Filtra tu búsqueda



Albisteak 7 urria, 2019

Gauzen Internetari buruzko IoT 2019 nazioarteko topaketa Bilbon egingo da

Biltzarra urriaren 22tik 25era bitartean antolatuko da Deustuko Unibertsitatean

Biltzarra urriaren 22tik 25era bitartean antolatuko da Deustuko Unibertsitatean

IoT Conference nazioarteko topaketa urtez aurte antolatzen da 2008az geroztik Gauzen Internetarekin lotutako garapen-arlo guztietako azken ikerketen emaitzak partekatzeko asmoz. 9. edizio honetan, Biltzarra Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean egingo da, 12tik gora herrialdetatik etorritako 80 ikertzaileren baino gehiagoren parte-hartzeaz. Foroaren barruan, mintegiak, hitzaldi espezializatuak eta hainbat ikerlanen aurkezpenak egingo dira, Gauzen Internetaren arloko azken joerak eta garapen zientifikoak ezagutzera emateko.

 

Hardwarearen kostuen murrizketari eta Internetera konektatutako sentsore eta gailuen zabalkunde gero eta handiagoari esker, IoT teknologiak hedapen prozesu betean murgilduta daude eta balio ekonomiko eta soziala sortzeko potentzialtasun handia eskaintzen dute. Ingeniaritza Fakultateak eta DeustoTechek antolatutako IoT 2019 Nazioarteko Biltzarrak teknologia hauen aplikazioari dagozkion ikerketa-arlorik nabarmenenak bistaratuko ditu.

 

Topaketaren barruan, hiru hitzaldi antolatuko dira nazioarteko ospe handia duten Gauzen Internetaren arloko ikertzaileen eskutik. Urriaren 23an, Alexandra Deschamps-Sonsino doktoreak “Etxe adimendunaren ilusioa” deritzon hitzaldia emango du Biltzarrari hasiera emateko. Urriaren 24an, IBMren Erresuma Batuko eta Irlandako zuzendari teknologiko Andy Stanford-Clark doktoreak “Berrikuntza etxean hasten da” delako gaiari helduko dio, eta bukatzeko, Franche-Comté Unibertsitateko Benoît Piranda doktoreak gailu robotikoen miniaturizazioaz eta lan konplexuetarako lankidetzan jarduteko duten gaitasunaz hitz egingo du.

 

Bi egunetan, hainbat ikerlan aurkeztuko dira industria arloko aplikazioei buruz, makina-ikasketari buruz, segurtasunari buruz, egiazko munduarekiko interakzioari buruz eta IoTaren inpaktu sozialari buruz. Topaketaren aurretik, bi ikerketa-mintegi antolatuko dira urriaren 22an, hiri adimendunaren mesedeko sistema ziber-fisikoei buruz eta web semantikoak mundu konektatuago bat lortzeko eskaintzen dituen aukerei buruz.

 

Biltzarra Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Ikerlanen babespean antolatu da. Hitzaldietara joan nahi dutenek doako erregistroa egin behar dute formulario honen bitartez. Biltzar osoan parte hartzeko inskripzioak topaketaren webgunearen bitartez egin behar dira.

 

Deustuko Unibertsitateak, Ingeniaritza Fakultatearen eta DeustoTech ingeniaritza-institutuaren bitartez, ibilbide luzea egina du IoT teknologien inguruko ikerketan. Azken urteotan, H2020 GreenSoul europar proiektuak eta SentientThings I+G+b arloko Plan Nazionala koordinatu ditu, gailuen eta pertsonen arteko lankidetza hobetzeko, osasun zein energia iraunkortasunaren mesedetan.

Lotutako albisteak

EAEko  enpresa  eta  zentro  teknologikoak  joango  dira  Nuremberg-eko  Zibersegurtasunaren  Azokara,  Zibersegurtasun  Euskal  Zentroaren  eskutik

EAEko enpresa eta zentro teknologikoak joango dira Nuremberg-eko Zibersegurtasunaren Azokara, Zibersegurtasun Euskal Zentroaren eskutik

Zibersegurtasunari lotutako EAEko lau enpresa eta bi zentro teknologiko joango dira IT-SA 2019 azokara. Denak batera egongo dira Zibersegurtasun Euskal Zentroaren-Basque Cybersecurity Centre-aren (BCSC) eta SPRI taldearen standean.

Liderrak  Lantegi  Adimendunean  trebatzeko  promozio  berri  bat  abiatu  da

Liderrak Lantegi Adimendunean trebatzeko promozio berri bat abiatu da

IMHren Digital Manufacturing Masterrak prestakuntza eta enpresa industrialetarako lan-kontratua uztartzen ditu

Bilbao  Maker  Faire  azokaren  7.  Edizioa  Azkuna  Zentroan  izango  da
01/10/2019 Ekintzailetza

Bilbao Maker Faire azokaren 7. Edizioa Azkuna Zentroan izango da

Teknologia sortzaileen feria azaroaren 1etik 3ra bitartean antolatuko da

Eusko  Jaurlaritzak  fabrikazio  industrialaren  etorkizunerako  behar  diren  gaitasunei  buruzko  txostenaren  aurkezpenean  parte  hartuko  du  Italian,  SPRI  Taldearen  bitartez
26/09/2019 Berrikuntza

Eusko Jaurlaritzak fabrikazio industrialaren etorkizunerako behar diren gaitasunei buruzko txostenaren aurkezpenean parte hartuko du Italian, SPRI Taldearen bitartez

Cristina Oyón SPRIko Ekimen Estrategikoen arduradunak aditu bezala parte hartu du txostenaren idazketan.

Mundu  osoko  577  startup  berritzailek  —iaz  baino  %  10  gehiago—  eman  dute  izena  BIND  4.0  azeleratzailearen  4.  edizioan
25/09/2019 Ekintzailetza

Mundu osoko 577 startup berritzailek —iaz baino % 10 gehiago— eman dute izena BIND 4.0 azeleratzailearen 4. edizioan

Lehen edizioa egin zenetik, 70 startupek azeleratu dituzte beren negozioak programa horren bitartez, eta industria 4.0-ko 120 proiektu baino gehiago garatu dira, parte hartu duten startupentzat 3,5 milioi euroko fakturazio erreala erdietsi dutenak

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.