Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 iraila, 2023 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaitasun digitalak, EusGara komunitatea, Euskarabildua eta Grafenoa dira gaur albiste.
Indeusberri bannerra_ Iraila 2023

Euskal enpresen Gaitasun Digitalak aztergai izango dituen jardunaldia dakar lehen lerrora gaurko IndeusBerrik, urriaren 3an Itsas Museoan eta Enpresa Digitalaren eskutik egingo den topaketa. EusGara komunitatea ere lehen lerrora ekarri du buletinak, honezkero 29 kide dituen komunitate osatu baitute Arratian. Euskarabildua jardunaldiaren 12.edizioaren berri ere irakur dezakegu agerraldi honetan. Eta berba berrien atalean GRAFENOA aukeratu dugu.

EUSKARABILDUAren 12.edizioak “Utopiatik egunerokora” izango du ardatz nagusi. “Google gabe, aukera burujabeak badira” izenburuarekin aurkeztu da Euskarabilduaren 12.edizioa, urriaren 26an San Telmo museoan egingo dena. Burujabetza, zerbaiten gaineko erabaki ahalmena eta askatasuna izatea da. Guztiok bilatzen dugu hori, gure bizitzaren gaineko erabakiak hartzen ahalegintzen gara, aske sentitu nahi dugulako, gure nortasunari leial, seguru eta egonkor, ez ezeren edo inoren menpeko. Gure buruarekin koherentzian bizitzea garrantzitsua delako guztiontzat.
29 Kideko EusGara komunitatea osatu da, Arratiako enpresa sarean euskara bultzatzeko. 9 erakunde gehitu dira Eusgara ekimenera eta 29 kideko komunitatea osatu da euskara Arratiako enpresa sarean bultzatzeko. Irailaren 22an ostiralarekin egin zen ekitaldian aurkeztu ziren kide berriak. Eusgara komunitateak doako tresnak eskaintzen dizkie erakundeei euskara gehiago erabili dezaten: itzulpen zerbitzua, hizkuntza aholkularitza, diru-laguntzen kudeaketa, edo trebakuntza saioak. Industria arloko enpresek ez ezik, zaintza zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeek bat egin dute ekimenarekin.
Urriaren 3an euskal enpresen Gaitasun Digitalak izango ditugu hizpide Itsas Museoan, Enpresa Digitalak antolatutako jardunaldian. Nola egin dezakete aurrera euskal enpresek Gaitasun Digitalen Europako Urtean? galdera da jardunaldiaren ardatz. Helburua da euskal enpresei laguntza ematea beren langileen gaitasun digitalak hobetu ditzaten eta hobekuntza hori eraldaketa teknologiko-digitaleko estrategiara egokitu dezaten. Besteak beste parte-hartzaileak gaitasun digitalen garrantziaz kontzientziatzeko eta gaitasun horiek berrikuntzan eta laneko produktibitatean eragin positiboa izan dezaketela ulertarazteko.
“GRAFENO” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Gelaxka hexagonalez osatutako karbono-atomoen sarea, atomo-geruza bakarrekoa. Karbonoaren forma alotropo bat da, beste alotropo askoren oinarrizko egitura-elementua dena, hala nola grafitoa, diamantea, ikatza, karbonozko nanotutuak eta fullerenoak. Ikuspegi horretatik, hidrokarburo aromatiko poliziklikoen muturreko kasua litzateke. Grafenoak ohiz kanpoko propietate asko ditu: inoiz probatu den material erresistenteena da, beroaren eta elektrizitatearen eroale ona da, eta ia gardena da.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak