Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 ekaina, 2022 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira: EIKA Indeus Elkarrizketak solasaldian, JOKOTEKNIA, Txekeo Teknologikoak, Hitzak Lege, UEU eta gure hiztegiko berba berri bat.
IndeusBerri bannerra_EKAINA

Indeus Elkarrizketak egitasmoaren barruan EIKAko presidente Iñigo Arrietarekin egindako solasaldia dugu gaurko albiste nagusi. Honekin batera JOKOTEKNIA, euskal bideojokoen jardunaldietan izandako hitzaldien bildumaren argitalpena ere jaso dugu, Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen duen Txekeo Teknologikoak laguntzaren deialdiarekin batera. Amaitzeko Hitzak Lege Euskaltzaindiak abiarazitako erakusketa ibiltaria, UEUk uztailerako antolatutako Enpresa euskaldunaren erronkak jardunaldia eta Industria berriaren Spri hiztegiko berba berri bat: BIKI DIGITALA. 

Txekeo Teknologikoak, arazo teknologikoei irtenbidea emateko laguntza Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Bost eta ehun langile bitarteko Bizkaiko enpresei zuzendutako laguntza programaren aurtengo deialdia ireki du Foru Aldundiak, irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira eskariak. Diruz laguntzen dena hau da: eragile teknologiko bat kontratatzeko gastua, produkzioko prozesu edo produktu/zerbitzu batean arazo jakin bati irtenbidea bilatzeko aholku emateko.
Jokoteknia jardunaldien liburuxka argitaratu dute Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak. Bi erakundeek Bilbon antolatzen duten Jokoteknia, Euskal Bideojokoen Jardunaldien 2018ko, 2019ko eta 2020ko edizioen hitzaldien idatzizko bilduma da orain argitaratu dutena. Jokoteknia jardunaldiak iraultzaileak dira bideojokoetara euskaraz hurbiltzea ahalbidetzen dutelako. Horregatik, argitaratzaileek ezinbestekotzat jo dute hainbat urtez egin diren aurkezpenak idatziz biltzea eta zabaltzea.
EIKA, Indeus Elkarrizketak solasaldian. Iñigo Arrieta, kooperatibako presidentea dugu solaskide Indeus Elkarrizketak egitasmoan. Etxebarrian sortu eta munduan hedatutako enpresa da Eika, egosketa elektrikoen arloan espezializatua. Arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera bultzatzeko apustu bat egin behar dugula nabarmendu du Arrietak, euskaraz lan egin dezakegula eta euskaraz bizi gaitezkeela erakusteko.
‘Hitzak Lege’ euskaraz sorturiko testu juridiko esanguratsuen erakusketa ibiltaria. Eremu juridikoan urteetan egin den ekarria gizarteratzea eta erakustea helburu duen erakusketak Euskal Autonomia Erkidegoko ganbera legegileek, Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak eta Akitania Berriko eskualdeak gordetzen dituzten euskarazko testu juridiko esanguratsuak erakutsiko ditu modu erakargarri, ulergarri eta interaktiboan. Erakusketaren lehen geltokia Gasteiz da.
“Enpresa euskaldunaren erronkak” jardunaldia UEUren eskutik uztailaren 5ean. Mundu akademiko eta lan munduaren arteko zubiak eraikitze aldera, egungo egoeraren azterketa bat egin ondoren, etorkizuneko erronkak azaldu eta euskara hutsezko on-line MBA baten bideragarritasunari buruzko hausnarketa egitea da antolatzaileen asmoa. Besteak beste euskara planetan murgilduta dauden enpresa, on-line mundu akademikoa, sindikatu eta patronalari zuzenduta dago.
“BIKI DIGITAL” Industria Berriaren SPRI Hiztegian. Objektu edo sistemen erreplika birtualak. Mundu fisikoa eta birtuala uztartzean, datuak arazorik gabe transmititzen dira, eta, horri esker, erakunde birtualak eta entitate fisikoak aldi berean existitu daitezke. Aurrerapen teknologiko honi esker, produktu baten ezaugarri guztien kopia bat egin daiteke, baita lantegi industrialena ere, edo eraikinena. Baina kopia horiek ez daude mundu fisikoan, baizik eta birtualean. SPRI Hiztegiko kontzeptu berri bat astero.

Lotutako albisteak

26 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
19 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak