Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2023 laguntzen plana Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Bai, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuetarako laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik sortutako edo fakturatutako gastuak onartuko dira.
Bai, proiektua gauzatzeko kontratatutako agenteak Basque Digital Innovation Hub zentroko gune desberdinetakoak izan daitezke.
Bai, enpresa onuradun bakoitzeko urteko gehieneko diru-laguntza diruz lagun daitezkeen bi jarduera egiteko erabiliko da, eta, beraz, erakunde bakoitzeko bi eskabide onartuko dira gehienez.
Bai, izan ere, proiektuak ebaluatzeko irizpideetako bat da “Erakunde onuradunek eta agente teknologikoek proposatzen duten lantaldearen kalitatea”.
Bai.
Proiektuek edozein iraupen izan dezakete, betiere 2022eko urtarrilaren 1etik abenduaren 20ra bitartean.
Dirulaguntza gastu hautagarrien % 80koa da, eta hauek dira gehienezko kopuruak:
12.000 euro, proiektua BDIHko agente batekin lankidetzan egiten bada.
20.000 euro, proiektua BDIHko hainbat agenterekin lankidetzan egiten bada.
15.000 euro, proiektua Europako DIH batekin egiten bada, muga partzial hauekin: 12.000 euro proiektuko eta 3.000 euro bidaietarako.
Ebazpena araudia argitaratzen denetik 6 hilabeteko epean emango da gehienez.
Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko zaio erakunde onuradunari, likidazio-eskaera aurkeztu ondoren.
a) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
b) Legezko ordezkariaren notario-ahalordea. Onuraduna langile autonomoa bada, dagokion Foru Aldundiaren edo Udaleko Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena.
c) Erakunde onuradunaren IFZ.
d) Proiektuaren memoria. (Oinarri arautzaileetan zehaztutako informazioa izan behar du.)
a) Gehienez bi orriko memoria, informazio honekin: proiektuak erakunde onuradunarentzat duen balioa 6 hilabeteren buruan; proiektutik eratorritako ekintza-planaren laburpena, hala badagokio; aurreikusitako jarraipena.
b) Eginiko gastuen justifikazio-memoria eta gastu zein inbertsio hautagarrien fakturak, kostuak banakatuta.
c) Finantza-erakundeak diruz lagun daitezkeen gastuak ordaindu izanaren frogagiriak.
d) Finantza-erakundearen egiaztagiria, kontu korrontearen titulartasuna eta zenbakia (IBAN) onuradunaren izenean daudela egiaztatzeko.
Lagundu zaitzakegu
SPRI Taldeko nire harpidetzak > aukeratu jaso nahi duzun informazioa
SPRI Taldea gardentasunarekin eta komunikazio arduratsuarekin konprometituta dago. Horregatik jakinarazten dizugu ez dizugula komunikaziorik bidaliko eskatzen ez baduzu. Gure newsletteretan harpidetuta bazaude, zure harpidetza-lehentasunak doitu ditzakezu SPRI Taldearen beste komunikazio batzuk jasotzeko. Zuk nahi duzuna eta nahi baduzu bakarrik.