Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2023 laguntzen plana Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
B2B SME Connection ekitaldiak erraztu egiten du startup eta ETEen arteko networking-a, alderdi interesatuen arteko harremanak azkarrago eta eraginkorrago egiten dituen bikote-sistema baten bidez.
Ekimenaren bigarren edizioa lehiaketa-erregimenean egingo da: programak proposatutako dinamikan parte hartu nahi duten KDEek “kluster hautagaitza” bat bidaliko diote BIND 4.0 ekimeneko lantaldeari, eta programan parte hartu nahi duten -eta, beraz, oinarriok onartzen dituzten- ETEz osatutako talde batek balioan jarriko ditu hautagaitza horiek.
ETEek programan parte hartu ahal izateko, KDEak hautagaitza bat bidaliko du, balioan jarriz arazo komun bat duten eta startup baten laguntzarekin arazo hori konpondu nahi duten ETEen multzo bat. Arazoa partekatua izan behar da, eta asmoa da prozesua amaitzean arazo hori merkatura helaraztea erronka sektorial bateratu gisa.
Hautagaitzek gutxieneko baldintza hauek bete behar dituzte:
Hona hemen ETE parte-hartzaileek bete behar dituzten ezaugarriak:
• Ekimenarekin bat egin duten KDEetako ETEak izatea.
• KDEetatik kanpoko ETEak izan daitezke, baldin eta kasuan kasuko KDE sektorialak onartu baditu bere hautagaitzan.
• BIND 4.0 ekimenaren bertikalekin edo/eta Euskadiko RIS 3 espezializazio adimenduneko estrategiaren eremuekin zerikusia duten ETEak izatea.
• Euskadin gutxienez jarduera zentro bat izatea.
• 250 langile baino gutxiago izatea.
• Startupekin lan egiteko interesa eta konpromisoa izatea, eta behar besteko baliabideak izatea ekimenaren jarduerei eskaintzeko eta jarduera horietan inplikatzeko.
• Behar besteko heldutasun teknologikoa edo prozesurako gaitutako giza baliabideak izatea, eta programarako arduradun bat izendatzea konpromisoa hartuko duena behar adina denbora eskaintzeko ekimeneko jarduerei.
BIND SME Connection bereziki zuzentzen zaie profil hauek betetzen dituzten startupei:
• Industria sektorean eta harekin lotutako zerbitzuetan aplika daitezkeen teknologia berriak, edo ETE parte-hartzaileen produkzio-prozesuetan edo/eta zerbitzuetan aplikazio zuzena duten eta teknologikoki guztiz garatuta dauden teknologiak garatzen dituztenak, eta euren zerbitzu/produktuaren konfigurazioa bukatzeko moduan daudenak, hau da, ikusi eta probatzeko moduan edo dagoeneko merkatuan dagoen produktu edo zerbitzu bat dutenak.
• Gehienez zortzi urte baino gehiago ez dutenak eta teknologia berriak erabiltzea proposatzen dutenak enpresaren garapena azkartzeko behar dituzten enpresa-prozesuak hobetzeko.
• ETEek proposatutako erronkei aurre egiteko moduko startupak eta lerrokatuta daudenak Euskadiko Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren espezializazio-sektoreekin eta aukera-eremuekin.
ETE parte-hartzaileek konpromisoa hartzen dute:
Azken horrek esan nahi du gutxienez 40 orduko dedikazioa eskaini behar dela programan inplikatzeko eta eskaintzen dituen abantailak benetan aprobetxatzeko, hau da, modu proaktiboan parte hartzeko programan eta antolakunde barruan egin behar den lanean. Hauek dira zereginak eta eskaini beharreko gutxieneko orduak:
Barne-gogoetako + komunikazioko beste lan batzuk = 10 ordu
Startup parte-hartzaileek konpromisoa hartzen dute:
Aukeraketa-fasea: startupen ebaluazioa eta ETE-startupen arteko matching-a
Startupak aukeratzeko prozesua bi fasetan egingo da: ebaluazio fasea eta matching fasea.
Era berean, startupen ebaluazio faseak bi azpi-fase izango ditu:
Ebaluazio irizpideak |
1) Balio-proposamena (% 40) |
Proposatutako konponbidearen berrikuntza-maila. |
Planteatutako proposamenaren heldutasun-maila (teknologia/produktu edo zerbitzua merkatuko zein fasetan dagoen). |
Proposatutako konponbideak ETEan eta merkatuan izango duen inpaktua. |
Proposatutako konponbidearen abantailak merkatuko alternatibekin alderatuta. |
2) Talde sustatzailea (% 20) |
Talde sustatzailearen prestakuntza eta gaitasun profesionalak. |
Aplikazio-sektorean izandako esperientzia eta hari buruzko ezagutzak. |
3) Planteatutako erronketara egokitzea (% 40) |
Planteatutako erronkaren eskakizun teknikoak betetzea. |
Proiektuaren azalpen-maila (faseak, irismena, helburuak, adibideak) |
Proposatutako konponbidearen eskalatze-gaitasuna antzeko premiak dituzten ETEetan. |
Ekimen bat, espreski sortu dena ETE eta startupen artean lankidetzarako aukera berriak sortzeko, oinarritzat harturik ETE parte-hartzaileen artean planteatutako erronka sektorial bateratu bat.
ETEek euren startup begikoenak lehenetsi ondoren, KDE bakoitzak behar diren saioak egingo ditu startupek euren proposamenak aurkez diezazkieten ETEei.
ETE parte-hartzaileek plan eta eredu bat plazaratzen dute premia/aukera partekatuak identifikatzeko eta startupei erronka gisa transmititzeko, ondoren premia/aukera horiek gauzatuak izan daitezen proiektu pilotuak elkarrekin garatuz konponbide teknologiko eskalagarriak testatzeko.
Proiektuak konfiguratu eta garatzeko fasea.
BIND 4.0 ekitaldiaren bitartez, BIND 4.0 ekimeneko lantaldeak elkarrekin harremanetan jarriko ditu ETEak eta aukeratutako startupak, baina horrek ez du esan nahi inolako betebeharrik sortzen denik, edo kontaktu horren ostean bien arteko harreman komertzialak sortzea beharrezkoa denik.
Planteatutako erronkei erantzuteko moduko konponbide teknologiko bat aurkitu duten ETEek, hala badagokio, kontratu bat sinatuko dute zuzenean startupekin, eta akordioaren alderdi orokor garrantzitsuenak jakinaraziko dizkiete KDEei. SPRIk edo KDEak ez dute izango inolako paperik edo parte-hartzerik proiektu horien garapenean.
Bi alderdiek askatasun osoz zehaztu eta adostuko dituzte proiektuaren irismena, helburuak, iraupena eta baldintza ekonomikoak, SPRIren parte-hartzerik gabe.
Kontratuaren edukia loteslea izango da bakarrik alderdi sinatzaileentzat, hots, ETEarentzat eta startuparentzat, bien arteko eskubide eta betebeharrak finkatzen dituen akordio pribatu bat izango baita.
Hortaz, bi alderdiek (ETEa eta startupa) euren gain hartutako betebeharrak betetzea alderdi bakoitzaren erantzukizuna izango da soilik. Zehazki esanda, bi alderdiek (ETEak eta startupak) adosten duten prezioa ETE parte-hartzaileak ordainduko du eta SPRIk/KDEak ez du inolako erantzukizun edo betebeharrik izango, ez prezioa ordaintzeari dagokionez, ez bi alderdiek (ETEak eta startupak) adostutako gainerako obligazioei dagokienez ere.
Bidea errazten die merkatura sartzeko eta finantzaketa lortzeko. Horretarako, elkarrekin harremanetan jartzen dira startupak eta Euskadiko Espezializazio Estrategiak bere baitan biltzen dituen espezializazio-sektore eta aukera-eremuetako ETEak, lankidetzan arituz sektore horiek ordezkatzen dituzten Klusterren Dinamizaziorako Erakundeekin (KDE): Hegan, Basque Food Cluster, ACICAE, Basque Health Cluster, ERAIKUNE, ACE, MAFEX, AFV, Habic, FMV, Aclima, Euskadiko Paperaren Klusterra, SIDEREX, Uptek (AFM), GAIA eta MLC Uniport.
Programaren helburua da bide azkar bat zabaltzea ETEek teknologia berriak eta konponbide berritzaileak barnera ditzaten, euren lehiakortasun-posizioa hobetu dezaten, ekintzailetzara hurbildu daitezen, eta aldi berean lan kolaboratiboaren filosofia barnera dezaten, batez ere lankidetza garatuz antzeko beste ETE batzuekin Klusterren Dinamizaziorako Erakundeen (KDE) barruan.
Tailer edo lan-saio parte-hartzaileak dira, zeintzuetan ekimenean parte hartzen duten ETEek ekintza kolaboratiboak garatzen dituzten emaitza komunak lortzeko.
ETEak eta startupak elkarrekin egiten dituzten saioak dira, zeintzuetan parte-hartzaileek proposamenak aurkezten dituzten ideia bat edo negozio bat azaltzeko denbora eta espazio jakin batean.
Koordinazio eta Ebaluazio Taldeak ETEek planteatutako erronkak aztertuko ditu. GIH bakoitzak planteatutako erronkekin bat egin dezaketen startup-ak identifikatu ondoren, Koordinazio eta Ebaluazio Batzordeak gonbidatuko ditu ekimenean parte hartzera. Horretarako, BIND 4.0 ekimenaren web orrian ETEek identifikatutako erronkak argitaratuko dira eta Startupek proposamenak jasotzeko formulario bat prestatuko da.
Lagundu zaitzakegu
SPRI Taldeko nire harpidetzak > aukeratu jaso nahi duzun informazioa
SPRI Taldea gardentasunarekin eta komunikazio arduratsuarekin konprometituta dago. Horregatik jakinarazten dizugu ez dizugula komunikaziorik bidaliko eskatzen ez baduzu. Gure newsletteretan harpidetuta bazaude, zure harpidetza-lehentasunak doitu ditzakezu SPRI Taldearen beste komunikazio batzuk jasotzeko. Zuk nahi duzuna eta nahi baduzu bakarrik.