Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 30 apirila, 2020 Digitalizazioa Ekintzailetza EIKTak Start up up euskadi

Aplanet-ek ireki egin du ekintza solidario birtualak bultzatzeko bere tresna

Community aplikazioak aukera ematen dio edozein erakunderi jarduerak antolatzeko edo dohaintzak biltzeko

 

Community aplikazioak aukera ematen dio edozein erakunderi jarduerak antolatzeko edo dohaintzak biltzeko

 

Haurrei eskolak ematea urrunetik, bakarrik bizi diren pertsona nagusiekin harremanetan jartzea, edo etxean oihalezko maskarak fabrikatzea, horiek dira Community plataformatik bultzatu diren ekintza solidario batzuk. Aplikazio hori Aplanet enpresak eskaintzen duen Erantzukizun Sozial Korporatiboaren arloko tresna-sortaren barruan dago, zeina enpresei, instituzio publikoei nahiz erakundeei zuzentzen baitzaie. Covid-19aren ondorioz, startup-ak erabaki du aplikazioa irekitzea, edozein kolektibok erabili ahal izan dezan ekintza sozialak antolatzeko.

 

Aplanet duela urtebete sortu zen, enpresei eta erakundeei euren ESK estrategiak garatzen laguntzeko. “Merkatuan badaude kudeaketarako hainbat software, baina ESK arloan, askotan, papera, boligrafoa, Excel-a eta posta elektronikoa erabiltzen dira oraindik” dio Cyril Pierre-k, startup-aren sortzaileak, “ohartu ginen asko lagundu genezakeela profesionalei eraginkorrago eta kolaboratiboago izateko aukera ematen dieten tresnak eskainiz”.

 

Aplanet-ek hainbat tresna eskaintzen ditu finantzazkoak ez diren txostenak estandar globaletan oinarrituta eta erraz egiteko, berdintasun planak garatzeko, eta plan horiek antolakundean duten inpaktuari jarraipena egiteko. Gaur egun bezeroak dauzka -enpresak, udalak, fundazioak nahiz ikastetxeak- Estatuan, Brasilen eta Portugalen.

 

Community da enpresa gazte honek sortu duen tresnetako bat, eta apropos diseinatuta dago edozein kolektibo eta erakunderentzat errazagoa izan dadin jarduera solidarioak bultzatzea edo dohaintzak biltzea.  Tresna horrek badauka kudeaketarako plataforma bat ekintzen antolatzailearentzat, eta baita ere parte-hartzaileek (langileak, ikasleak edo herritarrak) deskargatu dezaketen aplikazio bat. Tresnaren bidez posible da taldeak sortzea zaletasunen, gaitasunen edo kokalekuaren arabera, jardueretan izena ematea eta erabiltzaileen arteko komunikazioa azkartzea. Gainera, hainbat funtzio dauzka datuak aztertzeko eta ekintza bakoitzaren emaitzak eskuratzeko.

 

“Ikusi genuen tresna hau oso baliagarria izan zitekeela gaur egungo egoeran. Horregatik erabaki dugu irekitzea, edozein kolektibok erabili dezan” azaldu du Cyril Pierre-k, “gurekin harremanetan jartze hutsarekin, kontu bat irekiko dute, funtzionamenduari buruzko informazioa jasoko dute eta erabiltzen hasteko moduan izango dira”.

Albisteak 24 ekaina, 2022 Digitalizazioa
Akuikulturako ingurumen-aztarna murriztea errazteko soluzio digitalak
Irakurri gehiago
Albisteak 23 ekaina, 2022 Digitalizazioa
Salva Industrial, okindegi eta gozogintzarako labeen Europako 10 fabrikatzaile handienetako bat
Irakurri gehiago
Albisteak 23 ekaina, 2022 Digitalizazioa
Basque Digital Innovation Hub-a teknologia digitalen Europako sare berrian sartu da
Irakurri gehiago
Albisteak 22 ekaina, 2022 Digitalizazioa
Diversiusek Atlantis plataforma garatu du, ekoizpen prozesuak digitalizatzeko
Irakurri gehiago
Albisteak 21 ekaina, 2022 Digitalizazioa
Kluppy, idazketa digitala era gamifikatuan irakasteko software bat
Irakurri gehiago

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak