Indeusberri Bannerra_Apirila
Euskara industrian
Albisteak 27 apirila, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

G4ra migrazioa, Enpresarean Foroa, Ikergazte 2023 eta Sistema Ziberfisiko dira gaur albiste.
-

Jorraileko azken IndeusBerri honek maiatzean egingo diren hiru ekitaldi ditu ardatz nagusi: alde batetik Garaia Enpresa Digitalak eskainiko duen G4ra migratzeko tailer praktikoa, bestetik Ikergazte 2023 ikertzaile euskaldunen bosgarren kongresua eta Enpresareanek antolatutako Mugaz gaindiko lan-harremanei buruzko foroa. Eta amaitzeko, astero legez, Industria berriaren hiztegiko kontzeptu berri bat: Sistema ziberfisiko.

G4 tailer praktikoa

GA4ra migratzeko tailer praktikoa maiatzaren 3an, Enpresa Digitalaren eskutik.Tailer praktiko honetan Universal Analytics-etik GA4ra migratzeko oinarrizko pausoak emango ditugu lehen bait lehen analitika bertsio berriarekin lanean has zaitezen alferrikako pausorik eman gabe. Google Analytics 4ra migrazioa egin nahi duen edonorentzat zuzendutako tailerra da, baita zuzenean GA4rekin lanean hasi nahi duen edonorentzat ere. Tailerra Garaia Parke Teknologikoan egingo da.

Enpresarean foroa 2023

Enpresarean Foroa: Mugaz gaindiko lan-harremanak Euskal Herrian, maiatzaren 24an, Irungo Ficoban.Lan egiteko moduak, mugaz gaindiko lan harremanak garatzeko baliabideak, erraztasunak eta harreman horietan euskarak duen papera aztertzea izango da topaketaren helburua. Alde batetik, administrazio publikotik bi lurraldeetako harremanak sustatzeko egiten den lanean euskarak duen papera aztertuko da eta, beste alde batetik, bi eremuetan lan egiten duten enpresen esperientzia eta testigantzak ezagutu.

Ikergazte 2023

Ikergazte 2023: Ikertzaile euskaldunen 5. kongresua egingo da maiatzaren 17tik 19ra Donostian. 200 ikertzailek parte hartuko dute elkar ezagutu eta euskarazko produkzio zientifikoa sustatzeko helburuarekin Ikergazte kongresuan. 155 artikulu zientifiko aurkeztuko dira eta antolatzaileek ekitaldi arrakastatsua izango dela aurreikusten dute. Hiru egunetan zehar nazioarteko ikertzaileen hitzaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta ekintza ludikoak antolatu ditu UEUk.

Industria Berriaren Hiztegiaren irudia

“Sistema ziberfisiko” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Algoritmo informatikoek kontrolatutako edo monitorizatutako mekanismoa, Internetarekin eta haren erabiltzaileekin estuki integratuta dagoena. Teknologia informatikoak, elektronikoak eta komunikazio-arlokoak edozein motatako gailuetan ezarriz gero, “adimendun” bihurtzen dira gailu horiek eta, beraz, eraginkorragoak. Sistema ziberfisikoak txertatuta daude gure garraio-sistemetan, automobiletan, fabriketan, industria-prozesuetan, ospitaleetan, bulegoetan, etxeetan, hirietan eta gailu pertsonaletan, eta elkarren artean lotutako elementuen belaunaldi berri bat osatzen dute.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN ziurtagiria, UIK Udako Ikastaroak, ChatGPT Prompt Engineering eta Sentsore birtual

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, CAF-ELHUYAR Sariak, Bai Euskarari Sariak, ChatGPT Prompt Engineering eta Honeypot

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.

Industriaren  Eraldaketa  Digital  Segurua  jardunaldia  antolatu  dute  INDEUSek  eta  CYBASQUEk  euskaraz  BeDigital  azokarako

Industriaren Eraldaketa Digital Segurua jardunaldia antolatu dute INDEUSek eta CYBASQUEk euskaraz BeDigital azokarako

Ekainaren 4an egingo da, 'Zibersegurtasunaren erronkari erantzun, industria lehiakorrago eta seguruago bat eraikitzeko' izenburupean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifiziala eta irudiak sortzea, ChatGPT ikastaroak, Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte eta Txartel adimendun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifizialaren inguruko ikastaro bat, Euskaraldia, Ekintzaile eta Barnekintzaile laguntza-programak, Udaltop eta Blockchain laborategi.

EUSKARALDIA  iritsi  da  SPRI  Taldera

EUSKARALDIA iritsi da SPRI Taldera

SPRI Taldeko erakundeekin batera Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako gainerako erakunde publikoek elkarrekin ospatu dute Euskaraldiaren hasiera.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ChatGPT ikastaroa, INDEUSeko Lantaldeak, EnpresaBIDEA, Euskal Bideokojoak, Udaltop eta Hiztegi-eraso

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.