Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 otsaila, 2022 BDIH Berrikuntza Gailu Medikoen eta Osasun Digitalaren nodoa BDIH

Ezagutu BDIHren Mediku-gailuak eta Osasun Digitalaren gunea

Mediku-gailuak eta Osasun Digitalaren gunea zerbitzu aurreratu eta ezagutza espezializatuaren bitartez osasunaren eremuan lan egiten duten euskal enpresei ezagutza eta teknologia transmititzeko helburuarekin sortu da. Guneak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 14 agente biltzen ditu guztira, horien artean zentro teknologikoak, unibertsitateak, bio-osasun institutuak, ikerketa kooperatiboko zentroak oinarrizko eta bikaintasuneko lankidetzako zentroak daude.

TECNALIAk Mediku-gailuak eta Osasun Digitalaren gunea koordinatzen du. Gunearen arduraduna den Carmen Pastor TECNALIAko Osasun Dibisioko Europako Programen arduraduna da 2011tik, eta esperientzia handia du osasunaren arloko berrikuntzan.

“52 aktibo eskaintzen ditugu, enpresen eskura jartzen ditugunak, gure teknologiak probatzeko eta osasun-produktua garatzeko ezagutzak eskuratzeko. Gure aktiboen katalogoak plataforma biologikoak eta teknologia propioa hartzen ditu, hala nola ingeniaritzako edo produktuaren garapeneko alderdiak jorratzen dituzten laborategiak. Halaber, enpresei laguntza eskaintzen diegu osasun-produktuaren garapen-ziklo osoan, kontzeptualizazioaren eta klinikoekin kontrastatzearen hasierako faseetatik hasita, prototipoen, baliozkotzearen eta azterketa aurreklinikoen garapenarekin jarraituz, produktuaren garapenean ere euskarria eman arte” azaldu du Pastorrek.

Guneak hiru motako zerbitzuak eskaintzen ditu: lehenengoa aholkularitza teknologiko-ekonomikoan zentratzen da; bigarrena, teknologiaren aplikazioan, eta hirugarrena, teknologia aurreratuen aplikazioan funtsezkoa dena, prestakuntzakoa da, enpresek teknologia horiek atzematen, erabiltzen eta martxan jartzen ikas dezaten.

“BDIHk aukera ematen du guneak leihatila bakar gisa funtziona dezan, one-stop-shop gisa; horrela, enpresek zuzenean jotzen dute gunearen koordinatzailearengana, hainbat zentro, unibertsitate edo bio-osasun institutuekin harremanetan jarri beharrean. Enpresek konpondu nahi duten problematika azaltzen digute, eta guk, barrutik, enpresaren beharrari irtenbidea emateko arazo hori aztertu eta gunean ditugun agente guztien artean zein den egokiena ikusten dugu” adierazi du Pastorrek.

Guneak eskaintza agregatu bat ematen du, “zerbitzu biologikoak teknologia elektronikoa edo teknologia digitala duten beste aktibo batzuekin konbinatzen ditu, eta, horrela, irtenbide osoagoa ematen dio enpresari eta guztiz beharrezkoa dena osasun-produktuaren kasuan” gehitu du Pastorrek.

Basque Digital Innovation Hub-ren web orrian Mediku-gailuak eta Osasun Digitalaren guneari buruzko informazio gehiago jaso dezakezu, baita aktiboei buruzko informazioa eta erabilera kasuak ezagutu ere.

Lotutako albisteak

25 urtarrila, 2024 BDIH
European Digital Innovation Hubsen bigarren bilera nazionala egin da Bilbon
Irakurri gehiago
16 Azaroa, 2023 BDIH
BDIHk sei kasu arrakastatsu aurkeztu ditu Basque Open Industry 2023an
Irakurri gehiago
8 otsaila, 2023 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: Prozesu anitzeko 5 ardatzeko fresaketa-zelula
Irakurri gehiago
1 otsaila, 2023 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: osagaiak ikuskatzeko/neurtzeko zelula robotikoa, teknika ez-suntsitzaileen bidez
Irakurri gehiago
21 abendua, 2022 BDIH
Ezagutu BDIHren aktiboak: Korrosioa aztertu eta ebaluatzeko ekipamendua/teknikak/metodologiak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak