Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 maiatza, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira BAIC, Elkarrengandik ikasiz solasaldiak, CAF-ELHUYAR sariak eta CPS

Aurrera doa loraila eta aurrera IndeusBerri. Gaurkoan Adimen Artifizialeko euskal zentroak enpresentzat landutako kode etikoari buruzko informazioa dakarkizuegu, baita Elkarrengandik ikasiz ekimeneko bigarren solasaldiari buruzkoa ere. CAF-ELHUYAR Sarien aipamenak eta industria berriaren hiztegitik hartutako berba berriak, CPSk, osatzen dute gure gaurko agerraldia.

Abian da 2024ko CAF-Elhuyar sariketa konta(kta)tu lelopean. Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu sariketak, eta Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera, NEIKERen babesarekin. Aurtengo edizioaren leloa konta(kta)tu da. Hain zuzen ere, bi helburu ditu sariketak: egileak (zientziazaleak, zientzialariak, eragileak) beren jakintza, ikerketa edo egitasmoen berri ematera bultzatzea, alegia, kontatzera gonbidatzea; eta, horrekin batera, jendearen kezkei, beharrei edo interesei erantzutea, hau da, gizartearekin konektatzea. CAF-Elhuyar sariketak oraingo honetan, beraz, kontatzera eta konektatzera animatzen ditu zientzialariak eta zientziazaleak.F-ELHUYAR Sarien 2024ko edizioa abian da.
“Aniztasunaren kudeaketa enpresetan” izango dute hizpide datorren astearteko Elkarrengandik ikasiz solasaldian. Maiatzaren 14an etorriko da Elkarrengandik ikasiz ekimenaren aurtengo edizioko bigarren solasaldia. Javier Arrieta Idiakez Deustuko Unibertsitatekoa eta Iñaki Lete Jauregi ABB Niessen enpresako ordezkaria izango dira solaskide EnpresaBIDEA egunkariko Joanes Marquet Lopetegi kazetariaren gidaritzapean.Aniztasunaren kudeaketa enpresetan izango da solasaldiaren ardatz nagusi. Maiatzaren 7an hasi da aurtengo edizioa, Lana eta osasun mentala aztergai hartuta, Osalan, Eragintza Fundazioa eta Orkliko ordezkarien eskutik, Euskadi Irratiko Arantxa Artzak gidatutako mahai inguruan. Azken solasaldia maiatzaren 21ean egongo da ikusgai eta Talentua izango du hizpide SPRIk gidatuko duen topaketan.
5 gako zure enpresan BAICen kode etikoa ezartzeko. AA modu etikoan ezartzea funtsezkoa da erakundeetan, onurak maximizatzeko eta arriskuak minimizatzeko. Horregatik, BAICetik Euskadiko industria-ingurunerako berariazko Kode Etikoa sortu genuen, OECDren eta UNESCOren Europako jarraibideetan oinarrituta, eta erakundeak AAren aplikazio arduratsu batera bideratzen ditu. Kode horrek, praktika etikoekiko konpromisoa sendotzeaz gain, erakundeak AA fidagarri eta arduratsuaren garapenean aitzindari gisa kokatzen ditu, eta oinarri sendoa ezartzen du enpresa-ingurunean modu eraginkor eta seguruan integratzeko. Halaber, MondAI Reading berri honetan, gure kode etikoa zure erakundean eraginkortasunez ezartzeko ezinbesteko 5 gako aurkezten dizkizugu.
“CPS” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Algoritmo informatikoek kontrolatutako edo monitorizatutako mekanismoa, Internetarekin eta haren erabiltzaileekin estuki integratuta dagoena. Teknologia informatikoak, elektronikoak eta komunikazio-arlokoak edozein motatako gailuetan ezarriz gero, “adimendun” bihurtzen dira gailu horiek eta, beraz, eraginkorragoak. Sistema ziberfisikoak txertatuta daude gure garraio-sistemetan, automobiletan, fabriketan, industria-prozesuetan, ospitaleetan, bulegoetan, etxeetan, hirietan eta gailu pertsonaletan, eta elkarren artean lotutako elementuen belaunaldi berri bat osatzen dute.

Lotutako albisteak

4 urria, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
27 iraila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
13 iraila, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
13 iraila, 2024 Euskara industrian
INDEUS ELKARRIZKETAK ekimena itzuli da bederatzi solasaldi berrirekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak