Hilabete berria hastearekin batera irudi berria jarri diogu IndeusBerriri eta honako albiste hauek bildu: PuntuEus Europako Legebiltzarrean izan da, Ingurune digitalean hizkuntza-aniztasuna bermatzeko eskatzen. Itzulinguru proiektua ere nabarmenduta dator gaur, besteak beste Soziolinguistika Klusterrak eta EHUk bultzatutako egitasmoa, itzultzaile automatikoen eragina ikertzeko. ZIURek Makina Erremintaren sektoreko produktuen zibersegurtasuna ebaluatzeko proiektua abiarazi duela eta zibersegurtasunarekin lotutako berba batekin, SOC, osatu dugu gaurko agerraldia.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?