Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2023 laguntzen plana Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Oro har, “Lurrak eta Ondasun naturalak” eta “Eraikinak” epigrafeetan eginiko inbertsioak aktibo finkotzat hartuko dira, baina jaso dezaketen gehienezko zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gainerako aktiboei dagokien berdina izango da. Gehienezko zenbateko hori gaindituz gero, gehiegizko inbertsioa ez da joko diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat, baina bai inbertsio onartutzat, Aginduan ezarritako baldintzak betetzeko.
Nolanahi ere, aktiboek zuzeneko lotura izan beharko dute enpresak xede sozialtzat duen jarduerarekin.
Berritasun aipagarriena da aurre-eskaera desagertu egin dela, tramite horrek ez baitzuen zentzurik deialdia noiz argitaratu den kontuan hartuta.
Ebazpena elektronikoki eman eta jakinaraziko da, deialdia argitaratu den egunaren biharamunetik hasi eta gehienez sei hilabeteko epean. Denbora hori igarotakoan ez bada ebazpenik jakinarazi, erakunde interesatuek ulertuko euren eskaera ukatua izan dela.
Eskaerak aurkezteko epea deialdia argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eta 2023ko apirilaren 17an amaituko da.
Enpresa onuradunak dokumentu hauek bete eta aurkeztu beharko ditu, Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazio Publikoaren helbide elektronikoaren bidez: https://www.euskadi.eus/servicios/0091211.
Enpresa onuradunak ikuskapenaren esku jarriko ditu honako hauek:
Orobat eskatuko dira beharrezkotzat jotzen diren dokumentu eta informazio osagarri guztiak.
Enpresa eskatzaileak eskaera bat bete behar du, non jasoko diren:
Aurrerakinen itzulketak finkoak dira, eta periodikoki egingo dira, bost urtez jarraian, Finantzen Euskal Institutuaren kontu batean.
Itzulketak honela egingo dira:
Bost urtez, bi itzulketa egingo dira urtean, bata otsailean eta bestea uztailean. Itzulketa bakoitzaren zenbatekoa jasotako laguntzaren hamarrena izango da.
Zuzendaritza kudeatzaileak likidazio-txosten bat egingo du urtero ekitaldia amaitzean, eta bertan jasoko ditu Administrazioaren aldeko edo kontrako balizko diferentziak, bai eta, hala badagokio, kasuan kasuko interesak.
Diferentziak hurrengo itzulketan erregularizatuko dira.
Azken likidazioan detektatutako diferentziak erregularizatzeko hiru hilabeteko epea egongo da itzulketa akastuna egin den egunetik kontatzen hasita.
Nolanahi ere, posible da itzultzeke dagoen laguntza epemugaren aurretik itzultzea.
Administrazioak aurrerakin itzulgarrien ordainketa egin ahal izateko, onuradunak administrazio honen “Hirugarrenen erregistro elektronikoan” agertu behar du.
Enpresa onuradunak eskatutako dokumentuak bete eta aurkeztu beharko ditu, Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazio Publikoaren helbide elektronikoaren bidez: https://www.euskadi.eus/servicios/0091211.
Enpresa onuradunak hiru hilabeteko epea du inbertsioen azken adierazpena aurkezteko, inbertsioak egiteko ezarritako epea amaitzen denetik kontatzen hasita.
Epe hori amaitu ondoren ez badu adierazpenik aurkeztu, Saileko Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzari eskatuko zaio ikuskatu ditzala ordura arte aitortu eta aurkeztutako inbertsioak.
Aipatutako inbertsioak ikuskatu ondoren, Lurralde Ordezkaritzak proposamen-txosten bat idatziko du justifikatu eta ikuskatu dituen inbertsioei dagokien laguntza itzulgarriaren azken likidazioari buruz, eta Industria eta Trantsizio Energetikoko zuzendariari igorriko dio.
Aurrerakin itzulgarriak, oro har, urtean birritan ordainduko dira, justifikatutakoaren araberako proportzioan, behin egiaztatu ondoren onuraduna egunean dagoela bere zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzari dagozkionetan, eta ez dela zorduna itzulketa-ebazpen bat dela medio. Zorduna bada itzulketa-ebazpen bat dela medio, ez da ordainketarik egingo.
Aurkeztutako eskaerek baldintza guztiak betetzen badituzte, prozedura bakar batean izapidetuko dira, eta Industria eta Trantsizio Energetikoko zuzendariari dagokio horiek ebaztea.
Laguntzak puntuazio-ordenaren arabera emango dira, harik eta esleitutako kreditua agortzen den arte. Erakunde batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute, espedientea osatu zeneko egunaren arabera finkatuko da esleipen-ordena.
Ebazpenak adieraziko du eskatutako dirulaguntzak eman ala ukatzen diren, eta alderdi hauek ere zehaztuko ditu:
Bi kasuetan, eranskin indibidualizatu bat gehituko zaie, zeintzuetan espresuki adieraziko baitira:
Ukatutakoen kasuan: ukatu izanaren arrazoiak.
Eskaerak akatsak baditu, ez badago behar bezala beteta edo ez bada aurkezten eskatutako dokumentazioa, enpresa interesdunari eskatuko zaio akatsak zuzentzeko edo dokumentuak aurkezteko 10 eguneko epean, eta jakinaraziko zaio hori egin ezean ezetsi egingo dela bere eskaera.
Eskaera beteta aurkeztu behar da -enpresa bakoitzak eskaera bakar bat aurkeztuko du egin nahi dituen jarduera guztietarako- eta, erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonaren sinaduraz gain, eskatzen diren agiri guztiak atxiki behar dira.
Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa (bertan jasota daude izapideak egiteko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak, bai eta eskaera egiteko inprimakirako sarbidea) https://www.euskadi.eus/servicios/0091211 helbidean dago. Eta helbide horretan bertan egingo dira laguntza eman ondoren egin beharreko izapide guztiak (jakinarazpenak eta justifikazioak barne).
Helbide honetan daude Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartzen diren identifikaziorako eta elektronikoki sinatzeko bitartekoak: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos.
Era berean, aukera dago tramitazio elektronikoa ordezkari baten bidez egiteko. Kasu horretan, ordezkaria inskribatu egin beharko da Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/representantes.
Eskatzaileak, gainera, alta hartu beharko du edo bere datuak aldatu beharko ditu hirugarrenen erregistro elektronikoan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/altaterceros.
Diruz laguntzeko moduko inbertsioak gehienez 24 hilabeteko epean gauzatu behar dira inbertsioak gauzatzen hasten direnetik kontatzen hasita.
Diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat hartuko da enpresaren aktiboan sartuko diren aktibo finkoen erosketa, baldin aktibo horiek baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuan bildutako Kontabilitate Plan Orokorrak ezarritako definizioaren arabera kategoria edo epigrafe hauetan dauden aktiboak izatea:
«Lurrak eta Ondasun naturalak» eta «Eraikuntzak» epigrafeetako inbertsioaren gehienezko zenbatekoa laguntza jaso dezaketen gainerako aktiboen berdina izango da. Gehienezko zenbateko hori gaindituz gero, gehiegizko inbertsioa ez da joko diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat, baina bai inbertsio onartutzat, Aginduan ezarritako baldintzak betetzeko.
Nolanahi ere, aktiboek zuzeneko lotura izan beharko dute enpresak xede sozialtzat duen jarduerarekin.
b) Lehen aldiz erabiliko direnak edo lehenbizikoz martxan jarriko direnak izatea, salbu eta lehendik erabilitako eraikinak eta bestelako eraikuntzak erosten badira; kasu horretan, berriak balira bezala hartuko dira.
Era berean, ulertuko da diruz laguntzeko moduko gastua dela aktiboak erostea konkurtso-prozedura batean sartuta dagoen establezimendu bati, edo aktiboak erosi izan ez balira konkurtso-prozeduran sartua legokeenari. Aktiboak erlaziorik ez duten hirugarren pertsonei erosiko zaizkie, eta operazioa merkatuko baldintzetan egingo da.
c) Gutxienez hiru urteko amortizazio epea izatea, eta gutxienez hiru urtez egotea enpresaren aktiboan.
d) Finantza-errentamendu bidez finantzatutako inbertsioak -dirulaguntza jaso dezakeen inbertsiotzat hartua izan dadin- esplizituki jasotzea hura erosteko aukera kontratua amaitzean, bai eta kontratua gauzatzeko konpromisoa, bi alderdiek sinatua.
e) Aktiboak, oro har, hirugarreni lagata ez egotea, kontuan izan gabe lagatzearen truke kontraprestaziorik badagoen.
f) Oro har, enpresa eskatzaileak edo harekin elkartu nahiz lotutako enpresek fabrikatua ez izatea.
g) Dirulaguntza jaso dezaketen aktibo ez-materialak, oro har, enpresa onuradunaren establezimenduan ustiatuko dira, aktiboaren elementu amortizagarritzat joko dira, hirugarrenei merkatuko baldintzetan erosiak izango dira, eta enpresaren aktiboan mantenduko dira gutxienez hiru urtez.
Sailari espresuki jakinaraziko zaio zeintzuk diren elkartutako edo lotutako enpresei aktiboak erosi izanaren ondoriozko inbertsioak, eta kanpo kontrolerako auditoretzen bidez baloratuko dira.
Ez dira diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat joko:
Aurrerakin itzulgarriak diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 35erainokoak dira.
Aurrerakinak gehienez 200.000,00 eurokoak izango dira sortutako enplegu bakoitzeko, eta gehienez 150.000,00 eurokoak mantendu den enplegu bakoitzeko. Inolaz ere ezingo da jaso 1.500.000,00 euro baino gehiago.
Kontuan izanik enpresaren tamaina eta Oinarri Teknologikokoa edo/eta Berritzailekoa den, itzuli beharreko laguntza izango da diruz lagundu daitekeen inbertsioari intentsitate hauek aplikatzearen emaitza:
Enpresaren kategoria | Teknologikoa | Berritzailea |
Txikia | % 35 | % 30 |
Ertaina | % 30 | % 25 |
Deialdi honetan jasotzen diren laguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuek xede bererako ematen dituztenekin, baldin eta denek batera ez badute gainditzen ezarritako muga.
Aurrerakin itzulgarriak.
Enpresa batek oinarri berritzailerik baduen erabakitzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan, zeintzuen bidez 30 puntu lortu ahal izango baitira gehienez.
Irizpide hauetako bakoitzean 3 puntu lortu ahal izango dira, i) irizpidean izan ezik, zeinetan 6 puntu banatuko baitira:
Ulertuko da enpresak izaera berritzailea duela, baldin eta gutxienez % 50eko puntuazioa lortu badu berrikuntzari buruzko irizpideetan.
Halaber, Oinarri Teknologikoko enpresatzat edota Enpresa Berritzailetzat jo ahal izango dira enpresa sortu berriak, baldin eta jatorria badute Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko programen babesean egindako ikerketa edota garapen teknologikoko proiektuetan.
Enpresa batek oinarri teknologikorik baduen erabakitzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan, zeintzuen bidez 70 puntu lortu ahal izango baitira gehienez.
2. Euskarri-irizpide bakoitzak 0-10 bitarteko puntuazioa emango du
3. Bigarren mailako irizpide bakoitzak 0-10 bitarteko puntuazioa emango du.
Ulertuko da enpresak oinarri teknologikoa duela, baldin ebaluazioan lortutako guztizko nota a) ataleko guztizko notaren % 50ekoa edo handiagoa bada, eta irizpide bakoitzean lortutako nota honakoen berdina edo handiagoa bada:
Teknologikotzat jotzen diren proiektuak automatikoko joko dira berritzailetzat, eta 30 puntu lortuko dituzte.
Halaber, Oinarri Teknologikoko enpresatzat edota Enpresa Berritzailetzat jo ahal izango dira enpresa sortu berriak, baldin eta jatorria badute Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko programen babesean egindako ikerketa edota garapen teknologikoko proiektuetan.
Ezingo dituzte eskuratu deialdi honen xede diren dirulaguntzak:
Lagundu zaitzakegu
SPRI Taldeko nire harpidetzak > aukeratu jaso nahi duzun informazioa
SPRI Taldea gardentasunarekin eta komunikazio arduratsuarekin konprometituta dago. Horregatik jakinarazten dizugu ez dizugula komunikaziorik bidaliko eskatzen ez baduzu. Gure newsletteretan harpidetuta bazaude, zure harpidetza-lehentasunak doitu ditzakezu SPRI Taldearen beste komunikazio batzuk jasotzeko. Zuk nahi duzuna eta nahi baduzu bakarrik.