Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 apirila, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Konputazio Kuantikoa, Barredromoa, TikTok Marketing eta DoS eraso.

Jorrailaren 12.egunera iritsita, gaurko IndeusBerrik Konputazio Kuatikoa hartu nahi izan du hizpide, honen inguruan ZIURek egin duen ohartarazpena dela eta. UEUk antolatutako Barredromoa ere ekarri dugu gurera, zientziari buruzko bakarrizketak egingo baitira apirilaren 16an. TikTok marketingari buruzko tailerra apirilaren 18an izango gela ere gogora ekarri nahi dugu. Eta amaitzeko, industria berriaren hiztegiko kontzeptu berri bat: DoS eraso.

Barredromoa: zientziari buruzko umore bakarrizketak apirilaren 16an, Eibarren. Zientziari buruzko umore bakarrizketak antolatu ditu UEUk apirilaren 16an Eibarren, Markeskoa Jauregian hirugarren urtez. Umorea zientzia dibulgatzeko modu eraginkorra izan daitekeela frogatu nahi dute. Arratsaldeko 18.00etan hasi eta bost gonbidatu taularatuko dira Idoia Torregarai UEUko Komunikazio-arduradunaren gidaritzapean. Hona hemen: Marina Landa González, Josu Lopez-Gazpio, Onintze Parra Ipiña, Ander Prieto de Garay, Eider Saragueta Garrido. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea.
TikTok marketing tailerra antolatu du Enpresa Digitalak apirilaren 18rako. TikTok plataforman erabiltzaileek bideo laburrak sortu eta partekatzen dituzte musikarekin, efektuekin eta hainbat filtrorekin. TikTok-ek arrakasta handia lortu du mundu osoan, bereziki gazteen artean, eta markak, jada, publiko zabalago batengana iristeko komunikazio estrategien barnean sartu dute sare sozial hau. Miramon Enpresa Digitalak tailer hau antolatu du enpresa pribatuetako eta erakundeetako gerenteei zuzenduta, baita komunikazio eta marketin sailetako teknikari eta ekintzaileei ere. Online egingo da datorren apirilaren 18an.
Konputazio kuantikoaren ondorioz eraso patroi eraginkorragoak daudela ohartarazi du ZIURek. ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, ‘Konputazio kuantikoa industria-inguruneetan’ izeneko txosten berria argitaratu du. Bertan ohartarazi duenez, teknologia hori oraindik hasierako fasean dagoen arren, zibersegurtasunaren arloan erabilera-kasu berriak identifikatu dira, hala nola eraso-patroi eraginkorragoak edo zifratze-algoritmo sendoagoak. Konputazioaren gaitasuna ezin da gaur egun dagoen beste edozein teknologiarekin alderatu.
“DoS eraso” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Zerbitzu-ukatze banatuaren bidezko eraso. Sareko makina edo zerbitzu baten aurkako zibererasoa, datu-eskaera ugari aldi berean egitean datzana, hura gainkargatzeko edo motelarazteko eta, azken finean, aldi baterako edo mugarik gabe erabilgarri ez egoteko. Eskuarki, bilaketa edo eskaera funsgabe asko bideratzen dira zerbitzarira, hura gehiegi kargatu eta kolapsatu nahian, erabiltzaileen benetako eskaerei bidea ixteko. Erasoa zenbait tokitatik egiten denean, DDos edo zerbitzu-ukatze banatuaren bidezko eraso deritzo.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak