Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Bai, ebaluazio teknikoan gutxienez 200 puntu lortu dituzten proiektuek uneko urteari dagokion txosten fiskala jasoko dute.
Txosten fiskal hori automatikoki igorriko da urteko bigarren seihilekoan. Txostena aplikatibotik jaitsi ahal izango da, “Txosten Fiskalak” eremuan, eta e-mailez ere bidaliko zaio enpresaren profilean agertzen den kontaktuari.
IDI webgunera sartu, eskaera egiteko erabateko sarbide baimena duen erabiltzailearekin.
Eskaera akronimoaren bidez bilatuko dugu, eta, eskuineko botoian agertzen den menua zabalduta, “Errekurtsoak eta beste prozedura batzuk” aukera aukeratuko dugu.
Aurreko aukera ireki ondoren, goitibeherako beste bat agertuko da, erantsi nahi duzun dokumentu mota aukeratzeko (alegazioa, IFZ edo izen soziala aldatzea, errekurtsoa, luzapena, etab.).
Ondoren, “Aztertu” aukeraren bidez, fitxategi-administratzailean dokumentua bilatu eta erantsi ahal izango duzu.
Azkenik, dokumentua “sinatu eta bidali” beharko da.
Eragiketa hori proiektuaren enpresa liderrak egin beharko du, edo, banakako eskaeren kasuan, zuzenean enpresa eskatzaileak.
Luzapena onartzen duen ebazpena jaso ondoren, dokumento horretan adieraziko dira justifikazioa aurkezteko zein gastuak gauzatzeko epe berriak. Luzapen-epe horretan gastuak egin ahal izango dira, berauek gauzatzeko adierazi dan data berrira arte.
Jar zaitez harremanetan SPRIrekin info@spri.eus helbidearen bidez, espedientearen zenbakia eta akronimoa adieraziz; beraiek ezabatuko dute, eta harremanetan jarriko dira horren berri emateko.
Azpikontratatuta doazen parte-hartzaile bakoitzak eta ZTBESeko erakunde bakoitzak aplikazio informatikoan bete beharko dituzte datuak. Horretarako, proiekturako sarbide baimen osoa eta enpresara/erakundera sarbide baimen osoa duen erabiltzaile bat izan beharko dute
Enpresek hobetu egin dezakete beren eraginkortasuna, sormena eta berrikuntzarako gaitasuna, eta horrek merkatu dinamikoetan duten lehiakortasunari eusteko aukera ematen die.
Enpresei lehiakortasuna hobetzen laguntzea, estrategia berritzaileak hartuz, berrikuntzaren kultura sustatuz eta merkatuaren aldaketetara egokitzeko gaitasuna indartuz.
Saio bakoitzak hiru orduko iraupena du.
Programa eta saio guztiak erabat doakoak dira.
Las empresas interesadas pueden inscribirse directamente desde la página oficial de SPRI, seleccionando los cursos de su interés.
Saioak teorikoak eta praktikoak dira, eta jardunbide egokiak aztertzea eta berrikuntzako funtsezko gaiei buruz hausnartzea dute helburu. Parte hartzeko eta kasu errealetan aplikatzeko diseinatuta daude.
Saioetan zehar, Innobideak Prestakuntza programak hainbat gai jorratzen ditu, hala nola enpresa-estrategia, bezeroen kudeaketa, etengabeko hobekuntza, supply chain, talentua, negoziazioa, berdintasuna, lehiaren zaintza eta aldaketaren kudeaketa, besteak beste.
Haien berrikuntza-praktikak hobetu nahi dituzten edozein tamainatako euskal enpresei zuzenduta dago, bai ETE-ei bai korporazio handiei.
Online prestakuntza-programa bat da, eta hiru orduko saio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu profesionalak produktu, zerbitzu, prozesu eta negozio-ereduen berrikuntzan trebatzeko.
Baldintza hauek betetzen dituzten enpresa txiki eta ertainek (ETE), bai pertsona fisikoek, bai juridikoek, eska dezakete dirulaguntza:
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) kokatuta egotea: Jarduera-zentro bat izan beharko du Euskadin eta aurkeztutako proiektuak inpaktua izan beharko du zentro horretan.
Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egotea.
Alabaina, ezin dute dirulaguntza jaso erakunde hauek:
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari (ZTBES) edo antzeko izaera duten I+G sareei atxikita daudenek.
Dirulaguntzarekin diruz lagundutako arloetan zerbitzua eskaintzen duten enpresetan % 25eko edo gehiagoko akzioak edo parte-hartzeak dituztenek.
Sektore publikoaren parte direnek.
Segidako esleipena denez, dirulaguntzak eskaerak aurkezteko ordenaren eta espedientearen arabera esleitzen dira. Horrek esan nahi du eskaerak indibidualki ebazten direla ondo eta osatuta aurkezten direnean.
Hauek dira baldintza orokorrak:
Administrazioaren baldintzak betetzea (dokumentazio osatua aurkeztea).
Proiektua programaren helburuekin lerratzea, hau da, jarduketak proposatutako bi lerroen barruan (SOC edo Pentesting Ziurtagiriak) diruz laguntzeko modukoak izatea.
Funtsak izatea, dirulaguntzak eskuragarri dagoen aurrekontua amaitu arte ematen baitira.
Gehieneko dirulaguntza berdina da bi dirulaguntza-lerroentzat: proiektuaren kostuaren % 75, gehienez ere 25.000 euro enpresa bakoitzeko, berdin du 1. lerroa (SOC Zerbitzuak) edo 2. lerroa (Pentesting eta Ziurtagiriak) aukeratu edo bi lerroak batera eskatu.
Hala ere, aurrekontuaren % 80ko gehieneko muga dago arau batera egokitzeko edo zibersegurtasuneko ziurtagiri bat lortzeko hardware eta softwareetan izandako kostuentzat (2. lerroa).
Konpondutako arazoa edo premia:
Hasierako arazoaren deskribapena eta proiektuan lortutako helburuak.
Egindako zereginen deskribapena:
Eginiko ingeniaritza- edota aholkularitza-lanen xehetasuna, eta proiektuan sortutako dokumentuak.
Hasierako proiektuak izandako desbideratzeak:
Aurkeztutako proiektuarekin alderatuta desbideratzeak izan badira, justifikatu eta azaldu egin beharko dira.
Egindako zereginen deskargu xehea:
Zereginen informazio espezifikoa, bakoitzean emandako orduak, aholkulariak edo teknikari arduradunak, datak eta igarotako denbora zehaztuz.
Proiektuaren ebidentziak:
Pantaila-argazkiak, argazkiak edo zibersegurtasuneko proiektuarekin lotuta hardware eta softwareetan egindako inbertsioak eta horiek helburuekin duten lotura erakusten duten beste elementu batzuk.
SOC (Security Operations Center) eta Ziber arloko Ziurtapenen dirulaguntzetara aurkeztutako proiektuaren eskaintza tekniko eta ekonomikoak elementu hauek izan behar ditu:
Enpresaren jarduera eta egungo egoera: Erabilitako teknologiari eta enpresaren azpiegiturari buruzko informazioa.
Detektatutako arazoa edo premia:
Konpondu nahi den zibersegurtasuneko arazoaren deskribapena eta proiektuarekin lortu nahi diren helburuak.
Ingeniaritzako eta/edo aholkularitzako zereginen deskribapena:
Egingo diren jardueren, sortzea espero duten produktuen edo zerbitzuen eta lortzea espero duten dokumentuen xehetasuna.
Hardwarean eta softwarean egindako inbertsioen deskribapena:
Inbertsio horiek proiektuarekin duten harremanaren, bere beharraren eta zibersegurtasuna hobetzeko egingo luketen ekarpenaren justifikazioa.
Zibersegurtasuneko soluzioaren azterketa:
Proiektuan erabiliko diren teknologien xehetasuna eta identifikatutako beharrak asetzeko nola ezarriko diren.
Aurrekontuaren banakapena:
Proiektuaren zatien kostuen estimazioa, hala nola aholkularitza, ingeniaritza, sistemen lizentziak, mantentze-lanak eta hardwarea (hala badagokio).
Zeregin bakoitzeko orduen estimazioa:
Egingo den zeregin bakoitzarentzako estimatzen den ordu-kopuruaren xehetasuna.
Proiektua gauzatzeko egutegia:
Proiektuaren faseak eta exekuzio-epeak zehazten dituen kronograma.
Programa honek finantzatutako proiektuetan parte hartzen duten hornitzaileek baldintza hauek bete behar dituzte:
Kanpoko enpresak izatea:
Lanak kanpoko hornitzaileek egin behar dituzte. Horrek esan nahi du eskatzaileek ezin dituztela beren kabuz eta talde bereko enpresen bitartez exekutatu lanak.
Sektore publikoaren parte ez izatea:
Hornitzaileak ezin dira sektore publikoaren parte izan, ezta arlo publikoaren parte diren elkarteei edo elkargo profesionalei atxikita egon ere.
Enpresa eskatzaileari lotuta ez egotea:
Hornitzaileek ezin dute lotura gehigarririk edo parte-hartze zuzen edo zeharkakorik izan dirulaguntza eskatu duen enpresarekin.
1. Lerroarentzat (SOC zerbitzuak):
Aurreko baldintzez gain, hornitzaileek ezingo dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen, ezta antzekoak diren I+G-ko sareen parte izan.
Irizpide horiekin bermatzen da diruz lagundutako proiektuak modu objektibo eta profesionalean garatzea, interes-gatazkarik gabe eta eskatzailearekin loturarik izan gabe.
Cookieen baimena
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin eta zuri publizitate pertsonalizatua erakusteko,
zure nabigazio-ohituren arabera (adibidez bisitatzen dituzun web orriak) eginiko profil batean oinarrituta. Informazio gehiagorako klikatu hemen. Cookie guztiak onartu ditzakezu “Onartu” botoia klikatuz edo cookie-ak konfiguratu nahiz beren erabilpena eragotz dezakezu hurrengo atalera sartuz
Teknikoak
Beti aktibo
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea guztiz beharrezkoa da harpidedunak edo erabiltzaileak berariaz eskatutako zerbitzu jakin bat erabiltzeko legezko helburuetarako, edo komunikazio baten transmisioa komunikazio elektronikoen sare baten bidez egiteko helburu bakarrarekin.
Lehentasunekoak
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estatistikoak
Biltegiratze edo sarbide teknikoa, helburu estatistikoetarako soilik erabiltzen dena.El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketina
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea beharrezkoa da erabiltzaile-profilak sortzeko publizitatea emateko, edo erabiltzailearen jarraipena egiteko webgune edo webguneetan antzeko marketin-helburuetarako.