Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 urtarrila, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

NorthBIMek eraikuntzaren sektorearen digitalizazioa bultzatzen du

Aholkularitza-enpresak eraikuntza-prozesuak hobetzen ditu, BIM metodologia aplikatuz, obraren kostuak eta epeak murrizteko
NorthBIM estudio

Euskadin eraikuntza publikoa eraikitzeko proiektuen % 9 dagoeneko BIM metodologiarekin egiten da. Metodologia berritzaile horrek, eredu digitalean oinarrituta, eraikuntza-proiektuan inplikatutako eragile guztiak integratzea ahalbidetzen du, baita lanen koordinazioa ere, diseinutik hasita eta obraren amaierara arte. Proiektuaren xehetasun guztiak eraikinaren eredu birtual bat (3Dko maketa bat) sortzeko aukera ematen duen software batean islatzen dira. NorthBIM enpresak, obren kostuak eta epeak murrizteko, metodologia hau aplikatzen du eraikuntza-prozesua digitalizatzeko eta horren hobetzeko prozesuak inplementatzeko.

Berrikuntza hau programa informatiko baten lizentzia erostetik harago doa; gremio guztiak inplikatzen ditu eta gastuak eta epeak zehatzago kalkulatzeko aukera ematen du”, azpimarratzen dute arduradunek.

BIM eta Lean metodologien bidezko digitalizazio-sistemak aplikatuz, aholkularitza-enpresak metodo digitalekin konbinatzen ditu lortutako datuak, obra bateko puntu gatazkatsuak aurreikusteko, kostuak eta epeak zehaztasunez kalkulatzeko helburuarekin. Konpainiako sustatzaileen arabera, metodología berritzaile honek, etorkizuneko eraikuntza edo ‘eraikuntza 4.0’ bernatzen du, hain zuzen ere, prozesu osoan informazio guztia modu digitalean erabiltzeko eta baliabideak kontrolatzeko aukera ematen duena, proiektua idazteko fasetik proiektua gauzatzeko fasera arte. “Eraikuntza-sektorearen eraldaketa digitala sustatzen dugu. Gure helburua benetako arazoak konpontzea eta enpresen eraginkortasuna hobetzea da, hiru zutaberen laguntzarekin: berrikuntza teknologikoa, sektorearen ezagutza eta egiten dugunarekiko grina”.

NorthBIMEnpresa gazte honen sortzaileak hiru arkitekto dira, Beatriz Santos, Mikel Zarate eta Pedro Taberna, duela sei urte enpresa proiektu hau sortzeko indarrak batu zituztenak. Denbora horretan, sektore profesional desberdinetako bezeroak erakartzea lortu dute: inbertsio-funtsak, sustatzaileak, eraikuntza-enpresak eta ingeniaritzak, besteak beste. “NorthBIMen enpresei lagundu egiten diegu bere prozesuak digitalizatzeko eta automatizatzeko, eta honela, malguagoak, gardenagoak eta eraginkorragoak ere izan daitezen”, diote.

Bere portafolioan honako zerbitzu hauek nabarmentzen dira: digital project management, eraikuntza-prozesuen automatizazioa eta ad hoc aplikazioen garapena, bai eta BIM proiektuen digitalizazioa eta kudeaketa ere. Eskaintza zabal horri Lean eta Last Planner System Implementation-en prozesuen hobekuntza eta enpresen eraldaketa digitalerako prestakuntzarekin osatzen da.

Prozesu digital horietatik lortzen dituzten datuak konbinatuz, “eraikuntzako gatazka-puntuak aurreikus daitezke”, diote NorthBiMetik. “Hala nola gremio batek aurreikusitako egunean amaituko duen edo ez, eta atzerapen batek gainerako gremioei nola eragin diezaiekeen”… “Lehen, informazio hori guztia obrako nagusiaren buruan zegoen, eta arazoak tokian bertan konpontzen ziren. Orain ordenagailuaren aurrean ikusten ditugu, eta askoz merkeagoa da konpontzea”, gehitzen dute NorthBIMetik.


info+: northbim.com

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 26 uztaila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Impact Week 23 uztaila, 2024 Ekintzailetza
Impact Week 2024 delakoak gizarte eta ingurumen inpaktua duten inbertsioen Europako erreferente bihurtuko du Bizkaia
Irakurri gehiago
23 uztaila, 2024 Ekintzailetza
Solarcycle, bizikleta eta patinete elektrikoak kargatzeko eguzkiaren energia baliatzen duen enpresa
Irakurri gehiago
PREMIOS THINK BIG 2024 21 uztaila, 2024 Ekintzailetza
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
Irakurri gehiago
LA GRAN KEDADA, KUARTANGO, ARABA 19 uztaila, 2024 Ekintzailetza
Landa Kedada Handiaren edizio berria, irailaren 27tik 29ra, Kuartangon
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak