Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 abendua, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Vertica Iberia, etxeko erosotasunean erekzioaren disfuntzioa konpontzen duen gailua

Enpresak tratamendu pertsonala, segurua eta minik gabekoa eskaintzen du, zakilaren zutitzearen kantitatea eta kalitatea hobetuz.
Vertica Iberia disfunción eréctil

Erekzio-disfuntzioa sexu-osasuneko arazo arrunta da gizonen artean. Kalkuluen arabera, mundu osoko ehunka milioi gizonek erekzio-disfuntzioren bat dute, eta egindako inkesten arabera, % 30-40k erekzio-disfuntzio moderatua edo osoa dute. Kasuen % 80 arrazoi fisikoengatik gertatzen dira, ia beti tratatzeko modukoak eta ebazpen-pronostiko onarekin.

Vertica Iberia konpainiak erekzioen kantitatea eta kalitatea etxeko erosotasunean hobetzen duen tratamendu pertsonala, segurua eta minik gabekoa eskaintzen du. “Kalitate handiko bat-bateko erekzioak berreskuratzen laguntzen dugu, sexu-harreman osoak izateko. Pilularik gabe, minik gabe eta elkarrizketa deserosorik gabe”, azaldu dute Verticatik.

Verticak erekzioaren disfuntzioa tratatzen du eta epe luzera erekzioen kalitatea hobetzen du irrati-maiztasuneko teknologiaren bidez (RF). Metodo iraultzaile eta klinikoki frogatutako honek, “zakilaren ehuna poliki-poliki berotzen du barrutik, erekzioa denbora luzeagoan mantentzen laguntzeko eta erekzio-mekanismoa hobetuz”, zehaztu dute enpresatik.

Onura horiekin batera, pazientearen erekzio-kalitate handiagoatzen du, eta, horri esker, honek bere sexu-errendimenduan konfiantza handiagotzen da bai eta adin handian sortzen den erekzio-disfuntzioa prebenitzen laguntzen dio. Horrekin batera, epe luzerako tratamendua da, eta, arduradunek azaldu dutenez, gailuak “erekzio-mekanismoa hobetzen du, harreman sexualaren aurretik inolako mendekotasunik edo beharrik sortu gabe”, diote Verticatik.

Gailu honek eskaintzen dituen abantailen artean, honako hauek nabarmentzen dira: bere segurtasuna, etxean aplikatzeko ematen duen aukera eta klinikoki probatu izatearen zihurtasuna. Izan ere, aurretiazko azterketen arabera, pazienteen % 85ek hobera egin dute erekzio-funtzioan tratamendua jaso ondoren. “Gainera, azterketa horiek erakusten dute bere eragin onuragarria tratamendua amaitu eta sei hilabetera arte mantentzen dela”, azpimarratu dute konpainiatik.

verticaiberia.com

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 16 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
15 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Smartur, altzari konbentzionalen edozein pieza adimendun bihurtzen duen enpresa bilbotarra
Irakurri gehiago
Golden Gait 15 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Golden Gaitek Parkinson gaixoei mugikortasuna hobetzen laguntzen die
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
NX Technologies, ibilgailu elektrikoetarako produktu berritzailea duen Donostiako startupa
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak