IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Urteko azken hilabetea estreinatuta, Gabonileko lehen IndeusBerrik Euskararen Nazioarteko Eguna nabarmentzen du, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak eta Ekonomisten Elkargoak antolatutako ekitaldian parte hartu baikenuen INDEUSetik industriarako abiarazitako euskarazko baliabideak azaltzeko. Emakume Zientzialarien Argitan zikloa ere aipatu nahi dugu, datorren asteartean egingo delako aurtengo azken hitzaldia, Alaitz Etxabideren eskutik. Eta biharamonean Enpresa Digitalak antolatutako tailer bat euskaraz: Social Media Ads. Txoierriko Mankomunitatean lan-esparruan euskararen erabilera sustatzeko aurkeztu den HABIA egitasmoa eta amaitzeko, gure hiztegiko kontzeptu berri bat: Jabetza Intelektual.