Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 Marzo, 2023 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Zibersegurtasuna, Tik tok marketing, Futbola eta Enpresa eta Kode irekiko softwarea dira gaur albiste.
IndeusBerri bannerra_MARTXOA

Tik Tok marketing ikastaroa egingo du Enpresa Digitalak martxoaren 31n, euskaraz, eta hori ekarri dugu azalera. Honekin batera Ekonomisten Euskal Elkargoan Gaizka Garitanorekin izandako solasaldiari buruz Enpresabideak Futbolean nola, enpresetan hala? izenburupean argitaratutakoa eta Zibersegurtasunari buruzko bi berri: alde batetik Zibersegurtasunaren oinarriak eta gomendio batzuk eta bestetik Zibersegurtasunak mugikortasun adimendunean eta jasangarrian duen eragina. Amaitzeko hiztegiko berba berri bat: “Kode irekiko Software”

Futbolean nola, enpresetan hala? Ekonomisten Euskal Elkargoko solasaldiari buruzko artikulua Enpresabidean. Kirolari lotutako jarduera beste esparru askorekin alderatu ohi da. Besteak beste, kirol taldeen kudeaketak badu antzekotasuna enpresa bat kudeatzearekin. Izan ere, biek ala biek behar dute antolaketa, eta guztiaren buru izango den liderra, baita soft edo gaitasun bigunak ere. Partekatzen duten hori abiapuntu hartuta, Gaizka Garitano Eibar Kirol Elkarteko entrenatzaileak Taldeen gidaritza: arrakastarako gakoak solasaldian parte hartu berri du Bilbon.
Zibersegurtasunaren oinarriak eta gomendio batzuk norbanako, erakunde eta elkarte txikientzat. Eraso informatiko bat ekidin eta zein gomendio aplikatu behar ditugun erabaki ahal izateko, lehenik eta behin, ziber-erasoak zer diren jakin beharko genuke. Wikipediaren esanetan, zibereraso edo eraso informatiko bat, sistema informatiko bat (ordenagailu, sare pribatu, etab.) kontrolatzea, ezegonkortzea edo kaltetzea helburu duen nahita egindako eraso bat da. Codesyntaxen web gunetik hartu dugun artikulu interesgarri hau.
TikTok marketingi buruzko ikastaroa martxoaren 31an Enpresa Digitalaren eskutik. TikTok plataforman erabiltzaileek bideo laburrak sortu eta partekatzen dituzte musika-rekin, efektuekin eta hainbat filtrorekin. TikTok-ek arrakasta handia lortu du mundu osoan, bereziki gazteen artean, eta markak, jada, publiko zabalago batengana iristeko komunikazio estrategien barnean sartu dute sare sozial hau. Besteak beste, enpresa pribatuetako eta erakundeetako gerenteei, komunikazio eta marketing sailekoei eta ekintzaileei dago zuzenduta ikastaroa.
“Kode irekiko Software” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Iturburu-kode askeko software informatikoa. Egile-eskubideen titularrak lizentzia bat ematen du, zeinaren bidez erabiltzaileek eskubidea baitute softwarea erabiltzeko, aztertzeko, aldatzeko eta edozein helburutarako erabiltzeko. Batez ere, softwarearen funtzionamendua hobetzeko edo erabilera zehatzetara egokitzeko aldaketak egiteko erabiltzen da. Kode irekiko softwarea era publiko eta kolaboratiboan gara daiteke. Industria Berriaren Hiztegitik hartu dugun kontzeptua da, hiztegian hiru hizkuntzatan ikus daitekeena.
Zibersegurtasunak mugikortasun adimendunean eta jasangarrian duen eragina aztergai martxoaren 16an. Zibersegurtasun estrategiek gero eta pisu handiagoa dute mugikortasunarekin erlazionatutako industria-jarduera guztietan. Arau eta eskakizun aldaketei aurre egiten ari den sektorea da, eta ibilgailu-fabrikatzaileetan ez ezik, industria osagarrian eta, azken batean, balio-kate osoan ere badute eragina. Egoera horren aurrean, MUBIL eta ZIUR fundazioek, zibersegurtasunak mugikortasun adimendunean eta jasangarrian duen eragina aztertzeko enpresa-topaketa antolatu dute. Martxoaren 16an egingo da Donostian.

Lotutako albisteak

22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
15 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Korrika GDANSK 14 Marzo, 2024 Euskara industrian
Spri Taldeak KORRIKA egingo du hemen eta AEBn, Polonian, Txekian, Alemanian, Indian, Japonian, Korean eta Brasilen
Irakurri gehiago
8 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak