Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.

Elkartek programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia

Hauek dira ebaluazio-irizpideak: Ikerketaren orientazio estrategikoa, transferentzia zientifiko-teknologikoaren potentziala, Euskal ekonomiaren eraldaketarako inpaktua, finantzaketa-eskema egokia, metodologia egokia eta gobernantza, giza taldea eta konektagarritasuna.
  • Aurkeztu eta onartutako proiektuen kopurua.
  • Proiektu bakoitzeko subentzio medioa eta konparazioa aurreko urteekin, programa berria ez bada.
  • Subentzionatutako proiektuen tipologia. Tipologien sailkapena subentzionatutako proiektuen ehunekoen arabera.
  • Subentzionatu gabeko proiektuen tipologia. Programa honetan subentzionatu ezinezko proiekturen baten tipologiaren batekin datozen eskaerak aurkitu ditugu programa honetan.

Egun, eskuz (eskaneatuta) edo digitalki sinatu daiteke.

Modu telematikoan eskatu behar izango da “I+D+i” aplikazioan, eta dagokion kontseilaritza ordera zuzendu.

Lankidetzan Egindako Oinarrizko Ikerketa Proiektuetan 3 eragile elkartu behar dira gutxienez eta 8 eragile gehienez.

Ikerkuntza Fundamental Kolaboratiboko Proiektuek gutxienez 1.000.000 euroko aurrekontua dute proiektu bakoitzeko, eta 50.000 euro entitate partehartzaile/urteko, baita 2 urtera arteko iraupena ere.

Industria-Potentzial Altuko Ikerketa Proiektuek gutxienez 200.000 euroko aurrekontua dute proiektu bakoitzeko, eta 50.000 euro entitate partehartzaile/urteko, baita 2 urtera arteko iraupena ere.

Ekintza Gehigarrien kasuan ez da aurrekonturik ezartzen.

Ez!

Lehenengo urteko subentzioari dagokion %50a erresoluzioaren adierazpenaren ondoren ordainduko da. Lehenengo urterako gainontzeko kopurua eta gainerako urteetakoa, aurretik justifikatutako urteko ekintzen dokumentazioa eman ostean.

  • Ikerketa Fundamental Kolaboratiboko Proiektuek, subentziona daitezkeen gastuen aurrekontuaren %100 izan dezakete.
  • Industria-Potentzial Altuko Ikerketa-Proiektuek subentziona daitezkeen gastuen aurrekontuaren %100 izan dezakete funtsezko ikerketak badira, eta %50a, industria-ikerketako proiektuak badira.
  • Interes Bereziko Ekintza Gehigarriek subentziona daitezkeen gastuen aurrekontuaren %100 izan dezakete funtsezko ikerketari lotutako ekintzak baldin badira, eta %50a, industria-ikerketako proiektuei lotutako ekintzak badira.

Kolaborazio efektiboa gutxienez bi parte independenteren arteko kolaborazioa da, ezagutzak edo teknologia partekatzeko, edota zatitutako lanean helburu amankomun bat lortzeko. Barne dauden parteek proiektuaren esparrua definitzen dute elkarrekin, honen aplikazioan laguntzen dute eta arriskuak eta emaitzak partekatzen dituzte.

Kolaborazio efektiboa gutxienez bi parte independenteren arteko kolaborazioa da, ezagutzak edo teknologia partekatzeko, edota zatitutako lanean helburu amankomun bat lortzeko. Barne dauden parteek proiektuaren esparrua definitzen dute elkarrekin, honen aplikazioan laguntzen dute eta arriskuak eta emaitzak partekatzen dituzte

Subentzioa jaso dezakeen zenbatekoak kontratu txikiaren zenbatekoa gainditzen badu, onuradurak gutxienez hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza gutxienez eskatu behar izango ditu; salbu eta zerbitzua eman edo hornitzen duen entitate nahikorik ez balego edota gastua subentzioaren aurretik egin izan balitz.

Bai, bateragarriak dira EBren barne-merkatuko beste dirulaguntza batzuekin.

Programa honen laguntzak fondo galdurako subentzioak dira.

Laguntzak itzuli ezinezko subentzioak izango dira, hiru proiektu-motatan zatituak: Ikerketa Fundamental Kolaboratiboko Proiektuak, Industria-Potentzial altuko Ikerketak eta Interes Bereziko Ekintza gehigarriak.

Dirulaguntzen esleipena norgehiagoka bidez ebatziko da aurrekontua agortzearekin.

Laguntzak soilik jaso ahal izango dituzte laguntzaren eskaera aurkeztu eta gero.

Epea 2026ko martxoaren 31ko 24:00 arte egongo da zabalik.

Eskaerara sartzeko eta betetzeko egoitza elektronikoa erabiliko da, esteka hauen bitartez:

https://www.euskadi.eus/servicios/1027112/ 

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1027112/ 

Eskaeraren osteko izapideak kanal elektronikoaren bitartez egingo dira, jakinarazpenak eta espedientearen kontsultak barne. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» erabiliko da horretarako:

https://www.euskadi.eus/micarpeta

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Enpresek eurek eta entitate onuradunek, subentzioa jaso dezaketen ezarritako aktibitateak egin behar izango dituzte, eta laguntza behar omen duten proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatu. Honez gain, euren tributuen betebeharrez eta Segurtasun Sozialaz arduratu behar dute.

Baduzu beste galderarik? Lagundu zaitzakegu
X Itxi

Baduzu beste galderarik?

Lagundu zaitzakegu

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.

  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.