laguntza ematen die startup horiei hainbat esparrutan, hala nola fakturazioan, entzute handiko bezeroen bidez merkaturako bidea zabaltzen eta garapeneko hasierako fasean inbertitzeko eta/edo finantzatzeko baliabideak ematen. Modu horretara bi helburu konbinatzen dira: goraka ari diren enpresa-proiektuak azeleratzea eta finkatutako konpainiei transformazio digitalerako bultzada ematea.

Lotutako albisteak

Gipuzkoako  sei  startup-ek  parte  hartuko  dute  BIND  4.0-ren  4.  edizioan
16/01/2020 Ekintzailetza

Gipuzkoako sei startup-ek parte hartuko dute BIND 4.0-ren 4. edizioan

Enerlogix Systems, Kevo Technologies, Linqcase, Myruns Technology, Nuavis, Oroi.

Ikustec,  Inovako,  Data  Value  Management,  Alias  Robotics  eta  Osane  Consulting,  BIND  4.0  ekimenaren  4.  edizioan
14/01/2020 Ekintzailetza

Ikustec, Inovako, Data Value Management, Alias Robotics eta Osane Consulting, BIND 4.0 ekimenaren 4. edizioan

Tubacex, RPK, BTI, Euskaltel, Bridgestone, Unilever, Artadi Alimentación, Maier eta Grupo Egile enpresek kontratatutako 10 proiektutan lan egingo dutenak...

MassChallenge  azeleragailuak  deialdi  berri  bat  ireki  du  euskal  startup-entzat
14/01/2020 Ekintzailetza

MassChallenge azeleragailuak deialdi berri bat ireki du euskal startup-entzat

Izena emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 20tik otsailaren 3ra

4.0  teknologietako  punta-puntako  38  startupek  53  kontratu  lortu  dituzte  BIND  4.0-ren  4.  edizioko  trakzio-enpresekin
13/01/2020 Ekintzailetza

4.0 teknologietako punta-puntako 38 startupek 53 kontratu lortu dituzte BIND 4.0-ren 4. edizioko trakzio-enpresekin

La aceleradora de startups público-privada de industria inteligente, BIND 4.0, ha seleccionado a 38 empresas emergentes para desarrollar un total de 53 proyectos de industria 4.0, en la cuarta edición de su programa de aceleración, que comienza el próximo 21 de enero

Beste  albiste  batzuk  ekintzaileentzat.  Asteko  laburpena.  Urtarrillaren  2tik,  10rako  astea
12/01/2020 Ekintzailetza

Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Urtarrillaren 2tik, 10rako astea

Wake up!. Asteko laburpena. Urtarrillaren 2tik, 10rako astea

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.