Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2022 laguntzen plana Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Bidea errazten die merkatura sartzeko eta finantzaketa lortzeko. Horretarako, elkarrekin harremanetan jartzen dira startupak eta Euskadiko Espezializazio Estrategiak bere baitan biltzen dituen espezializazio-sektore eta aukera-eremuetako ETEak, lankidetzan arituz sektore horiek ordezkatzen dituzten Klusterren Dinamizaziorako Erakundeekin (KDE): Hegan, Basque Food Cluster, ACICAE, Basque Health Cluster, ERAIKUNE, ACE, MAFEX, AFV, Habic, FMV, Aclima, Euskadiko Paperaren Klusterra, SIDEREX, Uptek (AFM), GAIA eta MLC Uniport.
ETE parte-hartzaileek plan eta eredu bat plazaratzen dute premia/aukera partekatuak identifikatzeko eta startupei erronka gisa transmititzeko, ondoren premia/aukera horiek gauzatuak izan daitezen proiektu pilotuak elkarrekin garatuz konponbide teknologiko eskalagarriak testatzeko.
Ekimen bat, espreski sortu dena ETE eta startupen artean lankidetzarako aukera berriak sortzeko, oinarritzat harturik ETE parte-hartzaileen artean planteatutako erronka sektorial bateratu bat.
Ekimen honetan parte hartu nahi baduzu, edo informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan Invest in the Basque Country-ko lantaldearekin Hornitzaile Estrategikoak Erakartzeko zerbitzuaren webgunearen amaieran aurkituko duzun inprimakia betez.
Lankidetzan arituz Euskadiko Kluster eta Enpresa Elkarte garrantzitsuenekin.
Ekimen honen helburua da RIS3 arloko hornitzaile estrategikoak bilatzea, gure ekosisteman integratu daitezen eta balio-katean egon daitezkeen hutsuneak osa ditzaten. Zerbitzu honen bidez erakarri nahi dira bai euskal enpresentzat interesgarrienak izan daitezkeen hornitzaileak, bai hornitzaile identifikaturik ez duten arlo edo teknologietan enpresaren jarduerarentzat interesgarria izan litekeen hornitzaile bat.
Ekimen honen asmoa da euskal enpresarekin kolaboratzea RIS3 arloko atzerriko hornitzaile estrategiko hori Euskadira erakartzeko, gure ekosistemaren barruan integratu dadin, dela produkzio-lantegi batekin edo dela I+G-ko zentro batekin.
Testuinguru global gero eta arriskutsuago honetan (pandemia, gatazka belikoak, lehengai eta itsasoratzeen kostuen gorakada, etab.), inoiz baino garrantzitsuagoa da tokiko hornitzaile estrategikoen oinarri sendo bat izatea. Ekimen honen helburua da jakitea zein teknologia edo osagai falta diren gure balio-katean, hornitzaile estrategiko horiek Euskadira erakartzeko.
Programaren helburua da bide azkar bat zabaltzea ETEek teknologia berriak eta konponbide berritzaileak barnera ditzaten, euren lehiakortasun-posizioa hobetu dezaten, ekintzailetzara hurbildu daitezen, eta aldi berean lan kolaboratiboaren filosofia barnera dezaten, batez ere lankidetza garatuz antzeko beste ETE batzuekin Klusterren Dinamizaziorako Erakundeen (KDE) barruan.
BEENren Euskadiko adituek analisi bat egingo dute horretaz eta ekintza-plan pertsonalizatu bat proposatuko diote enpresari, bete ditzan atzerriko merkatu batean sartzeko ezarritako eskakizun guztiak.
BEENren Euskadiko adituek analisi bat egingo dute jakiteko zenbateraino den berritzailea enpresaren produktu/zerbitzu edo teknologia, eta ekintza-plan pertsonalizatu bat proposatuko diote nazioarteko proiekzioaren eskakizunak betetzeko.
Horixe da, hain zuzen, BEENek Euskadin eskaintzen duen zerbitzu garrantzitsuenetako bat. BEENeko langileek lagundu egingo diete enpresei bazkide aproposena bilatzeko profil bat egiten, eta harremanetan jarriko dituzte Sareko herrialde guztietako erakundeekin.
Badago beste aukera bat ere: enpresak posible du interes-adierazpen bat aurkeztea nazioarteko beste antolakunde batzuek argitaratu dituzten lankidetza-aukerei erantzunez. Estatuz gaindiko bazkideak bilatzeko beste tresna bat da B2B topaketak antolatzea. Azkenik, BEENeko adituek Sareko foroen eta kontaktuen bitartez lagundu dezakete bazkideak bilatzen.
Ziurrenik bai, baina aztertu beharra dago enpresaren gaitasunak, esperientzia eta I+G+B-ko estrategia, eta gero informazio hori gurutzatu behar da Europako Batzordeak abiatutako ildo eta programekin. Europatik sustatu diren finantzaketa-tresnetara iristeko, ondo ulertu behar da zein elementu diren beharrezkoak maila guztietan, eta enpresak plan bat izan behar du epe ertain-luzera, horrela bermatzeko lanean jarraituko duela Europako lehentasunekin bat datozen proiektu eta aliantzak eraikitzen.
ETE parte-hartzaileek konpromisoa hartzen dute:
Azken horrek esan nahi du gutxienez 40 orduko dedikazioa eskaini behar dela programan inplikatzeko eta eskaintzen dituen abantailak benetan aprobetxatzeko, hau da, modu proaktiboan parte hartzeko programan eta antolakunde barruan egin behar den lanean. Hauek dira zereginak eta eskaini beharreko gutxieneko orduak:
Barne-gogoetako + komunikazioko beste lan batzuk = 10 ordu
Inpaktu handiko sustapenak eskaintzen dituen SPRI Taldearen komunikazio-zerbitzu bat da, laguntza emateko euren burua ezagutarazi, posizionatu eta ikusarazi nahi duten eta gai hauekin lotutako jarduera edo proiekturen bat garatzen duten euskal enpresei: digitalizazioa, berrikuntza, I+G+B, ekintzailetza, finantzaketa, zibersegurtasuna, nazioartekotzea.
Lagundu zaitzakegu