// Ohiko galderak

Argitu zure zalantzak

Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu. Bilatu nahi duzun irtenbidea hemen ez badago galdetu iezaguzu, ahal dugun guztia egingo dugu gure programetara erraz eta urrats gutxiren buruan sartzeko.

Ohiko galderak

EZ. Kudeabide ildoan enpresari eskatzen zaion batez besteko plantilla 50 lanpostukoa edo gehiagokoa da. Plantilla hori “Txostena: alta egoeran dauden langileen batez besteko plantilla” agiriaren bidez egiaztatu behar da. Agiri hori Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak ematen du eta argi adierazi behar du enpresak gutxienez 50 langileko plantilla duela laguntza-eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan. Kopuru hori lortzen ez bada, hamarren batzuengatik bada ere, enpresak ez du beteko programa honen onuradun izateko ezarritako baldintza.
Lehenik eta behin, jakin behar da enpresa horrek egin ote duen Plan Estrategikorik lehenago. Hala bada, Innobideak Programaren ezein ildok ez dio dirulaguntzarik emango Plan Estrategikoa egiteko, ez baita Lehiabide ildoak babestu dezakeen berrikuntza proiektu bat, ezta Kudeabide ildoak ere, kasu honetan ez baita tresna berri bat sartuko enpresaren kudeaketan, Plan Estrategikoa aurretik txertatua zegoelako. Beste gauza bat litzateke enpresaren lehen Plan Estrategikoa balitz, zeren kasu horretan ulertuko litzateke proiektuaren helburua dela tresna berri hori txertatzea enpresaren kudeaketan. Hala balitz, Kudeabide ildoko laguntza jaso lezake.
Lehenik eta behin, jakin behar da ea enpresak 50 langiletik gorako batez besteko plantilla duen laguntza eskatu aurreko 12 hilabeteetan. Halakorik ez badu, enpresak bere lurralde historikoari dagokion Foru Aldundian indarrean dagoen Kudeabide programan aurkeztu beharko du eskaera. Kasu horretan, “derrigorrezkoa” izango da Euskaliten laguntzarekin eginiko kontrastea edukitzea. Aitzitik, 50 langile edo gehiagoko batez besteko plantilla duten enpresek INNOBIDEAK-Kudeabide ildoko laguntza-eskaera aurkeztu ahal izango diote SPRIri eta Euskaliten kontrastearen ordez posible izango dute dokumentu hauetariko bat aurkeztea: enpresak berak eginiko kontrastea, barneko baliabideekin edo kanpoko aholkulari baten laguntzarekin; Plan Estrategikoa edo Kudeaketa Plana, non behar bezala identifikatuko baita dirulaguntza jasotzeko aurkeztu nahi den proiektua.
INNOBIDEAK Programaren araudia oso argia da puntu honetan. Kanpoko enpresa adituek jaulkitako fakturak ordainduta daudela egiaztatzeko, araudiak dio finantza-erakundearen ordainagiriak aurkeztu behar direla. Ordainagiri horietan argi eta garbi adierazi behar dira gutxienez datu hauek: ordainketa egin duen erakundea, zein erakunderi ordaindu zaion, ordainketaren data, ordainketaren zenbatekoa eta, oso garrantzitsua, ordaindu d(ir)en faktur(ar)en zenbakia.
EZ. Araudia oso argia da puntu honetan. Bankuko dokumentazio bidez egiaztatu behar da proiektuan parte hartu duten enpresa adituek jaulkitako fakturen ordainketa, eta dokumentazio horrek argi eta garbi jaso beharko du, gutxienez, informazio hau: ordainketa egin duen erakundea, zein erakunderi ordaindu zaion, ordainketaren data, ordainketaren zenbatekoa eta, oso garrantzitsua, ordaindu d(ir)en faktur(ar)en zenbakia. Ordainketa-sorta enpresak berak sortutako informazioa da, eta ez du balio fakturak ordaindu direla egiaztatzeko.
EZ. INNOBIDEAK Programaren onuradun izateko ezinbestekoa da enpresa eskatzaileak onuradun izateko baldintza guztiak betetzea Euskadin daukan instalazioan. Jarduera komertziala ez da sartzen INNOBIDEAK Programak diruz laguntzen dituen jardueren barruan. “Industri arloko enpresak eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu-enpresak” izan behar dira.
Proiektuaren esparruan garatutako lanaren ondorioz sortutako dokumentuak dira. Dokumentu horiek beren baitan jasotzen dituzte proiektuko ataza edo fase bakoitzeko emaitza partzialak eta proiektuaren amaierako emaitzak. Diruz lagundutako proiektua amaitu ondoren enpresak dokumentu horiek aurkeztu behar dizkio SPRIri, likidazio-eskaerarekin batera.
Zenbat proiektu desberdin landu nahi dituzun programaren deialdiko epean, horrenbeste laguntza-eskaera aurkeztu ditzakezu. Halere, proiektuek desberdinak izan behar dute, bai helburu desberdinak izateagatik eta baita ere lantzen duten gaiagatik.
Programaren araudiak hauxe dio 6. artikuluan: “…tramitaziora onartuko dira 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuen laguntza eskaerak, baldin eta eskaera aurkeztean aribidean badaude, eta betiere, eskaerak oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean aurkezten badira”.
BAI, baldin lana egiten eta martxan jartzen bada gutxienez dirulaguntza jasotzen duen enpresan. Era berean, bakarrik onartuko dira kanpoko enpresa adituaren kostuak, alegia, proiektua enpresa onuradunean ezartzearekin lotutakoak.

Baduzu beste galderarik?

Lagundu ahal dizugu

  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Euskal ETEen hiztegia

Hiztegi espezializatuan aurkituko dituzu euskal ETEarentzako hitz eta kontzeptu guztiak.
Etengabe kontzeptu berriak sortzen ditu eta lehendik daudenak eguneratzen ditu.

Horregatik, ezinbestekoa da berrikuntza horien guztien jarraipena egitea, bai kontzeptuen edukia, bai haiek izendatzeko terminoak ondo finkatuz, horiek espazio komun batean bilduz eta argitaratuz. Horrela, Industria Berriaren esparruan modu batean edo bestean lan egiten dugunok lan-tresna berri bat izango dugu, gure eguneroko zereginetan lagunduko diguna. Baliabide hori sortzeko, SPRI Taldeak lankidetzan jardun du Elhuyarren Hizkuntza eta Teknologia Unitatearekin, eta unitate horrek garatu du hiztegi hau.

 

Zer hitz edo kontzeptu nahi duzu?

icon down svg
//Euskal Enpresentzako Arreta Zerbitzua

Zertan lagun zaitzakegu?

Laguntzen bilaketa errazteko, zure proiektuan laguntzeko edo aholkulari espezializatuekin harremanetan jartzeko lan egiten dugu.