Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 otsaila, 2023 Azpiegiturak Finantziazioa

2.500 enpresak jarraitu dituzte Eusko Jaurlaritzak 2023an ETEei eskainiko dien laguntza-planaren aurkezpenak

600 milioi eurotik gorako 83 laguntza-programa enpresen dinamismoari eusteko

2.500 enpresa baino gehiagok  jarraitu dituzte Eusko Jaurlaritzak 2023an ETEei eskainiko dien laguntza-planaren hiru aurkezpen-jardunaldiak, zeintzuetan ezagutzera eman baitira 12 arlo tematikoren inguruan diseinatutako 83 programak. 600 milioi euroko aurrekontuarekin, laguntza-programa horiek  “tresna bat dira edozein sektoretako euskal enpresek aurre egin diezaioten azken urteotako ziurgabetasunari, baina, batez ere, laguntza bat dira enplegua eta aberastasuna sortzen jarraitzeko, hain beharrezkoak diren hiru trantsizioak (digitala, energetikoa eta ingurumenekoa) dinamizatzeko eta euskal ekonomia berraktibatzeko eredu inklusibo eta jasangarrian oinarrituta”.

Laguntza-plan hori, aurten ere, katalogo digital  batean eta inprimatutako bertsioan aurkezten da, eta 12 jarduera-eremutan banatutako 83 programa eta zerbitzu biltzen ditu. Bertan, honako hauek deskribatzen dira: laguntzaren edo zerbitzuaren izena, aurtengo aurrekontua, bere deskribapena eta helburua, laguntza bideratzen zaion onuradun mota, argitalpenaren gutxi gorabeherako data, Jaurlaritzaren Zuzendaritza eta/edo sozietate arduraduna, baita web esteka bat ere, laguntzaren eskaera egiteko eta erregulatzen duen informazio eta araudi guztia eskuratzeko.

Hamabi eremuak honako hauek dira: I+G Teknologia, Berrikuntza, Ekintzailetza, Eraldaketa Digitala, Industria Garapena, Trantsizio Energetikoa, Nazioartekotzea, Ekonomia Landa eta Itsasertzeko Eremuan, ETEak Lehen Sektorean, Elikagaien Industria, Bioekonomia, eta Ekonomia Zirkularra eta Ingurumena.

Laguntza horien kudeaketaz arduratzen diren sozietate guztien (EEE, IHOBE, URA, HAZI FUNDAZIOA, ELIKA)  nahiz SPRIren, Basque Trade & Investment-en eta Arrisku Kapitaleko Sozietatearen lana eta ezagutza, Sailak koordinatuta, euskal enpresa-ehunak harrera eta erantzun bikaina eman dien programetan islatzen da.

Enpresa txiki eta ertainek, enpresa handiek, startupek eta nekazaritzaren eta arrantzaren sektoreetako pertsonek eta enpresek proiektu eraldatzaileak babesten dituzten laguntzak izango dituzte 2023an. Aurrekontuaren % 70, zehazki 413.611,315 milioi euro, I+G+b Teknologiako eta Trantsizio Energetikoko programetara bideratzen da.

Deskarbonizazioaren bultzadak ere indarra hartu du euskal ekonomian, % 20 hazi baitzen 2005 eta 2019 urteen artean, eta, aldi berean, isuriak % 27 murriztea lortu zuen. Zehazki, EAEko industriak % 48 murriztu ditu isurketak 2005 eta 2020 arte bitartean. Deskarbonizaziorako laguntzak zeharka ageri dira programa askotan, eta horietako batzuk berriak dira.

Laguntzak osatzeko ekarpen garrantzitsuak egin dira inbertsioetan, besteak beste eremu hauetan: industriaren garapena, elikagaien industria eta internazionalizazioa.

 

2023 programaren zifra batzuk

Planak 83 laguntza-programa eta 590.873.308 euroko hasierako inbertsioa jasotzen ditu.

Hona hemen zifra nagusien xehetasuna:

Teknologia eta I+G atalak 208.295.000 euroko laguntzak batzen ditu, eta horiei Eraldaketa Digitaleko 21.875.000 euroak, Berrikuntzako 6.490.000 euroak eta Ekintzailetzako 4.500.000 euroak gehituta, 241.160.000 euro dira I+G+b proiektuak bultzatzeko.

Enpresa txiki eta ertainentzako Trantsizio Energetikorako laguntzak 191.774.708 eurokoak dira aurten eta, Ekonomia Zirkularrerako programetako 7 milioiak eta Bioekonomiarako 2.9 milioiak gehituta, 201.674.708 euro dira guztira.

Industriako inbertsioetarako aurreikusitako programa garrantzitsuak ere nabarmentzen dira: 61.5 milioi Industria Garapenerako eta 20.103.600 euro Internazionalizaziorako.

 

Bestalde, landa eta itsasertzeko eremuan ekonomia eta enplegua sustatzeko honako partida hauek daude: Elikagaien Industriarako laguntza 39.680.000 €, ETEak Lehen Sektorea 21.655.000 €

 

 

Lotutako albisteak

9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak