Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 otsaila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

Sticker Control enpresak biltegi-kudeaketa eta inbentarioaren eta ekipamenduen kontrola automatizatzen ditu

Start up bizkaitarrak Penintsulan eta AEBetan presentzia du, eta aitzindaria da Industrial Internet of Things (IloT) punta-puntako teknologia erabiltzen
Unai Larrauri, cofundador de Sticker Control
Unai Larrauri, Sticker Controlen sortzaileetako bat

Sticker Control start up bizkaitarrak software bat garatu du, industria-enpresek eta banatzaileek biltegi-kudeaketa eta inbentarioaren eta ekipamenduen kontrola digitalizatu eta automatizatu ahal izateko.

Enpresa 2017. urtearen amaieran sortu zen, aldizkako egiaztapenetan datuak hartzeko prozesuak automatizatzeko aukera aztertzeko helburuarekin, eta manufaktura-industrian stockaren edo ekipamenduen kontrolean, kudeaketan eta jarraipenean dagoen gabezia detektatu zuten. Gainera, Unai Larrauri Sticker Control enpresako sortzaileetako batek adierazi duenez, “merkatuan arazoari aurre egiteko dauden soluzioak ez dira beti eskuragarri izaten, bai martxan jartzearen kostuagatik, bai konponbideari eusteko langileak behar izateagatik”.

Sticker Controlen ezaugarria, gaur egun merkatuan dauden Enterprise Resource Planning (ERP) delakoekin alderatuz, Unai Larrauriren arabera, “modulartasun eta moldakortasun maila altua duela da. Hau da, sistemak berak, pertsonalizazio eta parametrizazio txiki batzuekin, bezero mota ezberdinei irtenbidea eman diezaiekela”.

80/20 araua erabiliz egiten du hori. Sticker Control enpresak ” bezero batek digitalizaziora eta automatizaziora pasatzerako momentuan dituen beharren % 80ri irtenbidea ematen dion sistema bat eskaintzen du. Hori, ERP pertsonalizatu batek edo aholkularitza-enpresa tradizional batek ezarritako sistema baten kostuaren % 20aren truke egiten da”, azpimarratu du start up-aren sortzaileetako batek. Gainera, enpresa aitzindaria da Industrial Internet of Things (IloT) punta-puntako teknologiari irisgarritasuna ematen, eta haren erabilera arrazionalizatzea du helburu, korporazio handien eta ETEen arteko muga digitala murriztu dadin.

Trazabilitatearen kontrola eta elementuen kudeaketa

Sticker Control sistemaren abantaila nagusietako bat da bezeroak hainbat modutan erabil dezakeela, Internet of Things (IoT) gailuak integratzen dituen sistema oso batetik hasi (bere ERParen nolabaiteko indartze batetik) eta plataforma modu intentsiboan erabiltzeraino, trazabilitatearekin eta elementuen kudeaketarekin lotutako zeregin guztiak kontrolatzeko.

“Gaur egun, enpresek gero eta datu fidagarriagoak eta zehatzagoak behar dituzte negozio-erabakiak hartu ahal izateko. Trazabilitateari eta datuaren erabilerari buruzko baldintza horiek beherantz eramaten dira beren hornidura-katean, eta, ondorioz, IoT sistemarik ez duten hornitzaileak desabantailak dituzte sistema horiek dituzten enpresekin konparatuta. Faktore mugatzailea ere izan daiteke kontratazio jakin batzuetarako, adibidez, sektore aeroespazialetarako “, ohartarazi du Unai Larraurik.

Sticker Control enpresak zazpi langile ditu eta Penintsulan eta Estatu Batuetan du presentzia. Enpresa bizkaitarrak era askotako enpresei eskaintzen dizkie zerbitzuak. Horrela, Clevelandeko (AEB) enpresa baten ontzi berrerabilgarrien trazabilitatea kontrolatzen du, Euskadin kokatutako konpainia baterako ekipamenduen kudeaketa egiten du edo ekoizpen zinematografikoetarako jantziak alokatzen dituen Europako enpresa handienetako baten jantzien kontrola kudeatzen du.

SPRI Taldeak sustatutako industria adimendunaren berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformak aukeratu du start up hau. “Programaren parte izatea guretzat oso onuragarria izan daitekeela uste dugu, bezeroak erakartzeko estrategia hobetzen lagunduko digulako, gure soluzioari buruzko mezua hobetuz eta modulatuz, bezero potentzialek zer eskaintzen diegun ulertu ahal izan dezaten”, nabarmendu du Sticker Control taldeko sortzaileak.

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Informazio gehiago esteka honetan.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 1 abendua, 2023 Ekintzailetza
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
BILBAO-AI OnlyOne Comunicación y. Marketing 29 Azaroa, 2023 Berrikuntza
Komunikazioari eta Marketinari aplikatutako Adimen Artifiziala
Irakurri gehiago
BIC Gipuzkoa eibar FUTBOL 27 Azaroa, 2023 Ekintzailetza
Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak jardunaldi bat antolatu dute datorren abenduaren 4an: “Futbolaren berrikuntza: Etorkizunera begira”
Irakurri gehiago
Premios Manuel Laborde 2023 27 Azaroa, 2023 Ekintzailetza
‘Zain barneko terapietarako medikazioaren infusio ekipamendu optimizatzailea’ eta ‘Yekar’ Manuel Laborde sariak lortu dituzte
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 24 Azaroa, 2023 Ekintzailetza
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak