Argitu zure zalantzak
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Dibertsifika programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia
- Gutxienez onartutako 1.500.000 €-ko inbertsioa egitea.
- Baliabide propioak ematea (dirulaguntzak salbu), laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 25 gutxienez.
- Enpleguari eusteko konpromisoa hartzea, araudian ezarritako baldintzetan.
- Laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko Ezkerralde Zabalduan kokatzea.
Edozein datu-aldaketa esteka honetan gaitutako kanalaren bidez eskatu beharko da, eta dagokion egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
Kasu horietan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiri negatibo bat aurkeztu beharko da, egiaztatzeko enpresak ez duela langilerik kontratatuta eskaera egiten den unean.
Ez. Dibertsifikak aktibo berrietan inbertsioak egiten laguntzen du, eta, beraz, ezin da diruz lagundu bigarren eskuko makineria edo ekipamendua erostea.
Leasing bidez finantzatutako inbertsioen kasuan, dagokion kontratua eta erosteko aukera ezarritako epean eta araudiak eskatutako baldintzetan egiten dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dira.
Eskatutako gutxieneko inbertsioa enpresaren tamainaren araberakoa da:
- ETEak: onartutako gutxieneko inbertsioa 200.000 €-koa da.
- Enpresa handiak: onartutako gutxieneko inbertsioa 1.500.000 €-koa da.
Inbertsioak emakida-ebazpenean ezarritako epearen barruan egin beharko dira, proiektu bakoitzerako onartutako egutegia errespetatuz.
Enpresa bakoitzak eskabide bat aurkeztu ahal izango du deialdi bakoitzeko, inbertsio-proiektu osoa barne.
Inbertsioen justifikazioa proiektua amaitu ondoren egiten da, emakida-ebazpenean adierazten den epearen barruan, eta jarduketak onartutakoaren arabera gauzatu direla egiaztatzea du helburu.
Oro har, enpresak honako hauek aurkeztu beharko ditu:
- Egikaritzearen justifikazio-memoria, egindako inbertsioak eta onartutako proiektura egokitzea deskribatzen dituena.
- Gastu eta inbertsioen zerrenda zehatza, diruz lagundu daitekeen kontzeptu bakoitza identifikatuz.
- Fakturak eta froga-balio baliokidea duten dokumentuak, dagozkien ordainagiriekin batera.
- Dokumentazio tekniko osagarria, hala badagokio (adibidez, martxan jarri izanaren ziurtagiriak, instalazioen edo makinen argazkiak, edo aktiboak benetan sartu direla egiaztatzen duen dokumentazioa).
- Lan-informazioa, programak eskatzen duen enpleguari eusten zaiola eta, hala badagokio, proiektuarekin lotutako enplegua sortzen dela egiaztatzeko, araudian ezarritako baldintzetan eta epeetan.
SPRIk egiaztapen teknikoak eta ekonomikoak egin ahal izango ditu proiektua behar bezala gauzatu dela eta laguntzaren baldintzak bete direla egiaztatzeko.
Dirulaguntza behin betiko ordaintzeko, dokumentazio hori baliozkotu beharko da.
Dibertsifikan sartu ahal izango dira baldintza hauek betetzen dituzten enpresa txiki eta ertainak (ETE):
- Industria-jarduera edo industriarekin lotutako zerbitzuetako jarduera garatzea.
- Euskadin jarduera-zentro bat izatea, eta bertan diruz lagun daitekeen inbertsioa gauzatzea.
- Gutxienez 200.000 €-ko inbertsioa egitea.
- Baliabide propioekin ekarpena egitea (dirulaguntzak salbu), gutxienez diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 25.
- Programak eskatzen duen aldian enpleguari eusteko konpromisoa hartzea.
- Proiektuaren bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa egiaztatzea.
Laguntzaren gehieneko intentsitatea diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 10 izango da, eta aurreikusitako irizpideen arabera handitu ahal izango da (sektore estrategikoa eta/edo izaera eraldatzailea).
Enpresa bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 1.000.000 eurokoa da.
Bai. Dibertsifikak proiektuari lotutako lur eta eraikuntzetarako dirulaguntza aurreikusten du, baina muga batekin: zenbatekoak ezingo du gainditu dirulaguntza jaso dezaketen gainerako aktiboen zenbatekoa. Muga hori gainditzen duen zatia ezin izango da diruz lagundu.