Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 urtarrila, 2020 Digitalizazioa Enpresa digitala

Emakumeen presentzia handiagoa SPRIren Barnetegi Teknologikoa programan

 2019an 40 barnetegi egin dira, eta barnetegi horietan 475 lagunek parte hartu dute, erdia baino gehiago emakumeak.

 

Programa horren bidez SPRI Taldeak ezagutzera ematen ditu zein joera zabaltzen ari diren Datuen Analisian, Eraldaketa Digitalean eta, besteak beste, 4.0 Industrian. Barnetegi Teknologikoa beraizik zuzentzen zaie beren antolakundeetan preskripzio ahalmena duten enpresetako profesionalei. 2019an 40 barnetegi egin dira, eta barnetegi horietan 475 lagunek parte hartu dute, erdia baino gehiago emakumeak.

 

SPRI Taldeko Barnetegi Teknologikoa programak, helburutzat duenak joerak ezagutaraztea eta industri arloko enpresak sentsibilizatzea eraldaketa digitala gauzatu dezaten, 40 jardunaldi egin ditu 2019an eta jardunaldi horietan EAEko enpresa txiki eta ertainetako 475 zuzendarik parte hartu dute. Edizio honetan, eta lehenengoz 2007tik, emakume parte-hartzaileak (239) gizonezkoak (236) baino gehiago izan dira, horrela berretsiz azken urteotan gero eta nabarmenagoa izan den joera.

2019ko barnetegietan gai hauek landu dira: Datuen Analisia – Business Intelligence, Eraldaketa Digitala, 4.0 Industria, Turismoa, Zibersegurtasuna eta Marketin Digitala. Ohargarria da gero eta interes gehiago pizten duela datuen industriak eta bere kudeaketa adimendunak, 18 aldiz irakatsi baita. Modulu horretan parte hartu duten profesionalek balorazio oso positiboa egin dute eta argi ikusi dute nolako potentziala duen datuen industriak enpresa industrialetan.

Barnetegi teknologikoa zabalkunde- eta sentsibilizazio-eredu bat da, formatu trinkoa duena eta bereziki zuzenduta dagoena EAEko edozein jarduera-sektoretako enpresa txiki eta ertainetako -gehienbat industri enpresetako- zuzendari eta kudeatzaileei, hau da, beren antolakundeetan preskripzio ahalmena duten profesionalei. Helburua da Barnetegian egindako lana abiapuntu bat izan dadila parte-hartzaileek gero gaia beren erakundearen barruan bultzatu dezaten.

Barnetegi Teknologikoak 2007an sortu ziren. Lehenengo deialdiak 2007tik 2009ra bitartean egin ziren, Internet Eguneko jardueren barruan, maiatzaren 17an, Interneten Nazioarteko Egunean. Azken urte hauetan eredua beste autonomi erkidego batzuei laga zaie, bakoitzak bere lehentasun industrialetara egokitu dezan.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak