Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2023 laguntzen plana Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Urrian zehar garatuko den aurrehautaketa prozesua itxi ondoren, BIND 4.0 harremanetan jarriko da hautatutako hautagaiekin bigarren faseko bilerak koordinatzeko. Hautatu ez diren hautagaiei ere emango zaie emaitzaren berri.
Bigarren faseko elkarrizketak amaitu direnean, BIND 4.0 programako taldea finalistekin harremanetan jarriko da startup-aren eta Venture Client-aren / bazkide industrialaren arteko bilera koordinatzeko, 24 asteko azelerazio zikloan zehar garatuko den proiektu erkidea definitu dezaten.
BIND 4.0 Eusko Jaurlaritzak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak diseinatu eta finantzatzen dute SPRI enpresen garapenerako agentziaren bitartez. Programak lankidetzak ezartzen ditu eskualdeko enpresa industrial nagusiekin, Venture Client moduan, eta HAZI Fundazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Foru Aldundien sostengua du.
BIND 4.0 programak kalitate handiko trebakuntza eta orientazioa eskaintzen ditu esperientzia zabala duten puntako profesionalen eskutik, salmenten, inbertsioen, eskalatzearen eta garapen profesionalaren arloetan. Trebakuntza programaren helburua da startup taldeei laguntza ematea euren 4.0 industriako proiektu kolaboratiboan aurkitzen dituzten garapen eta azelerazio arazoak ebazteko.
BIND 4.0 ekimen publiko-pribatua da, enpresei zuzendutako zerbitzu espezifikoak eskaintzen dituen eta alderdi guztientzat onuragarriak diren startup disruptiboen eta korporazio berritzaileen arteko lankidetzak sortzen dituen berrikuntza irekiko plataforma. BIND 4.0 plataformak, urtero, startup azeleraziorako programa bat jartzen du abian. Programa hori industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreen eraldaketa digitalerako arazo nagusiak konpontzen dituzten produktu edo zerbitzu teknologikoak eskaintzen dituzten startup enpresei zuzenduta dago. Horrez gain, gure berrikuntza irekiko plataformak zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresa handiei, eraldaketa digitalerako bidean.
Bai, bada, eta gauza gehiago ere bai. Azelerazioa da BIND 4.0 programak industriaren eraldaketa digitala sustatzeko eskaintzen dituen alderdietako bat. Orain arte burutu diren 5 edizioetan, gure programa arrakastatsuak 4.0 industriako etorkizun handiko startup enpresak eta industria adimenduaren, energia garbi eta jasangarriaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreetako enpresak harremanetan jarri ditu, 150.000 €-ra arteko kontratuak eskainiz. Enpresaren ondare osoak zuena izaten jarraituko du eta parte hartzea doakoa da. Trebakuntza, laguntza zerbitzuak, networking aukerak, funts publikoetarako sarbidea eta inbertitzaile pribatuetarako sarbidea eskaintzen ditugu, inpaktu handiko aholkularitzarekin batera, eta zuen soluzioak ezartzeko erabilera errealeko proiektu batekin, hori guztia 24 astetan.
BIND 4.0ko kide diren enpresa kolaboratzaileek etengabe bilatzen dituzte kontzeptu berriak, ideia berritzaileak eta sorkuntza fase goiztiarrean dauden startup-ak, 4.0 industrian dituzten erronkak gainditzen lagun diezaieketenak. Lortzen duten onura da munduko enpresa-talenturik onenarekin erlazionatu ahal izatea eta proiektu berritzaileak arin eta arrisku eta kostu kontrolatuen esparruan garatzea.
Mundu osoko startup-ak onartzen ditugu, industriaren, energia eta jasangarritasunaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreetarako teknologia berriak proposatzen dituztenak. Intereseko teknologiak zabalduz doaz urtetik urtera, baina hauek dira jorratzen ditugun arlo nagusietako zenbait: adimen artifiziala, gauzen internet industriala (IIOT), robotika kolaboratiboa, errealitate areagotua/birtuala, ikusteko sistemak, datu masiboak (Big Data) eta analisi aurreratuak, zibersegurtasuna, nanoteknologia, material berriak, fabrikazio aditiboa, energia adimenduna, teknologia garbia, biologian oinarritutako soluzioak, posizionamendu sistemak eta askoz gehiago. Zure enpresak produktu garapena burutu badu edo 4.0 industriaren teknologia batean oinarritutako soluzio bat duela gutxi atera badu, hurrengo urratsa emateko eta BIND 4.0 ekimenarekin bat egiteko prest zaudete.
