Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2023 laguntzen plana Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Dirulaguntzaren onuradunak 3 eskaintza eskatu behar ditu proiektuaren kostua 15.000 eurokoa edo handiagoa denean (BEZik gabe). Enpresak 3 eskaintza horiek gorde behar ditu espedienteko dokumentazioarekin batera, indarrean dagoen legeriak eskatzen duen denboran. Laguntza-eskaeran soilik atxiki beharko du proiektua gauzatzeko aukeratu duen hornitzailearen eskaintza. Erantzukizunezko adierazpenean aipatu beharko du badauzkala legeak eskatzen dituen 3 eskaintzak.
Laguntza eskaera telematikoki aurkeztu behar da SPRIren web orriaren bidez. Enpresaren lege-ordezkariaren ziurtagiri aitortu bat behar da digitalki sinatzeko, eta baita ere txartel irakurle bat (ziurtagiriak). Baliozko ziurtagiriak erakunde hauek emandakoak dira: Polizia (NANe), Izenpe, FNMT eta Camerfirma.
Justifikazio-memorian puntu hauek jorratu behar dira:
a) Enpresaren jarduera eta egungo egoera.
b) Covid-19ak enpresaren arlo desberdinetan sortu dituen arazoak (bere jarduera ekonomikoan izan duen inpaktua).
c) Osasun-krisiak eragindako egoerari aurre egiteko egin diren edo egin ahal izango diren ekintza posibleak (alderdi operatiboa eta finantzarioa landuz).
d) Finantza-posizio garbiaren egoera.
e) Finantza-hartzekodunen zerrenda, eta horietako bakoitzaren zorraren posizioa.
f) Kanpoko adituen laguntza eskatzeko beharra eta arrazonamendua.
g) Dirulaguntza honen xede den zerbitzuarekin lortu nahi diren helburuen azalpena.
Laguntza jaso dezaketen gastuak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera sortu edo fakturatu beharko dira, proiektua gauzatzeko epean, hau da, 9 hilabeteko epean, proiektua hasten den egunetik zenbatzen hasita.
Dokumentu hauek aurkeztu behar dira likidazio-eskaerekin batera:
a) Eginiko gastuen justifikazio-memoria eta gastu hautagarrien fakturak, kostuak banakatuta.
b) Finantza-erakundeak diruz lagun daitezkeen gastuak ordaindu izanaren frogagiriak.
c) Finantza-erakundearen egiaztagiria, kontu korrontearen titulartasuna eta zenbakia (IBAN) onuradunaren izenean daudela egiaztatzeko, baldin eta kontu korrontea aurretik adierazitakoaren desberdina bada.
Proiektua gauzatu ondoren erakunde hornitzaileak egindako lanak egiaztatzen dituen memoria teknikoa, honako informazio hau jaso beharko duena:
a) Enpresa onuradunaren abiapuntuaren diagnostikoa, ikuspegi operatibo zein finantzariotik.
b) Abiapuntuaren diagnostikoan oinarrituta, proiektua gauzatzean egindako ekintzen edo hobekuntzen deskribapena eta etorkizunean ezartzeko dauden neurrien deskribapen laburra jasoko dituen Ekintza Plan bat.
c) Zorraren birfinantzazioa: hasita dauden eta hasi gabe dauden ekintzak, aurreko bi puntuetan jasotako jarduerak gauzatzeko behin betiko kronograma eta finantza-aholkularitzak finantza-pasiboa birnegoziatzeko egindako laguntza-ekintzak, bai eta planean jasotako neurriak gauzatzen laguntzea ere.
Laguntza hau ETEei eta enpresa handiei zuzenduta dago.
Espedienteak ondoz ondoko emate bidez ebazten dira, hau da, banaka eta modu ordenatuan, eskaera eskatutako dokumentazio guztiarekin osatu den unearen arabera.
Proiektu bakarra aurkeztu ahal izango da enpresa edo enpresa-talde bakoitzeko.
Kanpoko enpresek eta proposatutako lantaldeak esperientzia egiaztatua izan behar dute proiektuaren esparruan, eta eskaintzan honako alderdi hauek jaso beharko dira:
Laguntza-eskaera dokumentu hauekin batera aurkeztuko da:
a) Erakundearen lege-ordezkariaren erantzukizunezko adierazpena, Oinarrien Aginduaren (SPRIren web orrian daude) 10. artikuluko 6.a puntuan zehaztutako inguruabarrak jasotzen dituena.
b) Lege-ordezkariaren notario-ahalordea (onuraduna langile autonomoa bada, dagokion Foru Aldundiaren edo Udalaren Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatzeko).
c) Erakunde onuradunaren IFZ.
d) Finantza-erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna eta zenbakia (IBAN) onuradunaren izenean daudela egiaztatzeko.
e) Aditu independente baten aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua eskatzeko beharraren justifikazio-memoria. Bertan, hainbat puntu landu beharko dira, eskaera egiten den egunean.
f) Aditu independenteak egindako eskaintzaren aurrekontua, 7.5 artikuluan deskribatutako irizpideen arabera, aholkularitza-taldearen esperientzia deskribatu eta egiaztatzen duen dokumentazioa erantsita, 7.10 artikuluan deskribatutako irizpideen arabera.
g) Enpresaren “negozio-plana”, enpresa laguntza-eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eratua izan bada.
Laguntza industria-arloko enpresei eta/edo industria-produktuarekin eta -prozesuarekin lotutako zerbitzu-enpresei zuzenduta dago.
Lagundu zaitzakegu
SPRI Taldeko nire harpidetzak > aukeratu jaso nahi duzun informazioa
SPRI Taldea gardentasunarekin eta komunikazio arduratsuarekin konprometituta dago. Horregatik jakinarazten dizugu ez dizugula komunikaziorik bidaliko eskatzen ez baduzu. Gure newsletteretan harpidetuta bazaude, zure harpidetza-lehentasunak doitu ditzakezu SPRI Taldearen beste komunikazio batzuk jasotzeko. Zuk nahi duzuna eta nahi baduzu bakarrik.