Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 ekaina, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira LANHITZ deialdia, Matematikari Euskaldunen Topaketa, Bai Euskarari Sariak, EHUren Udako Ikastaroak, WhatsApp marketing eta Datu sentikor.

Bagilaren erdia pasatu da, oharkabean, eta albistez bete zaigu IndeusBerriren gaurko agerraldia. LANHITZ deialdira eskaerak aurkezteko epea ireki da; Matematikari euskaldunen topaketa egingo da astelehenean eta Bai Euskarari sarien banaketa ekitaldia ostegunean; EHUren Udako Ikastaroen eskaintzaren barruan Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea eta Estatua izenekoa egingo da ekainaren 28an eta WhatsApp marketini buzuko tailerra uztailaren 10ean Enpresa Digitalaren eskutik. Amaitzeko hiztegiko kontzeptu berri bat: Datu sentikor.

Bai Euskarari Sarien banaketa ekitaldia datorren ostegunean Donostian.Txinparta bizia euskararentzat da aurtengo sari banaketako leloa, euskara lan munduan biziarazten duten txinpartak baitira Bai Euskarari Saria jasoko dutenak. Hiru ziurtagiridun saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu Bai Euskarari sarien bidez. Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari diren hiru entitateri aitorpena egitearekin batera Bai Euskarari komunitatea osatzen dugunon elkargune ere izan ohi da urteroko zita. Aurten ere, ekitaldi berezia izatea espero dugu. Ekitaldiaren ondoren mokadutxoa izango dugu, ohi bezala.

Astelehenean egingo dira Matematikari Euskaldunen VI. Topaketak.Eibarko Markeskoa Jauregiak hartuko du datorren astelehenean, ekainaren 17an, Matematikari euskaldunen topaketa. Seigarrena izango den topaketa honen helburuak dira matematika arloan lanean dihardutenen topagune izatea, bakoitzaren ikerketa gainerako parte hartzaileekin partekatzea eta arlo honetan diharduten besteengandik ikastea. Matematika ikasketetako azken ikasturteetako ikasleei, matematikarekin lotutako masterretako ikasleei, matematika irakasleei eta matematikan ikertzaileei dago zuzenduta topaketa.

Ireki da LANHITZ deialdira eskaerak aurkezteko epea.Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko maiatzaren 28ko Aginduaren bidez, EAEko sektore pribatuan dauden lantokietan 2024an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak (LANHITZ) emateko araubidea ezarri eta deialdia egin da. Pertsona edo entitate interesdunek bide elektronikoak erabili behar dituzte prozedurako izapide guztiak egiteko, kontsultatzeko eta eskatzeko. Lau laguntza mota daude: ekintza solteak, diagnostikoa eta euskera plana, urteko kudeaketa plana eta proiektu estrategikoa.

“Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea eta Estatua: politika publikoetatik haratago; aliantza estrategiko baterantz” Udako Ikastaroak Fundazioaren eskutik.Azkenengo urteotan, Ekonomia Sozial eta Eraldaitzaileren (ESE) aldeko politika publikoak indartzen joan dira, “mono-eraikuntza estatala” ikuspegi batetik ko-eraikuntza eredu batera aldatuz. Horri esker, ESEko enpresa eta eragileen partaidetza handitzen joan da, politiken planifikazioan baita ebaluazioan ere (Vaillancourt, 2011). Gure testuinguruan, azkenengo hamarkadan ekonomia sozialaren aldeko politika publikoen bultzada eta egonkortzea eman da. Ikastaroa ekainaren 28an egingo da Miramar Jauregian, Donostian.

WhatsApp Marketini buruzko tailerra uztailaren 10ean, Enpresa Digitalaren eskutik.Whatsapp plataforma digital bat da eta 1.350 milioi erabiltzaile konektatzen ditu norabide anitzetan eta talderen bitartez. Gainera, zenbait formatutako edukiak partekatzeko aukera ematen du: testua, argazkia, bideoa edo audioa. Erabilera soziala alde batera utzita, bitarteko egokia da zure marka edo promozioak bezeroengana hurbiltzeko. Eta ezin hobea da bezeroari arreta egiteko tresna moduan, salmenta osteko zerbitzuak eskaintzeko, bezeroak fidelizatzeko, erreserbak konfirmatzeko, promozio-kupoiak bidaltzeko…; horrek guztiak oso kostu txikia du.

“DATU SENTIKOR” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Datu pertsonalen kategoria berezia, interesdunaren pribatutasuna eta intimitatea kontuan hartuta duten garrantziagatik babes indartua behar dutenak. Indarrean den legearen arabera, hauek dira kategoria honetan sartzen diren datuak: arraza- edo etnia-jatorria erakusten duten datu pertsonalak, iritzi politikoak eta sinesmen erlijioso eta filosofikoak erakusten dituztenak, afiliazio sindikalari buruzkoak, osasunaren zein sexu-bizitzaren ingurukoak, datu genetiko eta biometrikoak eta sexu-joeraren ingurukoak.

Lotutako albisteak

29 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak