Euskara industrian
Albisteak 11 urria, 2024

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Indeus Elkarrizketak-Fagor Taldea, Enpresa Digitala, Euskarabildua, Enpresarean Azoka, Lazarraga sariak eta AA sendo.
-

Urrietako IndeusBerriren bigarren agerraldia ere albistez gainezka datorkigu. Hasteko Indeus Elkarrizketa berri bat, aste honetan Javier García San Martín, Copreciko zuzendari nagusia dugu solaskide FAGOR TALDEaren izenean. Enpresa Digitala ere albiste dugu, hemendik urriaren 31ra bost tailler/ikastaro eskainiko baititu euskaraz. Urriaren 17an Euskarabildua jardunaldiaren 13.edizioa egingo da eta urriaren 24an berriz, Enpresarean Azoka. Lazarraga Sariak ere ekarri ditugu gurera, hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago eta. Amaitzeko, gure hiztegiko beste kontzeptu bat: Adimen Artifizial sendo.

Artifiziala ez den teknologia izango du ardatz datorren ostegunean egingo den EUSKARABILDUAk. Urtero bezala aurten ere Donostiako San Telmo Museoak hartuko du Euskarabildua jardunaldia datorren urriaren 17an. “Artifiziala ez del teknologia: datuen kudeaketa eta algoritmoen demokratizazioa” izango da ardatz nagusi: makinek pertsonak ordezkatuko gaituzten mamua nonahi dagoen aro honetan, adimen aritifizialaren eztandaren sasoian, teknologiaren erabilera etikoagoa, iraunkorragoa eta bideragarriago aldarrikatzen dutenen ahotsak entzun behar ditugula dio jardunaldiaren aurkezpen-testuak.
Urrian zehar bost tailer/ikastaro euskaraz Enpresa Digitalaren eskutik. Urriaren 15ean ChatGPT hastapenak izeneko tailerra egingo da online. Urriaren 22an berriz, ‘Zure enpresarako AI pertsonalizatua sortu’ ikastaroa, aurrez aurrekoa, Apatterreka industrialdean. Egun horretan bertan beste ikastaro bat baina honako hau online: ‘Egin Aurrera ChatGPT-rekin: Adimen Artifiziala zure eguneroko bizitzan’. Biharamonean, gai erabat desberdina jorratuko da onlineko beste ikastaro baten ‘Turismoa: hobetu zure negozioaren produktibitatea’. Eta urriko azken egunean, 31n, ‘ChatGPT aurreratua’ tailerra online.
Indeus Elkarrizketak – FAGOR TALDEA: “Euskararen presentzia oso handia da gure kooperatibetan”. Zortzi kooperatibaz osatutako taldea da Fagor: Onera, Fagor Elektronica, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Galbaian, Copreci, Assembly eta Ederlan. Duela 60 urte sortua Debagoiena eskualdean, Euskal Herriko kooperatiba industrial handiena da Fagor Taldea, ia 11.000 langile dituena. Makina-erreminta, automatizazioa, automozioa eta ostalaritza dira, besteak beste, taldeko kooperatiben jarduera esparrua. Javier García San Martín, Copreciko zuzendari nagusia dugu solaskide.
“AA sendo” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Sistemaren sendotasun teknikoa (testuinguru jakin batean egokia dena), aplikazio-eremua eta bizi-zikloaren fasea barne hartzen ditu, bai eta ikuspuntu soziala ere (bermatuz AA sistemak behar bezala kontuan hartzen duela bai testuingurua bai zer ingurunetan diharduen). Hori funtsezkoa da ziurtatzeko sistemak, asmo onez arituta ere, ez duela eragingo nahi gabeko kalterik. AA fidagarri bat errealitate bihurtzeko beharrezkoak diren hiru elementuetatik azkena da.
Enpresarean Azoka urriaren 25ean egingo da “Adimen artifiziala, (u)topikorik gabe” gaia aztergai hartuz. Adimen artifiziala, (u)topikorik gabe izenburupean AAren eragin ekonomiko, sozial eta legala aztertu nahi da aurtengo Enpresarean Azokan. Urriaren 24an izango da azoka, Hernaniko Orona Ideon, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletzarekin. Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango dugu. Ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egongo da aurtengo edizioan ere.
LAZARRAGA SARIAK: hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago urriaren 30era arte. Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Elkarteak Lazarraga Sarien zortzigarren edizioa aurkeztu dute. Aurten azaroaren 26an banatuko diren Lazarraga Sariek erakundeak eta pertsonak aintzatesten dituzte, eta oso pozgarria da aurreko edizioetako saridunen zerrenda errepasatzea, bertan egiaztatzen baita berrikuntza eta berrikuntza sozialagatik ezagunak diren enpresak euskara sustatzeagatik ere aintzatetsi direla. Hori izan behar da gero eta herritar elebidun gehiago dituen lurralde bati erantzun egokia emateko bidea.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN ziurtagiria, UIK Udako Ikastaroak, ChatGPT Prompt Engineering eta Sentsore birtual

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, CAF-ELHUYAR Sariak, Bai Euskarari Sariak, ChatGPT Prompt Engineering eta Honeypot

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN ekonomia topaketak, Zibersegurtasuna BeDigital azokan, Bai Euskarari Sariak eta Kontzeptu-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BeDigital azokako euskarazko jardunaldia, ChatGPTri buruzko ikastaroa, Enpresarean Foroa, Adimen Artifizialak lagundutako kontroldun irudiak sortzea eta Kontrol industrialerako sistema.

Industriaren  Eraldaketa  Digital  Segurua  jardunaldia  antolatu  dute  INDEUSek  eta  CYBASQUEk  euskaraz  BeDigital  azokarako

Industriaren Eraldaketa Digital Segurua jardunaldia antolatu dute INDEUSek eta CYBASQUEk euskaraz BeDigital azokarako

Ekainaren 4an egingo da, 'Zibersegurtasunaren erronkari erantzun, industria lehiakorrago eta seguruago bat eraikitzeko' izenburupean.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifiziala eta irudiak sortzea, ChatGPT ikastaroak, Bai Euskarari ziurtagiriak 25 urte eta Txartel adimendun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Adimen Artifizialaren inguruko ikastaro bat, Euskaraldia, Ekintzaile eta Barnekintzaile laguntza-programak, Udaltop eta Blockchain laborategi.

EUSKARALDIA  iritsi  da  SPRI  Taldera

EUSKARALDIA iritsi da SPRI Taldera

SPRI Taldeko erakundeekin batera Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako gainerako erakunde publikoek elkarrekin ospatu dute Euskaraldiaren hasiera.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ChatGPT ikastaroa, INDEUSeko Lantaldeak, EnpresaBIDEA, Euskal Bideokojoak, Udaltop eta Hiztegi-eraso

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.