Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 otsaila, 2019 Digitalizazioa EIKTak

2018an 1.311 euskal mikroETEk jaso dute SPRIren doako aholkulari teknologikoaren laguntza

Inplantari bat doako aholkulari teknologiko pertsonal bat da, erabili beharreko tresnen diagnostikoa egiten diona enpresari eta tresna horiek ezartzen laguntzen diona

 

2018an, programa honen bidez 21.000 konponbide teknologiko inguru txertatu dira, besteak beste, zibersegurtasun arloko konponbideak eta kudeaketa hobetzea helburu dutenak.

Eusko Jaurlaritzaren Inplantari programaren bidez 4.0 industriara bideratu nahi da industria arloko mikroETEen eraldaketa digitala

Inplantari bat doako aholkulari teknologiko pertsonal bat da, erabili beharreko tresnen diagnostikoa egiten diona enpresari eta tresna horiek ezartzen laguntzen diona

SPRIk eskualdeko eta tokiko agentziekin kolaboratzen du ekimena Euskadiko mikroETE guztietara helarazteko

 

 

2018an zehar SPRIren Inplantariak programaren laguntza jaso duten 1.311 mikroETE eta autonomoek 21.000 konponbide teknologiko txertatu dituzte beren negozioetan, konponbide horien bitartez euren jarduera hobetzeko eta enpresa errentagarriago egiteko. Industri arloko MikroETE horietako bakoitzak batez beste 12 aplikazio digital identifikatu eta ezarri ditu. Aplikazio horiek baliagarri izango zaizkie lehiakorrago izateko eta bat egiteko Euskadiko politika industrialarekin, zeinaren bidez sortu nahi baita 4.0 Industria, hau da, industria-ehun adimenduna.

 

2018an Euskadiko mikroETEek hainbat konponbide teknologiko ezarri dituzte programa honen bitartez, hona hemen aipagarrienetako batzuk: zibersegurtasun arlokoak, kudeaketa eraginkorrera bideratutakoak eta bezeroak atzemateko eta leialtzeko sistemak. Inplantariak programak etengabe zaintzen du merkatuko eskaintza teknologikoa eta 250etik gora aplikazio identifikatu ditu kolektibo honen digitalizazioa ahalbidetzeko. Aplikazio horiek katalogo batean bildu ditu, zeina eskuragarri baitago SPRIren web orrian. Gehienak doako aplikazioak dira.

 

Inplantariak programa Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez diseinatu duen tresna bat da, industria arloko mikroETEak 4.0 Industrian sar daitezen, horixe baita egungo politika industrialaren helburu eta konpromisoa. Ekimen honek 350.000 euroko aurrekontua izan du 2018an, Euskadi AD2020 Agenda Digitalaren markoan. Programak aholkulari teknologiko bat eskaintzen dio industria arloko mikroETEari, eta aholkulari horrek, lehenik eta behin, diagnostiko bat egiten laguntzen dio. Gero, aplikazioak identifikatzen, lehenesten eta inplementatzen ditu, negozioaren hainbat alderdi hobetzeko. Inplantaria profesional bat da, aholkularitza eta laguntza emango diona mikroETEari prozesu honetan, eta, gero, jarraipena egingo diona.

 

Ekimen hori Euskadiko industria arloko mikroETE guztiei hurbiltzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak bitartekari sare batekin lan egiten du SPRIren bitartez. Sare horretako agenteak dira eskualdeko eta tokiko agentziak, elkargo profesionalak, sektore-elkarteak, eta abar. Euren lan garrantzitsuena da Inplantariak programaren berri ematea hurbilen dauzkaten kolektiboei eta ekimenaren eskaintza helaraztea: Enpresa Digitala ikastaroak, tailer espezializatuak, barnetegi teknologikoak…

 

Inplantariak programa

Inplantariak programa 2011n jaio zen eta harrezkero 5.820 enpresa atxiki zaizkio programari. Kolektibo honen eskaera teknologikoa asko hazi da kualitatiboki. Hasieran, enpresek batez ere eskatzen zuten irudia hobetzea, IKTekiko beldurra galtzea eta negozioa modernizatzea. Orain, berriz, mikroETEen helburuak dira barne-kudeaketaren optimizazioa digitalki eraldatzea, datuen eta baliabideen segurtasuna hobetzea (zibersegurtasuna) eta bezeroak atzeman eta leialtzea.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Digitalizazioa
BAICek Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren lehen kongresua antolatu du maiatzean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Sitab, digitalizazioarekin arrakasta lortu duen barne-espazioen fabrika
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Digitalizazioa
4GUNEk eta BRTAk bat egin dute Euskadiko enpresetan eraldaketa digitala sustatzeko prestakuntza-programa eskaintzeko
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Adimen artifizialak errazten duen berrikuntza autonomoa, Innobasqueren 2024ko prospektiba txostenaren ardatz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak