Indeusberri bannerra_Otsaila
Euskara industrian
Albisteak 9 otsaila, 2023

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira: ETEntzako 2023ko laguntzak, Eskolatik Lanera egitasmoa, PuntuEus, Social Media Marketing eta Adimen lehiakorra
-

Aurtengo ETEentzako laguntzen onlineko aurkezpenen berri dakarkigu gaurko IndeusBerrik, lehen aurkezpena otsailaren 24an egingo da eta izena emateko epea zabalik dago. Eskolatik Lanera Oarsoaldeko eta inguruko enpresei zuzendutako ekimena ere albiste da, PUNTUEUS Fundazioa bezala, honako hau Interneteko domeinuen erabaki-organoetan finkatu delako. Social Media Marketingi buruzko ikastaroak eta Adimen lehiakorrak osatzen dute gaurko albistegia.

PuntuEus irudi berria

PUNTUEUS Interneteko domeinuen erabaki-organoetan finkatu da.PUNTUEUS Fundazioak beste hiru urtez jarraituko du ICANN Interneteko domeinuen munduko erakundearen GeoTLD izeneko lantaldearen lehendakariordetzan, alegia, Interneten eremu geografiko eta komunitateen domeinuak ordezkatzen dituen erakundean, lehen mailako ordezkaritza izaten jarraituko du. Josu Waliño, PUNTUEUS-eko zuzendariaren esanetan oso garrantzitsua da Interneteko gobernantza erabakitzen den gunean ardurak izatea. Duela hiru urte izendatu zuten lehenengo aldiz PUNTUEUS Fundazioa talde honetako lehendakari orde, eta beste hiru urtetarako berriztu dute kargua.

Eskolatik lanera irudia

Eskolatik lanera: lantokiko praktikak eta ikasketa dualak euskaraz Oarsoaldean. Eskolatik lanera Oarsoaldeko eta inguruko enpresei zuzendutako ekimena da, eskualdeko ikasle euskaldunak praktiketan hartzen badituzte eta horretarako instruktore euskalduna badute. Euskaraz lan egin nahi duten ikasle euskaldunei ere zuzenduta dago, ikasketak A, B zein D ereduan egin badituzte ere eta Oarsoaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeetan praktikaldiko tutore lanak egiten dituzten irakasleei ere bai. Urtero enpresa berriak gehitzen zaizkio egitasmoari eta eta asmoa ikastetxe gehiago ere lotzea da, eskualdez kanpokoak izan arren.

Ikonotipoa

Zabalik dago ETEentzako 2023ko laguntzen onlineko aurkezpenetan izena emateko epea.Lehen aurkezpena otsailaren 24an egingo da eta I+G+B, Teknologia, Ekintzailetza eta Eraldaketa Digitalerako laguntzak izango dira ardatz nagusi. Programa horien helburuak dira I+G-ko jardueraren konbergentzia lortzea Europako batez bestekoarekin –bai inbertsioan, baita emaitzetan ere- eta Euskadi Europako berrikuntza polo bilakatzea. Era berean, asmoa da % 10 handitzea enpresa teknologikoen sorrera eta Euskadi tokiko industriarekin lankidetzan diharduten nazioarteko startupen ekosistema eragile bihurtzea.

Spri hiztegiaren irudia

“Adimen Lehiakor” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Erakunde bati dagozkion erabaki estrategikoak hartzerakoan aintzat hartzekoa den edozein informazio bildu, analizatu eta banatzeko prozesua, hala nola produktuei, kontsumitzaileei, lehiakideei eta bestelako inguru-faktoreei buruzkoa. Helburua da enpresaren inguruan gertatzen ari dena ahal bezain laster ulertzea eta ikastea, haren lehiakortasuna handitzeko.

Social media marketing irudia

Social Media Marketingi buruzko ikastaroa euskaraz, martxoaren 3an Enpresa Digitalaren eskutik. Sare sozial batean hainbat formatutako informazioa, datuak eta edukiak partekatzen ditu pertsona-talde batek (eta/edo erakunde batek), elkarren artean interes komun erlatiboa bilatzen duen komunitate birtual bat sortuz.
Prestakuntza honetan, komunikazio-bide berri horiek zer, nola, zertarako eta zergatik erabili jorratuko dugu. Era berean, Meta Ads Manager ezagutuko dugu, Facebooken eta Instagramen kanpainak aktibatzeko tresna. Martxoaren 3an egingo da ikastaroa, Bizkaiko Parke Teknologikoan.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN ziurtagiria, UIK Udako Ikastaroak, ChatGPT Prompt Engineering eta Sentsore birtual

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, CAF-ELHUYAR Sariak, Bai Euskarari Sariak, ChatGPT Prompt Engineering eta Honeypot

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.

Industriaren  Eraldaketa  Digital  Segurua  jardunaldia  antolatu  dute  INDEUSek  eta  CYBASQUEk  euskaraz  BeDigital  azokarako

Industriaren Eraldaketa Digital Segurua jardunaldia antolatu dute INDEUSek eta CYBASQUEk euskaraz BeDigital azokarako

Ekainaren 4an egingo da, 'Zibersegurtasunaren erronkari erantzun, industria lehiakorrago eta seguruago bat eraikitzeko' izenburupean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifiziala eta irudiak sortzea, ChatGPT ikastaroak, Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte eta Txartel adimendun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifizialaren inguruko ikastaro bat, Euskaraldia, Ekintzaile eta Barnekintzaile laguntza-programak, Udaltop eta Blockchain laborategi.

EUSKARALDIA  iritsi  da  SPRI  Taldera

EUSKARALDIA iritsi da SPRI Taldera

SPRI Taldeko erakundeekin batera Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako gainerako erakunde publikoek elkarrekin ospatu dute Euskaraldiaren hasiera.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ChatGPT ikastaroa, INDEUSeko Lantaldeak, EnpresaBIDEA, Euskal Bideokojoak, Udaltop eta Hiztegi-eraso

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.