Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Atal guztiak
> Laguntza programak, finantzaketa, inbertsioak > Enpresa Zibersegurtazuna programa
Enpresa Zibersegurtazuna programa-ri buruz jakin behar duzun guztia
Enpresa onuradun bakoitzeko gehienezko dirulaguntza 23.000 eurokoa da, eta proiektu bat baino gehiagorentzat izan daiteke
Bai, baldin laguntza guztien baturak ez badu gainditzen proiektuaren kostu osoa.
Bai.
Bai, baldin oinarriak argitaratu eta hurrengo bi hilabeteen barruan aurkezten bada.
Eskaeraren xede den proiektua hasi baino lehen. Tramitepean onartuko dira urtarrilaren geroztik hasitako proiektuen eskaerak, baldin laguntza Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasi eta bi hilabeteren barruan aurkezten badira.
Bai.
Bai. Diruz lagundu daitekeen jarduera bat edo gehiago egiteko ekitaldian zehar, enpresa onuradun bakoitzak urtean 23.000 euroko dirulaguntza jasoko du gehienez.
Programa honetako enpresa onuradunek jarduera-zentro bat izan behar dute EAEn eta alta emanda egon behar dute Euskadiko EJZn.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari edo antzeko izaera duten I+G sareei atxikita daudenek ezingo dute dirulaguntzarik jaso.
Bai, proiektuan beti egon behar da aholkularitza edo/eta ingeniaritzako lanen bat. Ez dira onartuko Hardwarea eta Softwarea erostera mugatzen diren proiektuak.
Ebazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da agiri guztiak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita. Aipatutako epean ebazpenik ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.
Laguntza-programaren proiektua gauzatzeko memoriak honako informazio hau jaso behar du:
Konpondutako arazoa/premia. Lortutako helburuak.
Aurkeztutako proiektuarekiko desbideratzeak eta haien justifikazioa.
Eginiko ingeniaritza edo/eta aholkularitzako lanak eta proiektuan sortutako dokumentuak.
Aholkularitza-zerbitzuaren barruan eginiko lanen deskargu zehatza, bertan adieraziz eskaini zaion ordu kopurua (aholkulariaren/teknikariaren izena, data, zeregina, eskainitako denbora…).
Diru-laguntzaren xede den proiektuarekin lotutako hardware eta software arloko inbertsioen azalpena eta frogak (pantaila atzemateak, argazkiak…). Azaldu erlazioa eta zergatik diren beharrezkoak.
Fakturatutako zenbatekoak banakatuta, orobat adieraziz aholkularitza edo/eta ingeniaritzako kostuak, sistemaren lizentziak eta mantenimendua eta hardwarea (hala badagokio).
Ordainketa bakar batean, likidazio-eskaera eta justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren.
Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturen kopia, banakatuta ageriko direlarik aholkularitza edo/eta ingeniaritzako gastuak eta hardware eta software kostuak.
Finantza-erakundearen ordainagirien kopia.
Egindako lanak egiaztatzeko memoria teknikoa. Erakunde hornitzaileak egingo du behin proiektua gauzatu ondoren.
Finantza-erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko (IBAN).
90 egun natural, proiektua gauzatzeko 12 hilabeteko gehienezko epea amaitzen denetik kontatzen hasita.
12 hilabete eskaera aurkeztu denetik zenbatzen hasita.
Eskaintzak bere baitan hartu behar du informazio hau:
Enpresaren jarduera eta egungo egoera (teknologiari dagokionean).
Egin beharreko ingeniaritza eta aholkularitzako lanen, produktuaren/zerbitzuaren nahiz proiektuan sortuko diren dokumentuen azalpena.
Diru-laguntza jasoko duen proiektuaren bidez egingo diren hardware eta software inbertsioen azalpena. Argitu proiektuarekin duen lotura eta zergatik den beharrezkoa.
Ezarriko den zibersegurtasun konponbidearen azterketa sakona. Proiektuan erabiliko diren teknologiak.
Aurrekontu banakatua, bere baitan hartuko dituena aholkularitza edo/eta ingeniaritzako kostuak, sistemaren lizentziak, mantenimendua eta hardwarea (hala badagokio).
Egin behar den zeregin bakoitzarentzat balioetsitako ordu kopurua (dedikazioak).
Proiektua gauzatzeko egutegia.
Erantzukizunpeko adierazpena gehitu behar da Oinarri Arautzaileen Eranskin gisa.
Aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta laguntza eskatzen den ekitaldi fiskalean jasotako dirulaguntzen zerrenda.
Proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzen zerrenda.
Legezko ordezkariaren notario-ahalordea. Langile autonomoa izanez gero, Ogasunaren edo Udalaren ziurtagiria, jarduera ekonomikoa ziurtatzen duena.
Erakunde onuradunaren IFZ.
Proiektuaren eskaintza teknikoa eta ekonomikoa.
Kontratu txikiaren zenbatekoa gaindituz gero, hainbat hornitzaileren eskaintza.
Enpresaren Negozio Plana, eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eratu baldin bada.
% 5eko gehigarria eskatzen bada euskararen eta berdintasunaren aldeko ekintzak sustatzeagatik:
Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren kopia
Berdintasun Plana, 50 pertsona edo gehiagoko enpresen kasuan soilik.
Softwarea euskaraz erabiltzen dela egiaztatzen duen dokumentua.
Dirulaguntzaren xede den proiektuaren jarduera-esparruan espezializatutako enpresak izan behar dute, eta egiaztatuko dute esperientzia dutela antzeko proiektuetan.
Dirulaguntzaren onuradunak 3 eskaintza eskatu behar ditu proiektuaren kostua 15.000 eurokoa edo handiagoa denean (BEZ gabe). Eskaintza horiek espedienteko dokumentazioari atxikiko zaizkio, eta dagokien erantzukizunezko adierazpenean adieraziko dira.
Enpresa bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 23.000 eurokoa da.
Hardwarean eta softwarean egindako inbertsioentzako gehieneko aurrekontua % 80koa izango da eta eskarien gastuaren % 20 gutxienez aholkularitza eta/edo ingeniaritzarako izan beharko da.
Cookieen baimena
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin eta zuri publizitate pertsonalizatua erakusteko,
zure nabigazio-ohituren arabera (adibidez bisitatzen dituzun web orriak) eginiko profil batean oinarrituta. Informazio gehiagorako klikatu hemen. Cookie guztiak onartu ditzakezu “Onartu” botoia klikatuz edo cookie-ak konfiguratu nahiz beren erabilpena eragotz dezakezu hurrengo atalera sartuz
Teknikoak
Beti aktibo
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea guztiz beharrezkoa da harpidedunak edo erabiltzaileak berariaz eskatutako zerbitzu jakin bat erabiltzeko legezko helburuetarako, edo komunikazio baten transmisioa komunikazio elektronikoen sare baten bidez egiteko helburu bakarrarekin.
Lehentasunekoak
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estatistikoak
Biltegiratze edo sarbide teknikoa, helburu estatistikoetarako soilik erabiltzen dena.El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketina
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea beharrezkoa da erabiltzaile-profilak sortzeko publizitatea emateko, edo erabiltzailearen jarraipena egiteko webgune edo webguneetan antzeko marketin-helburuetarako.