Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 otsaila, 2022 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Industriaren Euskal Plataformaren bozgorailua
Indeusberri bannerra_Otsaila

INDEUS Industriaren Euskal Plataformaren Batzar Orokorrari buruzko albistea nabarmendu dugu gaur IndeusBerrin. Honekin batera, Bideoak eta konferentzia profesionalak sortzeko tresnari buruz Enpresa Digitalak eskaintzen dituen tailerrak, lan munduan euskararen erabilera indartzeko ahaleginean nabarmendu diren enpresa, ikastetxe eta ikasleei egindako aitortza ekitaldia eta Eusko Jaurlaritzak eta PuntuEus fundazioak elkarlanerako egindako akordioa jaso ditugu.

 

Eusko Jaurlaritzak eta PuntuEUS Fundazioak ingurune digitalean euskararen erabilera areagotzeko elkarlana aurkeztu dute. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta PuntuEUS Fundazioak erakunde bien arteko elkarlanerako ildoak aurkeztu dituzte. 2022-2023 epealdirako jardueren helburua gizartean eta eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera ingurune digitalean sustatzea eta .EUS domeinuaren presentzia areagotzea da.
Bideoak eta konferentzia profesionalak sortzen ikasteko aukera eskaintzen digu Enpresa Digitalak. OBS Studio, software libreko tresnaren bidez, hainbat plataformatan, modu erraz eta praktikoan, bideo-grabazioak eta zuzeneko emanaldiak egiten ikasteko tailerrean parte hartzeko bi aukera eskaintzen dizkigu Enpresa Digitalak: martxoaren 1ean eta martxoaren 15ean. Ekitaldia online egingo da.
INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak aurtengo erronkak finkatu ditu. Iazko jarduna aztertu eta aurtengo erronkak erabakitzeko helburuarekin egin du Indeus ekimenak bere Batzar Orokorra. Industria arloan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin Sprik, EEEk, hiru Foru Aldundiek eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatutako ekimenean, 27 enpresa industrial, zentro teknologiko eta erakunde daude honezkero.
Lan munduan euskararen erabilera indartzeko ahaleginean nabarmendu diren enpresa, ikastetxe eta ikasleak aitortu dituzte. “LH DuaLa Euskaraz” aitortza ekitaldia egin zuten otsailaren 18an Bergarako Miguel Altuna LHII institutuan, euskararen erabilera zabaltzeko ahaleginean erreferente diren Gipuzkoako lantoki eta Lanbide Heziketako ikastetxe eta ikasleei beraien jarduna aitortzeko.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Euskara industrian
GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
15 Marzo, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak