Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 23 ekaina, 2022 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira: ESLE, Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko enpresen Elkartea, BAI EUSKARARI Sariak, Informatikari Euskaldunak, BIKAIN ziurtagiria, ZIUR-EHU enpresa-gela eta BYOD
IndeusBerri bannerra_EKAINA

Eneko Astigarraga, ESLE elkarteko presidentea dugu gaur gonbidatu Indeus Elkarrizketak solasaldian eta hau da IndeusBerrin nabarmendutako albistea. Honekin batera BAI EUSKARARI Elkartearen 2022ko Sariak, IEB2022 Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura, BIKAIN ebaluazioa eskatzeko epea zabalik dagoela,  eta Industria Berriaren SPRI Hiztegiko berba berri bat: BYOD, jaso ditugu.

Informatikari Euskaldunek uztailaren 1ean egingo dute euren bilkura, Adimen Artifiziala ardatz hartuta. Gaiak ertz ugari dauzka eta bilkura gune egokia izan daiteke horiek erakutsi eta eztabaidatzeko: Adimen Artifizialaren garapena eta egungo erronkak, erakundeen eta industriaren estrategiak eta aplikazio nabarmenenak, hezkuntzan eta ingurugiroan dauzkan inplikazioak, algoritmoen etika, datuen pribatutasuna eta beste hainbat.
Sasoi eraikuntzakek, Elhuyarrek eta EuskarAbenturak jaso dituzte 2022ko Bai Euskarari Sariak. Ekainaren 23an, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egin de ekitaldian banatu dituzte 2022ko Bai Euskarari Sariak eta arlo sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko egiten eta eragiten ari diren hiru entitatek jaso dituzte: Sasoi eraikuntzak, Elhuyar eta EuskarAbentura. Demode Quarteteko musikariek jarri diote erritmoa ekitaldiari.
ESLE, Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko enpresen Elkartea Indeus Elkarrizketak solasaldian. Eneko Astigarraga, ESLEko presidentea dugu bidelagun aste honetako IndeusElkarrizketak solasaldian. Teknologia Libreak eta Ezagutza Irekiak sortutako ekosistemaz hitz egin dugu, baita mundu digitalean euskarak duen erabileraz, izan dezakeen proiekzioaz eta enpresetan izan dezakeen balioaz.
BIKAIN ebaluazioa eskatzeko epea zabalik. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du BIKAIN ziurtagiriak. Berau lortzeko bi ebaluazio-aldi egiten ditu Eusko Jaurlaritzak, bigarrena da orain abiarazi dutena. Ebaluazioa eskatu nahi duten enpresa eta erakundeek irailaren 3ra bitarteko epea dute eskaera egiteko.
ZIUR fundazioak eta EHUk gela bat sortu dute Gipuzkoa zibersegurtasunean indartzeko. ZIUR fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute mundu akademikoaren eta enpresa munduaren arteko harremana areagotzeko, eta horrela ikasleei prestakuntza esparru bat eta, ondoren, lan merkaturako trantsizioa eskaintzeko. Horretarako, zibersegurtasuneko enpresa gela bat sortuko da.
BYOD, Industria Berriaren Spri Hiztegian. Enpresa-politika, enpresa edo erakunde bateko langileek beren gailuak, hala nola ordenagailu eramangarriak, lantokira eramatean eta horietan lan egitean datzana. Enpresaren baliabideak ere erabiltzen dituzte; esate batera, sarea, zerbitzariak, datu-baseak eta abar. Dena den, norberaren gailuak ez ezik, softwarea eta, oro har, teknologia erabiltzea ere sartzen da kontzeptu honetan.
IndeusBerri_uztaileko bannerra
Albisteak 29 uztaila, 2022 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Indeus Elkarrizketak_irudia_uztaila
Albisteak 27 uztaila, 2022 Euskara industrian
“Indeus Elkarrizketak” udazkenean itzuliko da solasaldi berriekin
Irakurri gehiago
Nora Gurrutxaga, Vicomtech, Indeus Elkarrizketak
Albisteak 22 uztaila, 2022 Euskara industrian
“Norberaren hizkuntzan lan egitea motibaziozkoa da eta elkartasun sentsazioa ematen du” Nora Gurrutxaga, VICOMTECH
Irakurri gehiago
IndeusBerri_uztaileko bannerra
Albisteak 22 uztaila, 2022 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
IndeusBerri_uztaileko bannerra
Albisteak 15 uztaila, 2022 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak