Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2023 laguntzen plana Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Makineria edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) erosteko eta aholkularitza- edo ingeniaritza-gastuak ordaintzeko laguntza-eskaera bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 70.000 eurokoa izango da, eta gehienez ere 100.000 eurokoa enpresako.
Bai.
Ebazpena araudia argitaratzen denetik 6 hilabeteko epean emango da gehienez.
Diruz laguntzeko moduko jarduera amaitzean (erositako makineria edo ekipamendu aurreratua instalatu edo ezartzea), hilabeteko epea egongo da likidazioa aurkezteko.
Emandako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:
Lehen ordainketa, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 50ekoa, ebazpena jakinarazitakoan eta oinarri hauen 17.1.a) artikuluan aurreikusitako epea igaro ondoren, baldin eta berariazko uko-egiterik izan ez bada.
Bigarren ordainketari dagokionez -emandako dirulaguntzaren gainerako zatiarena-, SPRIren zuzendari nagusiaren likidazio-ebazpenean zehaztuko da zenbatekoa, dirulaguntza justifikatu ondoren, oinarri hauen 14. artikuluan ezarritako baldintzetan.
a) Legezko ordezkariaren notario-ahalordea. Onuraduna langile autonomoa bada, dagokion Foru Aldundiaren edo Udaleko Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena.
b) Erakunde onuradunaren IFZ.
c) Erositako makineria berriaren edo ekipamendu aurreratuaren (hardwarea eta softwarea) salerosketa-kontratua, bi aldeek sinatutakoa edo aldeek onartutako eskaria.
d) Gutxieneko % 10a ordaindu izanaren faktura eta makinen edo/eta ekipamendu aurreratuaren ordainket(ar)en bankuko egiaztagiria, ordainketa hori kontuetan adieraziz edo bankuko egiaztagiria atxikiz.
e) Jorratu nahi den Industria 4.0 proiektuaren azalpen-memoria (gehienez 25 orrialde).
a) Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturak.
b) Finantza-erakundearen ordainagiriak.
c) Egindako lanak egiaztatzeko azalpen-memoria (gehienez 25 orrialde).
d) Finantza-erakundearen egiaztagiria, kontu korrontearen titulartasuna eta zenbakia (IBAN) onuradunaren izenean daudela egiaztatzeko.
e) Hornitzailearen finantziazioa izanez gero, hark sinatutako idazkia, zeinetan onartzen duen enpresa onuradunari laguntza ordaintzea, nahiz eta makineria guztia kobratu gabe izan.
Bai, laguntza tramitatzeko aplikaziora sartzeko orrian dago memoria tekniko-ekonomikoa egiteko txantiloia.
a) Enpresaren egungo jarduera eta egoera (teknologian oinarrituta).
b) Ebatzi beharreko arazoa edo hautemandako beharra. Lortu nahi diren helburuak.
c) Makineria edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) gehituta jorratu nahi den Industria 4.0 proiektuaren azalpena (ez funtzionalitateen katalogoa). Baita ere justifikatu beharko da proiektua lerrokatuta dagoela oinarri hauen 6. artikuluan adierazitako teknologiekin (proiektuaren alderdi nagusien ezaugarriak, beste sistemekiko konektagarritasunari edo integrazioari, datuen bilketa eta ustiaketari, eta abarri dagokienez).
d) Enpresa onuradunak justifikatu behar du lehiakortasuna hobetu duela (prozesu berriak, ekoizpena handitzea, etab.) Industria 4.0 proiektuari esker.
e) Industria 4.0 proiektuak enpresa onuradunaren emaitzetan izandako eragina, fakturazioa handitzeari, enplegua sortzeari eta esportazio-portzentajeari dagokionez.
f) Erakunde onuradunak justifikatu behar du 4.0 Industriako proiektuak edo inbertsioek hornitzaileengan izan duten trakzio-eragina.
g) Erakunde onuradunak justifikatu behar du ingurumena eta energia alderdiak kontuan hartu direla makineria edo ekipamendu aurreratuan (hardwarea eta softwarea).
h) Makineria edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) ezarri eta abian jartzeko egutegia.
Bai, badago erakundearen organigrama egiteko txantiloi bat.
a) Industria 4.0 proiektuaren emaitza gisa lortutako hobekuntzak edo onurak.
b) Egindako lanen eta makineria edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) Industria 4.0 proiektuan erabili izanaren azalpena.
c) Industria 4.0 proiektuaren hurrengo urratsen azalpena edo jarraipena, makineria edo/eta ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) ezarri ondoren.
d) Hasierako planarekiko desbideratzeak.
e) Makineriaren edo ekipamendu aurreratuaren inbertsioen (hardwarea eta softwarea) eta Industria 4.0 proiektuaren azalpena eta ebidentziak (pantaila-argazkiak, irudiak, bideoen estekak…).
Ez, software lizentzien erosketa hutsa ez da diruz laguntzeko moduko ekintza bat.
Bai, diruz lagundu daitekeen gastua egiaztatzeko, hauxe aurkeztu behar da: bi alderdiek (laguntzaren eskatzaileak eta fabrikatzaile edo hornitzaileak) onartutako eskaera edo kontratua, eta makineriaren edo/eta ekipamendu aurreratuaren zenbatekoaren gutxienez % 10a ordainduta dagoela frogatzen duen agiria.
Ez. Kasu horretan, hauxe aurkeztu beharko du laguntzaren eskatzaileak: leasing-a formalizatuta eta erosteko konpromisoa, bi alderdiek (banku-erakundeak eta enpresak) sinatua.
Fakturarekin erosi den makineriaren edo ekipamendu aurreratuaren zenbatekoaren % 10.
Bai, baina aholkularitza/ingeniaritzako gastuak ezingo dira izan proiektuaren aurrekontu osoaren % 25 baino handiagoak.
Erositako makineria berria edo ekipamendu aurreratua (hardwarea eta softwarea) 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta jarri beharko da abian.
Eskaera bakoitzerako “onartutako gehienezko gastu/inbertsio-aurrekontuekiko dirulaguntza-portzentajea” % 25ekoa izango da.
Lagundu zaitzakegu
SPRI Taldeko nire harpidetzak > aukeratu jaso nahi duzun informazioa
SPRI Taldea gardentasunarekin eta komunikazio arduratsuarekin konprometituta dago. Horregatik jakinarazten dizugu ez dizugula komunikaziorik bidaliko eskatzen ez baduzu. Gure newsletteretan harpidetuta bazaude, zure harpidetza-lehentasunak doitu ditzakezu SPRI Taldearen beste komunikazio batzuk jasotzeko. Zuk nahi duzuna eta nahi baduzu bakarrik.