Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 maiatza, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

“Olatuen bidea”, Camino de las Olas, Donostiako ‘GOe’ eraikina ilustratzen du

Espazio horrek gastronomiaren, talentuaren, zientziaren, berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta hiriaren arteko lotura sinbolizatzen du.
GOe Aqrquitecto

‘GOe ‐ Gastronomy Open Ecosystem’-ek zientzia eta gastronomia bateratzen dituen proiektu bat osatzen du, ikerketa, berrikuntza eta ekintzailetzan oinarritutako ekosistema bat sortzea helburu duena. Munduan parekorik ez duen talentu-kontzentrazio bat izango da GOe: gastronomiaren sektore zabalean ikerketarako, berrikuntzarako, esperimentaziorako, ekintzailetzarako eta graduondoko prestakuntzarako jarduerak egiteko lekua, hain zuzen ere.

 

GOe Arantxa Tapia Olatuen bidea‐ Camino de las Olas

Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak hartu zuen parte proiektuaren aurkezpenean eta honako hau nabarmendu zuen: “Eraikin berezi bat ezagutu dugu gaur, proiektu orobat berezi bat hartuko duena barruan. The Food Global Ecosystem ekimen publiko-pribatuaren funtsezko palanka da GOe. Ekimen horretan, beste 60 enpresarekin baino gehiagorekin lan egiten dugu berrikuntza proiektuak, talentu ekintzailea eta nekazaritzako elikagaien arloko startup-ak erakartzeko. Enpresak eta pertsona ekintzaileen beharrak dira ekosistemaren jardueraren muina. Proiektuaren irismena eta asmoa globalak dira, eta  lortu nahi da berrikuntza teknologikoaren eta elikaduraren arloko ezagutzaren arloan Euskadi erreferente nagusietako bat izatea munduan epe ertainean.

 

Mota guztietako enpresek parte hartzen dute GOE proiektuan; guztien artean, 12.000 milioi euroko fakturazioa dute eta 41.000 pertsona baino gehiago enplegatzen dituzte.

 

Danimarkako BIG (Bjarke Ingels Group) arkitektura-estudioaren “Olatuen bidea-Camino de las Olas” proposamenak irabazi du Basque Culinary Center-ek antolatutako eraikina eraikitzeko lanen zuzendaritzarako nazioarteko lehiaketa. “GOe – Gastronomy Open Ecosystem” eraikina Basque Culinary Center-en etorkizuneko estrategia da, Gastronomía360 ikuspegian oinarritua”, azpimarratzen du, Joxe Mari Aizegak,  Basque Culinary Centerreko zuzendariak:

Gune horretan, talentua, ikerketa, berrikuntza eta ekintzailetza biltzen dira, xedetzat harturik gastronomiaren mugak eta etorkizuna aztertuko dituen nazioarteko erreferentzia bihurtzea. “Olatuen bidea – Camino de las Olas” proposamenak GOe espiritua irudikatzen du, espiritu ireki, kolaboratibo eta parte-hartzailea. Hirian integratzeaz gain, elkarrizketarako eta harremanetarako gune berriak sortzen dituen eraikina da. Proiektu horrek, lankidetza publiko-pribatuari esker, indartu egingo du Donostiaren posizionamendua, gastronomiaren etorkizunerako sorkuntza- eta berrikuntza-lurralde gisa”.

GOe Edificio Olatuen bidea‐ Camino de las Olas

Lotutako albisteak

Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
WAKE UP EUSKADI 19 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak