Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 apirila, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira INDEUS Plataforma, Puntu EUS domeinua, Soziolinguistika eta 419 iruzur.

INDEUSen Lantaldeek egindako urteko bigarren bilera da albiste nagusi gaurko IndeusBerrin, GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterra Indeus-kide bihurtuta. PUNTUEUS ere nabarmenduta dator, izan ere 10 urte bete baititu. Datorren asteartean, apirilaren 23an egingo den Euskal Soziolinguistika jardunaldiak eta industria berriaren hiztegitik hartutako kontzeptu berri bate, 419 iruzur, osatzen dute agerraldi hau.

Datorren asteartean egingo da Gasteizen Euskal Soziolinguistika jardunaldia. 20 urte dira euskararen biziberritze prozesua ezagutza soziolinguistikoz hornitzeko Soziolinguistika Klusterra sortu zela. Ikerguneari forma ematean, eremu teorikoan eta aplikatuan dihardutenak harremanetan jartzeko gune bezala irudikatu zen. Euskararen lurralde osoaren ikuspegian jardutea eta ezagutza zientifiko zorrotza produzitzea ezarri ziren lehentasun gisa. Bi hamarkada beranduago, irizpide horiek berretsiz, etengabe egokitzeko eta berritzeko erronkak indarrean dirau.
10 urte lehen .EUS domeinua sareratu zela. Apirilaren 15ean bete dira 10 urte lehen .EUS webgunea sareratu zenetik: domeinuak.eus izan zen lehen webgune hura. Urte berean, 2015an, izango ziren beste mugarri garrantzitsu batzuk ere. 2014ko ekainaren 28an sareratu ziren lehenengo 92 .EUS aitzindariak eta. Abenduaren 3an aktibatuko ziren beste 1.292 .EUS. Urteurren borobila izaki eskaintza berezia sortu du domeinuak: “10 urte betetzen ditugula? Domeinuak 10 €-an, eta puntu (eus)”. Horretarako, .EUS markaren funtsezko elementu batekin jolas egin dute mezua sortzerakoan, puntuarekin.
GKN, LARRAIOZ, BASQUE AUTOMATION eta SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAk bat egin dute INDEUSekin. Honenbestez 40 kide ditu Industriaren Euskal Plataformak bere 5. urteurrena bete duenean. INDEUS Industriaren Euskal Plataformak urteko bigarren bilera egin du gaur Durangon, joan den otsailean egindako Batzar Orokorrean hartutako erabaki eta konpromisoen nondik norakoak aztertzeko.Enpresa berriak erakartzearen konpromisoari erantzunez, azken asteotan hiru enpresa egin dira Indeus kide: GKN, Larraioz eta Basque Automation.
“419 iruzur” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Ustekabeko komunikazioa, posta elektronikoaren, gutun baten edo berehalako mezularitzaren bidez jaso ohi dena, zeinetan bidaltzaileak biktimari sinetsarazi nahi baitio existitzen ez den diru-kopuru handi bat eskura dezakeela, eta konbentzitu nahi baitu diru-kopuru handi bat aurrez ordaintzeko. Komunikazioaren bidaltzaileek diru-kopuru handiak eskatzen dizkiete hartzaileei, baina kopuru horiek ez dira deus biktimei promestutako dirutzarekin alderatuta. Nigeriako zigor-kodearen arabera urratzen den artikulu-zenbakitik datorkio izena.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak