Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2023 laguntzen plana Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da. Lehenengo ordainketa laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren egingo da, dirulaguntzaren % 70ari dagokion zenbatekoarekin eta aplikatu beharreko berme-erregimenarekin. Bigarren ordainketa gainerako % 30a izango da, likidazio-eskabidea eta eskatutako egiaztagiriak aurkeztu ondoren.
Diruz lagundu daitekeen gastua laguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontua baino txikiagoa bada, dirulaguntza proportzionalki doituko da, eta, baldin eta dirulaguntza itzultzea erabakitzen duen ebazpenak hala xedatzen badu, SPRIri itzuli beharko zaio dagozkion interesekin.
12 hilabete, eskabidea aurkezten denetik aurrera.
Era berean, erakunde eskatzaileek aldez aurretik eskatuta eta justifikatuta, programaren kudeaketaren arduradunak egin beharreko jarduerak gauzatzeko epea luzatu ahal izango du, betiere proiektuak gauzatzeko 12 hilabeteko gehieneko epea gainditu gabe.
Bai, eta honek erakunde onuradun batek guztira jaso dezakeen minimis laguntza 200.000 eurotik gorakoa ezin izango dela esan nahi du, uneko ekitaldi ekonomikoa eta aurreko bi ekitaldien barruan hartuta.
Bai, baldin eta enpresa-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda eta dirulaguntzaren xede den proiektua elkarte horrek Euskal Autonomia Erkidegoan duen jarduera-zentro batean egiten badute.
Tresna euskaraz eskuragarri dagoela justifikatzeko ebidentziak sartu beharko dira memorian.
Bai, enpresa onuradun bakoitzeko urteko gehieneko dirulaguntza 100.000 €-koa da, baina proiektu desberdinen artean bana daitezke. Proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, eskabide berean edo desberdinetan aurkez daitezke.
Bai, proiektua hainbat hornitzailek egin daiteke.
Bai, aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-kontzeptuetarako onartu daitekeen gehienezko aurrekontua 60.000 €-koa da. Ez dago maximorik hardware eta softwarerako.
Onartutako aurrekontuaren % 50ekoa da, enpresa onuradun bakoitzeko 100.000 €ko mugarekin.
Bai, betiere guztien baturak ez badu proiektuaren kostu osoa gainditzen.
Dirulaguntzaren enpresa onuradunak 3 eskaintza eskatu behar ditu proiektuaren kostua 15.000 eurokoa edo handiagoa denean (BEZik gabe). 3 eskaintza horiek espedienteko dokumentazioarekin batera gorde beharko dituzte indarrean dagoen legeriak eskatzen duen aldian, eta proiektua gauzatzeko hautatutako hornitzailearen eskaintza baino ez dute erantsi beharko eskabidearekin batera. Erantzukizunpeko adierazpenean badituztela adierazi beharko dute.
Dirulaguntzaren xede den proiektuaren jardun-eremuetan espezializatutako enpresak izan beharko dira, eta antzeko proiektuetan esperientzia dutela egiaztatu beharko dute.
Lagundu zaitzakegu
SPRI Taldeko nire harpidetzak > aukeratu jaso nahi duzun informazioa
SPRI Taldea gardentasunarekin eta komunikazio arduratsuarekin konprometituta dago. Horregatik jakinarazten dizugu ez dizugula komunikaziorik bidaliko eskatzen ez baduzu. Gure newsletteretan harpidetuta bazaude, zure harpidetza-lehentasunak doitu ditzakezu SPRI Taldearen beste komunikazio batzuk jasotzeko. Zuk nahi duzuna eta nahi baduzu bakarrik.