Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 uztaila, 2021 Digitalizazioa Ekintzailetza Bind40 Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

65 enpresa handi startup disruptiboen bila BIND 4.0ren 6. edizioan

Berrikuntza irekiko plataformak industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren arloko hautagaitzak hartuko ditu irailaren 10era arte

Aurten, besteak beste, Osakidetza, Arteche, Celsa Group eta Cofares batuko zaizkie BIND 4.0ko partner diren enpresei.

 

Plataforma berritu egin da eta berrikuntzak iragarri ditu: programa berriak sortuko ditu eraldaketa digitala bizkortzeko eta irudi grafiko berria estreinatuko du.

 

Seigarren deialdi honi 30 proiektu teknologikoak aurkezteko urteko “Open Innovation Showcase” ekitaldian eman zaio hasiera.

Berrikuntza irekiko plataforma, BIND 4.0, seigarren edizioan murgildu da gaur goizean egin den urteko “Open Innovation Showcase: The Best of BIND 4.0” ekitaldian. Bertan bosgarren edizioan garatutako 30 proiektu teknologikoak aurkeztu dira, partner diren startupekin eta enpresa laguntzaileekin.  Ekitaldia modu telematikoan egin da eta 500 parte-hartzailetik gora izan ditu, eta parte-hartzaileetako bat Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua izan da.

Ekitaldia bi egunetan egin da, eta Aitor Urzelai SPRI Taldeko zuzendari nagusiak eta Estíbaliz Hernáez Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak ekimenaren 5 urtetako balantzea egin dute eta BIND 4.0ren seigarren edizioaren ezaugarriak eta berrikuntzak aurkeztu dituzte.

Izan ere, BIND 4.0k urtero bilatzen ditu startup teknologiko berritzaileenak, nazioartean erreferentzia diren 65 enpresa laguntzaile handiren bidez proiektu disruptibo berriak sortu ahal izateko. Seigarren edizio honek industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren arloko hautagaitzak hartuko ditu irailaren 10era arte. Programa 2022ko urtarrilean hasiko da, eta eredu misto baten bidez gauzatuko da, online eta presentzial.

BIND 4.0 Industria 4.0ko ekimen publiko/pribatu bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortu zuen SPRI Taldearen bidez, eta nazioartean erreferentziako programa bihurtu da 2016an sortu zenetik. Iaz, esate baterako, 750 hautagaitza jaso zituen, aurreko edizioan baino % 30 gehiago, eta horrek agerian jartzen du startupek BIND 4.0ren aldeko apustua egiten jarraitzen dutela erreferentziako bezeroen eskutik merkatura bizkorrago iristeko.

BIND 4.0 komunitatea hazi egin da berriz, beste 10 partner batuta

Seigarren edizio honetarako, BIND 4.0 komunitatea hazi egin da, eta jada nazioartean erreferentzia diren eta egoitza Euskadin duten 65 enpresa biltzen ditu guztira, eta aurten proiektu berritzaile berriak hautatzen eta garatzen parte hartuko dute. Aurten, 2021ean, honako 10 partner hauek batu zaizkio BIND 4.0 komunitateari: Arteche, Celsa Group, Cofares, Hitachi ABB, Matz-Erreka, Onnera Group, Osakidetza, P4Q Electronics, Ramondin, eta Suez Treatment Solutions. Guztiak konpainia handiak dira, eta programan lehendik parte hartzen ari ziren enpresa handiei batuko zaizkie, eta horietako batzuk dira Ferrovial, EDP, Sarralle, Arcelor, Iberdrola, Michelin, Quirónsalud edo Siemens Gamesa.

Zehazki, trakzio-enpresa horiek arduratuko dira azkenean programaren seigarren edizioan parte hartuko duten startupak hautatzeaz. Iaz aurkeztu ziren 750 hautagaitzetatik, BIND 4.0ko konpainiek guztira 31 startup hautatu zituzten, eta 40 proiektu garatu dituzte.

Azelerazioaren eta berrikuntza irekiaren programan sartzen direnean, BIND 4.0k startupei eskaintzen dien abantaila handietako bat teknologia berrien, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren arloko merkatu-estrategiak, enpresak, azeleratzen adituak diren 40 bat mentoreren laguntza da. Horrez gainera, inbertsio-aukera ezberdinak izango dituzte, programaren Venture Club bati esker. Inbertsore klub hau azeleratzailearen espezializazioarekin lerrokaturik dago, eta bere helburua da laguntza-zerbitzuak indartzea eta parte hartzen duten startupen eta inbertsio-erakunde espezializatuen arteko harremana sustatzea.

Horrez gainera, startup guztiei Euskadiko Industria 4.0 ekosistemarekin eta trakzio-enpresekin networking jardueretan parte hartzeko aukera ematen zaie, hain zuzen ere, startupak industria-ehunean, Europan proiekziorik handiena duen egituran, murgiltzen laguntzeko, eta horixe da beste erreklamo nagusietako bat. Bestalde, parte hartzeagatik soilik, hainbat finantzazio-iturri eta dirulaguntza ere eskura ditzakete, eta Euskadiko Enpresa eta Berrikuntza Zentroetan (BIC) lan-espazio bat dohainik izateko aukera dute.

BIND 4.0k programa berriak sortu ditu 2022rako eta irudi berria estreinatu du

Baina berrikuntzak ez dira hor amaitzen. Euskadiko enpresa guztiei erantzun ahal izateko eta euren berrikuntzan eta lehiakortasunean laguntza emateko, BIND 4.0k zabaldu egingo ditu berrikuntza irekiko zerbitzuak, eta, horretarako, datorren urtean, 2022an, kluster sektorialen laguntzaz, abian jarriko diren programa berriak sortu ditu. Eraldaketa digitalean aurrera egiteko interesa duten enpresa guztiek eremu ezberdinetako startupei zuzendutako erronka teknologikoak botako dituzte.  Programa berri horien helburua era ezberdinetako konpainietara iristea da, berrikuntza sustatzeko eta azelerazio-programaz haraindian enpresen eta startupen arteko lankidetza bultzatzeko BIND 4.0ko partner korporatiboen bidez. Horrez gainera, plataformak bere burua ere berritu du seigarren edizio honetarako, eta irudi berritzaileago bat estreinatu du branding berri batekin, industriaren sektorea eraldatzeko startupen eta enpresa handien arteko lankidetzan lagunduz egin duen bide luzearen sinbolo gisa.

BIND 4.0k hiru helburu nagusi ditu: Euskadiko industria-ekosisteman startupen garapena bizkortzea, enpresen eraldaketa digitala sustatzea eta Euskadiko ekosistema industria-ekintzailetzako hub aurreratu gisa kokatzea. Hiru helburu horiei esker nazioartean berrikuntzaren, teknologiaren eta ekintzailetzaren aldeko apustu handiena egiten duen programetako bat bihurtu da. Horrela, programa 2016an abian jarri zenetik 130 startup baino gehiago azeleratu dira eta 200 proiektu baino gehiago garatu dira, eta 6,5 milioi eurotik gorako fakturazioa gainditu da.

Zer behar duzu izena emateko?

Startupek irailaren 10era arteko epea izango dute programaren webgunearen bidez (www.bind40.com) izena emateko. BIND 4.0 produktu eta zerbitzu teknologiko disruptiboak dituzten bost kontinenteetako startupen bila biltzen da. Horien soluzio teknologikoa jada merkatuan edo azken garapen-fasean egotea eta partner enpresei balioa eman ahal izatea ere eskatzen da.

BIND 4.0ri buruz

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataforma publiko/pribatua da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI taldearen eta Euskadiko ekintzailetzaren ekosistemako UpEuskadi plataformaren bidez sortua. Gaur egun egoitza Euskadin duten erreferentzia globaleko 65 enpresa lider nagusirekin lankidetzan dihardu, eta teknologiaren arloko nazioarteko hainbat enpresak ere parte hartzen dute bertan, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services enpresek. Ekimenak bi helburu ditu: industriaren eraldaketa digitala sustatzea eta, aldi berean, ekimen berritzaileak azkarrago finkatzea, enpresa handien eta startupen arteko lankidetza-eredu baten bitartez. 2016tik BIND 4.0 plataformak bere lau edizioetan 130 startupek baino gehiagok garatu dituzten 200 proiektu bizkortu ditu guztira.

Lotutako albisteak

12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trebe, euskarazko, galegozko edo katalanezko ahotsak itzultzeko, transkribatzeko eta sintetizatzeko aukera ematen duen lehen plataforma
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak