Euskara industrian
Albisteak 24 urria, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Hizkuntzen kudeaketa, WhatsApp marketing tailerra, Praktika onak, Euskarabildua eta Zeinu bereizgarri.
-
EUSKARABILDUA Azaroaren 4an: Nork gobernatzen du Internet? Euskal komunitate digitala erronka globalaren aurrean. Euskarabildua jardunaldiaren helburua da, teknologia ikuspegi kritiko, burujabe eta arduratsu batekin begiratzeko gakoak gizarteratzea eta esperientziak partekatzea. Aurtengo edizioan, begirada Interneteko gobernantzan jarriko da: nork hartzen ditu erabakiak? Zer interes daude jokoan? Eta zein da euskaldunona bezalako komunitate txikien tokia, aukera eta papera sare global horretan? Egun erronka global bati begiratzen diogu gure txikitasunetik. Munduko estatu handien lehiaren aurrean gaude, baina lehia hori ez da soilik komertziala, ez militarra, teknologikoa ere bada.
WhatsApp Marketin tailerra, euskaraz, Enpresa Digitalaren eskutik azaroaren 3an. Merkataritza-komunikabide bikaina da Whatsapp, batez ere tokian tokiko enpresa txikientzat eta profesional independenterentzat, baina enpresa handiagoek ere etekina atera ahal diote. Izan ere, mezua berehalakoa eta pertsonalizatua denez, oso egokia da tokian tokiko denda eta enpresetarako, oro har, bezeroak fidel bihurtzeko helburua lortzeko. Whatsapp plataforma digital bat da eta 1.350 milioi erabiltzaile konektatzen ditu norabide anitzetan eta taldeen bitartez. Gainera, zenbait formatutako edukiak partekatzeko aukera ematen du: testua, argazkia, bideoa edo audioa
Datorren astelehenean egingo da hizkuntzen kudeaketari buruzko onlineko Saioa, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskaliten eskutik. Zure erakundean oraindik hizkuntzak kudeatzen ez badituzue, edo honetan “hasiberriak” bazarete, saio honetan gako nagusiak entzuteko eta bi kasu praktiko ezagutzeko aukera izango duzue: BRUSS (Durangoko industria enpresa) eta Sirimiri Servicios Socioculturales SL (Arabako gizarte sektoreko erakundea). Bi erakunde hauek hasi dira hizkuntzak modu planifikatuan, ordenatuan eta sistematikoan kudeatzeko lehen pausoak ematen eta ikasitakoa konpartituko dute gurekin. Karmelo Ayestak (hizkuntzen kudeaketan aritua), hizkuntzak kudeatzeko arrazoiak eta oinarriak azalduko dizkigu.
“Zeinu bereizgarri” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Produktu edo zerbitzu bat merkatuan bereizteko egokia den ikurra (®). Marka hori dagokion gobernu-erakundean erregistratu denean, marka erregistratu izendatu ohi da. Marka baten ikurra askotarikoa izan daiteke: hitz bat edo hitzen konbinazio bat, irudi edo diseinu bat, forma tridimentsionalak, soinuak eta, herrialde batzuetan, usainak, testurak eta bereizgarritasun-baldintzak betetzen dituen eta idatziz edo grafikoki irudikatu daitekeen beste edozein elementu.
Hizkuntzen kudeaketan Praktika onak partekatzeko 5.topaketa egingo da azaroaren 4an Bilboko Euskalduna Jauregian. Hizkuntzak modu eraginkorrean erabili eta kudeatu nahi ditugun erakundeok hizkuntzen kudeaketa praktiken bilatzailea daukagu, hainbat erakunde publiko eta pribaturen jardunbide onak ikusteko eta gurean aplikatzeko. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak diruz lagundutako proiektu honi esker, momentu honetan 184 praktika erakunde guztien esku jarri ditugu.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, Emakume Zientzialarien argitan, Enpresa Digitalaren ikastaroa, Adimen Artifiziala eta PGP zifratze-sistema.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Udako Ikastaroak, Enpresa Digitala eta Adimen Artifiziala, BAIC eta Inklusio digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta Copilot ikastaroa, BIKAIN eta HARROBI ziurtagiriak, AMPO, Arabako Enpresen Foroa eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSeko Lantaldeak, Elhuyarren AA Gida, Euskara web guneetan eta Geolokalizazio

Enpresen  Harrera  Plana  eta  Hizkuntza  Teknologien  praktika  komunitatea  aztergai  INDEUSeko  lantaldeen  batzarrean

Enpresen Harrera Plana eta Hizkuntza Teknologien praktika komunitatea aztergai INDEUSeko lantaldeen batzarrean

Amaia Arregi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak egin die harrera bileran parte hartu duten Indeuskideei.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Masterra, Udako ikastaroak, Adimen artifiziala eta Aingeru inbertitzaile

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.