Jarraitzeko aukera dago, zalantzarik gabe. Behin proiektua amaituta, startup-en eta Venture Client-en arteko harremana aldatuz joango da bi alderdien artean ager litezkeen behar eta motibazioen arabera. Harreman hori modu pribatuan adostu ahalko dute. BIND 4.0 startup-en % 60ek enpresarekiko harremana mantentzen dute gure programan parte hartu eta urtebeteren buruan.
Venture Client planteamenduaren arabera, enpresa handiek, esaterako, momentu honetan ditugun 70 bezero korporatiboen modukoek, startup taldeetan inbertitzen dute 4.0 industriako benetako proiektuak garatzeko kontratuak eskainiz. Planteamendu honetan, inbertsioak ez du inolako ondarerik eskatzen trukean, beraz, startup taldeek euren enpresaren jabetza mantentzen dute eta erreferentziako bezero garrantzitsuak lortzen dituzte euren soluzioak mundu errealean ezarri eta eskalatzeko. Bai startup-ek eta baita bezero korporatiboek ere benetako onurak eta emaitzak lortzen dituzte.
Galderak edo iruzkinak helarazi nahi badizkiguzu, jarri harremanetan BIND 4.0 koordinazio taldearekin info@bind40.com helbide elektronikoan. Pozik lagunduko dizugu!
Gogoratu baldintza orokorrak irakurtzeaz.
Programa ingelesez izango da eta gutxienez ere taldeko kide batek hizkuntza maila egokia izan beharko du.
Doakoa da. Venture Client diren enpresek ordaintzen dute zuen proiektuaren garapena eta, trukean, ez zaizue inolako partaidetza edo akziorik eskatuko, ez eta parte hartzeagatiko inolako tasarik ere, garatu dugun eredu publiko-pribatuari esker.
Hasierako faseetan eta “ideia fasean” dauden proiektuak ez dira onartuko. BIND 4.0 euren garapen teknologikoa amaitu duten eta produktu/zerbitzua merkaturatzeko prest dauden 4.0 industriaren arloko startup-ei zuzendua dago.
BIND 4.0 programaren seigarren edizioaren data garrantzitsuenak
Bai, startup-ek juridikoki eratuta egon behar dute, euren garapen teknologikoa amaituta izan behar dute eta merkaturatzeko prest egon behar dira edo merkatura iritsi berriak izan behar dira.
Epaimahaia osatuko duten Venture Client-ek eta lehiaketaren arduradunek bakarrik atzituko dituzte startup bakoitzaren dokumentuak. Dokumentuek babes handia izango dute baimenik gabeko sarbideak saihesteko.
Ez. Edozein herrialdetako startup-ek eman dezakete izena BIND 4.0 programan parte hartzeko. *2022ko edizioa aurrez aurreko eta lineako programa hibridoa izango da. Zenbait datetan ezinbestekoa izango da pertsonalki bertaratzea. Startup taldeek taldekide bat bidali beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoan antolatuko diren ekitaldietara, parte hartu ahal izateko.
Programako orientatzaileek tutoretza eskainiko diete parte hartzaileei talde bakoitzaren onena azaleratzeko helburuarekin. Orientatzaileak izen handiko nazioarteko profesionalak dira, euren ezaguerak, esperientzia pertsonalak eta ikuspegiak enpresen garapen eta bilakaera eraginkorrago baten zerbitzura jarriko dituztenak. Orientatzaileen taldeak startup parte hartzaileak gidatuko dituzte negozio ereduko, marketin estrategiako, sareetako, eta abarretako fase guztietan zehar; finantzaketa, inbertsioa edo bezero berriak lortzeko ahaleginean.
Lagundu zaitzakegu
SPRI Taldeko nire harpidetzak > aukeratu jaso nahi duzun informazioa
SPRI Taldea gardentasunarekin eta komunikazio arduratsuarekin konprometituta dago. Horregatik jakinarazten dizugu ez dizugula komunikaziorik bidaliko eskatzen ez baduzu. Gure newsletteretan harpidetuta bazaude, zure harpidetza-lehentasunak doitu ditzakezu SPRI Taldearen beste komunikazio batzuk jasotzeko. Zuk nahi duzuna eta nahi baduzu bakarrik.