Argitu zure zalantzak
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Hazitek programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia
Proiektu eraldatzaileak: ikerketa industrialeko proiektuak, garapen esperimentaleko proiektuak eta saiakuntza eta esperimentazio eraldatzaileko azpiegiturak eskuratzea, izaera eraldatzailea dutenak eta bereizgarritzat eta bakartzat jotzen direnak beren ezaugarri eta berezitasunengatik, Euskadi 2030 Industria Planeko lehentasun estrategikoekin lerrokatuak, eta IRABAZI eta HAZI sektore estrategikoen lehiakortasuna eta EAE industria-potentzia berritzaile gisa duen irudia hobetzea dakartenak.
Proiektu estrategikoak: ikerketa industrialeko edo garapen esperimental estrategikoko proiektuak, Euskadi 2030 Industria Planean estrategikotzat ezarritako sektoreetan kokatuak, Ikerketa eta Garapen Teknologiko eta Berrikuntzan lankidetza publiko-pribatua sustatzen dutenak, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomian trakzio-eragina izan dezaten, ETEen esku-hartzea eta Horizonte Europa Programarako sarbidea erraztuz.
Proiektu lehiakorrak: industria-ikerketako edo garapen esperimentaleko proiektuak, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko.
Euskadin eragin ekonomiko eta estrategiko handia duen lidergo industrialean oinarritzen dira, eta eragin nabarmena sortzen dute euskal ekonomian, 20 milioi eurotik gorako inbertsio eta kostu operatiboekin, kalitatezko enplegua sortzea, enpresa-sarea indartzea edo inbertsioak erakartzea dakartenak.
Proiektu eraldatzaileek balio-katean zehar trakzio-efektuak edo beste sektore batzuetako enpresa eta eragileekiko zeharkako sinergiak sortzeko gaitasuna dute, Klusterren Erakunde Dinamizatzaileen laguntza izanik, ikuspegi integral eta interkonektatu baten bidez egitura-eraldaketak sustatuz.
Proiektu eraldatzaileek berrikuntza-maila handia erakusten dute beren eremuko ezagutzaren edo teknologiaren egungo egoerari dagokionez, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileekin lankidetzan garatzen dira, helburuko sektorean edo merkatuan eraldatzeko ahalmena duten irtenbideak sortuz.
Espedienteko 30.000 eurotik gorako dirulaguntza lortu nahi duten erakundeek, erakunde onuradun izateko, abenduaren 29ko 3/2004 Legea, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituena, betetzen dutela egiaztatu beharko dute laguntza-eskabidea egiterako orduan.
- Eskatzailea pertsona fisiko edo juridiko bat bada eta, kontabilitate -araudiaren arabera, galdu-irabazien kontu laburtua aurkez badezake, pertsona fisikoak sinatutako ziurtagiriaren bidez egingo da egiaztapena, edo, pertsona juridikoen kasuan, ordezkaritza -ahalmen nahikoa duen administrazio-organoak edo baliokideak izenpetutako ziurtagiriaren bidez, eta bertan abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeen betetze-maila lortzen dela baieztatuko dute.
- Eskatzailea pertsona juridikoa bada eta, kontabilitate-araudiaren arabera, ezin badu galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu, honako bide hauetako baten bidez egiaztatuko da:
- a) Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditoreak emandako ziurtagiria, azken urteko kontu ikuskatuen memorian deskribatutako ordainketen arloko informazioaren transkripzio banakatuajasotzen duena, horietatik ondorioztatzen denean abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeen betetze-maila iristen dela, abenduaren 29ko 3/2004. Legea aldatzen duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatutako informazioaren arabera. Ziurtagiri hori baliozkoa izango da hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte.
- b) Aurreko zenbakian aipatzen den ziurtagiria ematea ezinezkoa bada, Adostutako Prozeduren Txostena, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek egina, baldin eta, erreferentziako data batean sozietatearen hornitzaileei ordaintzeko dauden fakturen lagin adierazgarri bat berrikusita, abenduaren 29ko 3/2004 Legearen ordainketa-epeak betetzeari buruzko salbuespenik antzeman gabe amaitzen bada, edo, detektatuz gero, eskatutako betetze-maila lortzea eragozten ez badute.
Atal bi hauetan, a) eta b), eskatutako baldintza betetzat joko da abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako faktura ordainketa-epeen betetze-maila % 90ekoa edo handiagoa denean, hori baita enpresak sortu eta hazteari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letrako bigarren atalean aurreikusitako ehunekoa.
Azpikontratatuta doazen parte-hartzaile bakoitzak eta ZTBESeko erakunde bakoitzak aplikazio informatikoan bete beharko dituzte datuak. Horretarako, proiekturako sarbide baimen osoa eta enpresara/erakundera sarbide baimen osoa duen erabiltzaile bat izan beharko dute
Jar zaitez harremanetan SPRIrekin info@spri.eus helbidearen bidez, espedientearen zenbakia eta akronimoa adieraziz; beraiek ezabatuko dute, eta harremanetan jarriko dira horren berri emateko.
