Euskara industrian
Albisteak 12 iraila, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Udako Ikastaroak, Enpresa Digitala eta Adimen Artifiziala, BAIC eta Inklusio digital.
-
Adimen Artifizialari buruzko lau ikastaro eta tailer eskainiko ditu Enpresa Digitalak euskaraz irailean zehar. Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea; Microsoft 365 Copilot: Produktibitatea Adimen Artifizialarekin eraldatzen; Sarrera Adimen Artifizial Generatiboan: ulertu, erabili eta prestatu etorkizunerako; eta ChatGPT Prompt Engineering eraginkortasunez erabiltzea dira irailaren 23 eta 30a bitartean Enpresa Digitalaren zentro desberdinek emango dituzten ikastaro eta tailerrak, batzuk onlinekoak izango dira eta besteak aurrez aurrekoak, guztiak ere Adimen Artifizialari lotutako tresna desberdinak erabiltzen ikasi nahi dutenei zuzendutakoak.
EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena Pedro Miguel Etxenikeren begiradatik. EHUren Udako Ikastaroen barruan, datorren irailaren 30ean egingo da ekitaldia Donostiako Miramar Jauregian. Azken 45 urteotan Zientzia eta Teknologia politikek Euskadin izan duen bilakaera aztertuko da. Pedro Miguel Etxenike izango da bidelagun, Eusko Jaurlaritzaren etapa desberdinetan zehar eta, hasiera-hasieratik, figura konstantea eta eragin handia izan duena. Zientzia, teknologia, berrikuntza eta unibertsitatea nola garatu diren aztertuko da, hiru printzipio nagusi gidariren arabera: adostasun politiko zabalak, epe ertain eta luzerako begirada eta konpromisoa, eta lurraldean eragin handiko emaitzak lortzea.
Oporretatik ohiko errutinara itzultzeko 5 AA tresna gomendatzen dizkigu BAIC zentroak. Uda ostean errutinara itzultzea erronka handia izan daiteke: agenda beteak, metatutako zereginak eta erritmoa berreskuratzeko zailtasunak. BAICen esanetan Adimen Artifiziala aliaturik onena izan daiteke antolatzeko, denbora aurrezteko eta egunetik egunera emankorragoa izateko... baita goizean 5 minututxo gehiago lo egiteko ere. BAIC zentroan AAren bost tresna bildu dituzte, horiekin errutinara itzultzea errazagoa izango delakoan: ChatGPT, Trevor AI, Sunsama, Reclaim eta Power Automate.
“Inklusio digital” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Mundu digitalerako sarbide mugatua izan dezaketen pertsonei digitalki alfabetatzeko eta Interneterako sarbidea izateko aukera emateko asmoz egiten diren ekintzen multzoa. Bazterketa digitalari kontrajarria da, eta hura saihesteko bultzatzen da. Horrekin batera, adierazi dezake, baita ere, testuinguru digitalak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzea baliabide gutxien duten pertsonak eta eremuak gizartean integratzeko.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta Copilot ikastaroa, BIKAIN eta HARROBI ziurtagiriak, AMPO, Arabako Enpresen Foroa eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira INDEUSeko Lantaldeak, Elhuyarren AA Gida, Euskara web guneetan eta Geolokalizazio

Enpresen  Harrera  Plana  eta  Hizkuntza  Teknologien  praktika  komunitatea  aztergai  INDEUSeko  lantaldeen  batzarrean

Enpresen Harrera Plana eta Hizkuntza Teknologien praktika komunitatea aztergai INDEUSeko lantaldeen batzarrean

Amaia Arregi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendariak egin die harrera bileran parte hartu duten Indeuskideei.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EHUren Masterra, Udako ikastaroak, Adimen artifiziala eta Aingeru inbertitzaile

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BERBAK.EUS, ZIUR, Enpresa Digitala eta Esmartizazio

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN ziurtagiria, UIK Udako Ikastaroak, ChatGPT Prompt Engineering eta Sentsore birtual

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, CAF-ELHUYAR Sariak, Bai Euskarari Sariak, ChatGPT Prompt Engineering eta Honeypot

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.