Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 urtarrila, 2024 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Otsaileko ostegunak talentuaren kudeaketarenak izango dira Garaian

6 enpresa ezberdinetako ordezkariak elkartuko dira, enpresetako egungo arazoei buruzko proposamenak aztertzeko
EDIFICIO GARAIA ERAIKUNTZA
Garaia Parke Teknologikoa, ezagutza partekatzeko, profesionalak konektatzeko eta talentuaren kudeaketan berritzeko agertokia izango da berriro. Eremu horretan dauden erronkei buruz hausnartzeko espazio bat bilakatuko da otsaileko ostegunetan.

6 enpresa ezberdinetako ordezkariak elkartuko dira, enpresetako egungo arazoei buruzko proposamenak aztertzeko: ordainsarien kudeaketa, lan-osasuna, telelana, teknologiak eta enpresetako harremanak, besteak beste.

Gizarteak eta enpresek etengabe egiten diete aurre gero eta ohikoagoak eta bizkorragoak diren aldaketei, baina aldaketa horietara arin eta seguru egokitzea ez da beti erraza eta agerikoa enpresa eta pertsonentzat. Aldaketak kudeatu egin behar dira, pertsonak erresistentziara, motibazioa galtzera edo blokeatzera eraman ditzaketen ondorio kaltegarriak minimizatzeko.

Hori guztia dela eta, Garaia Parke Teknologikoak enpresak hainbat arlotako adituekin harremanetan jartzeko gune bat irekitzen du, elkar ezagutu, eztabaidatu, hausnartu eta erronka berriei irtenbidea emateko modu berriak ikas ditzaten. Helburua talentua indartzea eta giza baliabideak modu eraginkorragoan kudeatzeko tresna, ezagutza eta baliabide berritzaileak eta erabilgarriak eskaintzea da.

Otsaileko ostegun guztietan, goizeko 9:00etatik 11:00etara, jardunaldiak egingo dira, interesa duten guztientzat zabalik. Eskaintza gizarte osoari zuzenduta dago, oro har, taldean lan egiten duten pertsonei, giza baliabideen arduradunei, zuzendaritzei, erdi-mailako kargudunei eta publikoari edo hezkuntza-sektoreari begira lan egiten dutenei.

 

Honako hau da programa:

Lotutako albisteak

ARKITÉCNICAS 20 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Arki-Tecnicasek eraginkortasun energetikoa eta arkitektura sustatzen ditu PassivHaus estandarraren eskutik
Irakurri gehiago
Finamik 19 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako eta startupentzako plangintza, analisi eta reporting finantzarioko softwarea: Finamik
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 17 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
Uraren Balioa. Topaketa. Kuartango 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
«Uraren balioa», Kuartango LAB-en topaketa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak