Argitu zure zalantzak
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
Hazitek programa-ri
buruz jakin behar duzun guztia
- Diruz lagundutako proiektuen zerrenda, erakunde onuraduna, onartutako aurrekontua eta emandako dirulaguntza jakinaraziko dira.
- Ezetsitako edo baztertutako proiektuen zerrenda jakinaraziko da.
- Halaber, erakunde onuradunari jakinaraziko zaizkio espedientea amaitu arte egin beharreko urratsak eta justifikazio-fasean aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Azpikontratatuta doazen parte-hartzaile bakoitzak eta ZTBESeko erakunde bakoitzak aplikazio informatikoan bete beharko dituzte datuak. Horretarako, proiekturako sarbide baimen osoa eta enpresara/erakundera sarbide baimen osoa duen erabiltzaile bat izan beharko dute
Proiektuak eskaera aurkeztu ondoren hasi beharko dira.
Jar zaitez harremanetan SPRIrekin info@spri.eus helbidearen bidez, espedientearen zenbakia eta akronimoa adieraziz; beraiek ezabatuko dute, eta harremanetan jarriko dira horren berri emateko.
Proiektu lehiakorrek euren aktibitatea hasi ahal izango dute eskaera aurkeztu ondoren, aurtengo abenduaren 31 arte (Urterokoa). Bestalde, proiektu Estrategikoak hasi ahal izango dira eskaera egitean, eta gehienez 3 urteren buruan amaitu (Urte anitzekoak).
Luzapena onartzen duen ebazpena jaso ondoren, dokumento horretan adieraziko dira justifikazioa aurkezteko zein gastuak gauzatzeko epe berriak. Luzapen-epe horretan gastuak egin ahal izango dira, berauek gauzatzeko adierazi dan data berrira arte.
Fondo galdurako laguntza da.
- IDI webgunera sartu, eskaera egiteko erabateko sarbide baimena duen erabiltzailearekin.
- “Jarraitu/Kontsultatu zure proiektuak” aukerara joan.
- Eskaera akronimoaren bidez bilatuko dugu, eta, eskuineko botoian agertzen den menua zabalduta, “Errekurtsoak eta beste prozedura batzuk” aukera aukeratuko dugu.
- Aurreko aukera ireki ondoren, goitibeherako beste bat agertuko da, erantsi nahi duzun dokumentu mota aukeratzeko (alegazioa, IFZ edo izen soziala aldatzea, errekurtsoa, luzapena, etab.).
- Ondoren, “Aztertu” aukeraren bidez, fitxategi-administratzailean dokumentua bilatu eta erantsi ahal izango duzu.
- Azkenik, dokumentua “sinatu eta bidali” beharko da.
Eragiketa hori proiektuaren enpresa liderrak egin beharko du, edo, banakako eskaeren kasuan, zuzenean enpresa eskatzaileak.
Subentzioa jasotzen duen enpresak 3 eskaintza eskatu behar ditu proiektuaren kostua 15.000 euro (BEZ gabe) baino gehiagokoa bada. Subentzionatu beharreko kontzeptu bera hainbat fakturatan banaturik balego, zenbatekoak metatuko lirateke.
Hiru eskaintzen eskaera hau obrarako konpromezua hartu, zerbitzua aurkeztu edota ondasuna eman aurretik egin beharko da.
Hiru eskaintzak aurkeztu beharko dira justifikazioko unean, eta ekonomia-abantaila gehienekoa hautatzen ez bada, aukeraketa hau justifikatzen duen memoria bat aurkeztu behar da.
Era berean, zerbitzua eman edo hornitzen duen entitate nahikoa ez balego, zerbitzu edo ondasuna ohiz kanpokoa delakoan, hiru eskaintzak ezin aurkeztearen justifikatzen duen memoria eman beharko da.
Bai, ebaluazio teknikoan gutxienez 200 puntu lortu dituzten proiektuek uneko urteari dagokion txosten fiskala jasoko dute.
Txosten fiskal hori automatikoki igorriko da urteko bigarren seihilekoan. Txostena aplikatibotik jaitsi ahal izango da, “Txosten Fiskalak” eremuan, eta e-mailez ere bidaliko zaio enpresaren profilean agertzen den kontaktuari.
Lehiatuko duten ikerketa eta garapenerako proiektuen urteko aurrekontua gutxienez 100.000 eurokoa izan beharko da. Kooperazio-proiektua izatekotan, enpresa partehartzaile bakoitzeko kantitatea urteko 50.000 eurokoa izango da.
Bestalde, Industria-Ikerketa eta Garapen Esperimentaleko Proiektu Estrategikoek, gutxienez 4 milioi euroko aurrekontua eta gehienez 3 urteko iraupena izango dute. Gainera, enpresa bakoitzeko aurrekontua urteko 50.000 eurokoa izango da.
Ikerketa industrialeko proiektuen xedea produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko baliagarriak izan daitezkeen ezagutza eta gaitasun berriak eskuratzea da. Horrela, TRL4 baten pareko heldutasun teknologikoko maila lortu ahal izango da.
Laguntzak bi ordainketan egiten dira, modu honetan:
Proiektu lehiakorrentzat:
- Subentzioaren %70a eskainia, eskaintza bermatzen duen notifikazioaren ostean.
- Gainontzeko %30a subentzioa justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren ordainduko da, subentzionatutako aktibitateak eta lortutako helburuen neurria frogatu ondoren.
Proiektu estrategikoentzat:
- Lehenengo urterako subentzioari dagokion kantitatearen %50a ordainduko da erresoluzioaren notifikazioaren ostean.
- Lehenengo urterako gainontzeko kopurua eta gainerako urteetakoa, urtean egindako aktibitatearen, finkatutako helburuen eta izan duen gastuaren justifikazioa eman ostean.
Justifikazioa adierazi bezala egin ondoren, justifikatutako urteko ordainketaren partearen eta hurrengo urteko kopuruaren %50aren aldibereko libramendua egingo da.
Garapen Esperimentaleko proiektuak lehendik dauden ezagutzak eta teknikak (zientifikoak, teknologikoak, enpresakoak edo bestelakoak) eskuratu, konbinatu, konfiguratu eta erabiltzera bideratutakoak dira, produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobetuen planak eta egiturak edo diseinuak egiteko; TRL7 baten pareko heldutasun teknologikoko maila lortzea ahalbidetzen dute.
Ez!
Expedienteko 30.000 eurotik gorako dirulaguntza lortu nahi duten erakundeek, erakunde onuradun izateko, abenduaren 29ko 3/2004 Legea, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituena, betetzen dutela egiaztatu beharko dute laguntza-eskabidea egiterako orduan.
- Eskatzailea pertsona fisiko edo juridiko bat bada eta, kontabilitate -araudiaren arabera, galdu-irabazien kontu laburtua aurkez badezake, pertsona fisikoak sinatutako ziurtagiriaren bidez egingo da egiaztapena, edo, pertsona juridikoen kasuan, ordezkaritza -ahalmen nahikoa duen administrazio-organoak edo baliokideak izenpetutako ziurtagiriaren bidez, eta bertan abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeen betetze-maila lortzen dela baieztatuko dute.
- Eskatzailea pertsona juridikoa bada eta, kontabilitate-araudiaren arabera, ezin badu galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu, honako bide hauetako baten bidez egiaztatuko da:
- a) Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditoreak emandako ziurtagiria, azken urteko kontu ikuskatuen memorian deskribatutako ordainketen arloko informazioaren transkripzio banakatuajasotzen duena, horietatik ondorioztatzen denean abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeen betetze-maila iristen dela, abenduaren 29ko 3/2004. Legea aldatzen duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatutako informazioaren arabera. Ziurtagiri hori baliozkoa izango da hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte.
- b) Aurreko zenbakian aipatzen den ziurtagiria ematea ezinezkoa bada, Adostutako Prozeduren Txostena, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek egina, baldin eta, erreferentziako data batean sozietatearen hornitzaileei ordaintzeko dauden fakturen lagin adierazgarri bat berrikusita, abenduaren 29ko 3/2004 Legearen ordainketa-epeak betetzeari buruzko salbuespenik antzeman gabe amaitzen bada, edo, detektatuz gero, eskatutako betetze-maila lortzea eragozten ez badute.
Atal bi hauetan, a) eta b), eskatutako baldintza betetzat joko da abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako faktura ordainketa-epeen betetze-maila % 90ekoa edo handiagoa denean, hori baita enpresak sortu eta hazteari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letrako bigarren atalean aurreikusitako ehunekoa.
Aukera daitezke soilik proiektuaren ikerketa-aktibitatearekin harreman zuzena duten bidaiak.
Urteko eskuzko zinadura eskaneatua eta digitala onartzen dira.
Programa honen onuradunak ENPRESAK (handiak zein ETTak), enpresa-erakundeak eta taldeak.
Proiektu lehiakorretan ez da beharrezkoa.
Proiektu estrategikoetan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente bat edo batzuk azpikontratatu beharra dago, aurkeztutako aurrekontu totalaren %20az gutxienez.