Luzapena onartzen duen ebazpena jaso ondoren, dokumento horretan adieraziko dira justifikazioa aurkezteko zein gastuak gauzatzeko epe berriak. Luzapen-epe horretan gastuak egin ahal izango dira, berauek gauzatzeko adierazi dan data berrira arte.
- IDI webgunera sartu, eskaera egiteko erabateko sarbide baimena duen erabiltzailearekin.
- “Jarraitu/Kontsultatu zure proiektuak” aukerara joan.
- Eskaera akronimoaren bidez bilatuko dugu, eta, eskuineko botoian agertzen den menua zabalduta, “Errekurtsoak eta beste prozedura batzuk” aukera aukeratuko dugu.
- Aurreko aukera ireki ondoren, goitibeherako beste aukera zerrenda bat agertuko da, erantsi nahi duzun dokumentu mota aukeratzeko (alegazioa, IFZ edo izen soziala aldatzea, errekurtsoa, luzapena, etab.).
- Ondoren, “Aztertu” aukeraren bidez, fitxategi-administratzailean dokumentua bilatu eta erantsi ahal izango duzu.
- Azkenik, dokumentua “sinatu eta bidali” beharko da.
Eragiketa hori proiektuaren enpresa liderrak egin beharko du, edo, banakako eskaeren kasuan, zuzenean enpresa eskatzaileak.
Bai, ebaluazio teknikoan gutxienez 200 puntu lortu dituzten proiektuek uneko urteari dagokion txosten fiskala jasoko dute.
Txosten fiskal hori automatikoki igorriko da urteko bigarren seihilekoan. Txostena aplikatibotik jaitsi ahal izango da, “Txosten Fiskalak” eremuan, eta e-mailez ere bidaliko zaio enpresaren profilean agertzen den kontaktuari.
Ikerketa industrialeko proiektuen xedea produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko baliagarriak izan daitezkeen ezagutza eta gaitasun berriak eskuratzea da. Horrela, TRL4 baten pareko heldutasun teknologikoko maila lortu ahal izango da.
Garapen Esperimentaleko proiektuak lehendik dauden ezagutzak eta teknikak (zientifikoak, teknologikoak, enpresakoak edo bestelakoak) eskuratu, konbinatu, konfiguratu eta erabiltzera bideratutakoak dira, produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobetuen planak eta egiturak edo diseinuak egiteko; TRL7 baten pareko heldutasun teknologikoko maila lortzea ahalbidetzen dute.
- Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizpen-instalazio bat izatea, bertatik jarduera ekonomikoa garatzeko eta nun I+G proiektuan parte hartuko duten langile propioak izango dituen.
- Euskal Autonomia Erkidegoan dituen instalazioetatik zuzenean garatzea diruz lagundu daitezkeen jarduerak.
- Nortasun juridiko propioa izatea.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea eskaera egiten den unetik.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea.
- 50 langile baino gehiagoko erakundeen kasuan, berdintasun-plan bat izatea indarrean, Estatuko araudiaren arabera, eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena sahiesteko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri izana egiaztatzea.
- 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen dituela EGIAZTATU beharko du, honako dokumentu hauetako baten bidez:
- Erantzukizunpeko adierazpena.
- ROACen inskribatutako auditorearen ziurtagiria.
- Adostutako prozeduren txostena.
Bai. Enpresa-elkarteek eta elkarteek, edozein dela ere haien forma juridiko-legala.
Laguntza eskatzeko, beharrezkoa da lege-ordezkariaren notarioaren boterearen kopia bat aurkeztu behar da, proiektuaren memoria teknikoarekin batera.
Telematikoki aurkezten da, egoitza elektronikoaren bidez:
https://app5.spri.net/IDI/HomeHazitek.aspx
Eskaeraz gain, errekerimendu, jakinarazpen, zuzenketa eta agindu honetan inplikatutako gainerako kudeaketa guztiak baliabide elektronikoen bidez egingo dira.
Enpresaren legezko ordezkariaren ziurtagiri aitortua beharko da digitalki sinatzeko eta txartel-irakurgailu bat (ziurtagiriak). Baliozko ziurtagiriak erakunde hauek emandakoak dira: Polizia (NANe), Izenpe, FNMT, Camerfirma.
Eskaerak 2026eko otsailaren 27ra arte bidal daitezke.
Norgehiagoka bidez egiten da, fase bakarrean. Dirulaguntza emateko ebazpenean:
- Diruz lagundutako proiektuen zerrenda, erakunde onuraduna, onartutako aurrekontua eta emandako dirulaguntza jakinaraziko dira.
- Ezetsitako edo baztertutako proiektuen zerrenda jakinaraziko da.
- Halaber, erakunde onuradunari jakinaraziko zaizkio espedientea amaitu arte egin beharreko urratsak eta justifikazio-fasean aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Proiektuak eskaera aurkeztu ondoren hasi beharko dira.
Hazitek Lehiakorreko proiektuek, eskaera aurkeztu ondoren hasi ahal izango dute beraien aktibitatea, abenduaren 31 arte (Urterokoa). Bestalde, Hazitek Estrategiko proiektuak, eskaera egiterako momentuan hasi ahal dira, eta gehienez 3 urteren buruan amaitu (Urte anitzekoak).
Itzuli beharrik gabeko laguntza da.