Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 uztaila, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

NKZN, Euskadiko online salmenten eredu berritzailea

Bizkaiko enpresak komisio zuzenak eta digitalizatzeko laguntza dituen enpresa-proiektua eskaintzen die Euskadiko ETE-ei.
Ahmed Nafaa Ballal Muñoz, enpresaren sortzaile.

NKZN duela hilabete batzuk Bilbon hasi den enpresa da eta “euskal Amazon” bihurtzeko helburua du. ETE-ei zuzenduta dago, online salmenta eskaini ahal izateko eredu berritzaile bati esker. Deskontuak eskaintzen ditu ereduak, baina baita komisioak ere bezeroei. Euskadiko enpresak digitalizatzeko asmoa du, batez ere merkataritzakoak, webgunearen eta marketin digitalaren bitartez. Zerbitzu horiek ez ditu hasieran kobratzen, harpidetzen bitartez baizik.

Informazio hau “Zutaz mintzo gara” ekimenaren bidez sortu da. SPRI Taldeak Euskadiko enpresei haien proiektuak beren plataforma bidez ezagutarazteko aukera eskaintzen die.

Enpresa aurreko martxoan sortu zen eta fusionatutako bi eredutan oinarritzen da negozioa: alde batetik, marketineko enpresentzako, komertzialentzako eta enpresen kudeaketarako prestakuntza-zerbitzuak ditu, eta, bestetik, zatirik garrantzitsuena, merkataritza elektronikoa eskaintzen du, market place bat bihurtzeko, hau da, merkataritza-gune digitala. “Produktu elektronikoak salduko ditugu, hala nola tabletak, mugikorrak, ordenagailuak eta plataformak, digitalizatuta ez dauden ETE-entzako sarbidea izan daitezen”, azaldu du Ahmed Nafaa Ballal Muñozek, NKZN sortu duen Sopelako herritarrak.

Handizkako eta txikizkako komertzio tradizionalei dago zuzenduta eta online salmenta da eskaintzen duten produktua. “Elektronikoarekin hasiko gara eta, gero, beste produktu-mota batzuk eskainiko ditugu, hala nola retailen arlokoak eta dietetikoak. Gure estrategia da Euskadiko hainbat sektoretako negozioak eta produktuak hartzen joatea eta bakoitzarentzat e-commerce sortzea”.

Doako afiliazio-plana

Negozio-eredu horren onura doako afiliazio-plana da. “Webgunean erregistratzeko garaian, bezeroarentzako kode esklusiboa sortzen da eta beste pertsona batek erabiltzen duen aldiro, % 5eko deskontua izango du erosketa bakoitzean eta dendak puntuak lortuko ditu. Puntu horiek deskontu gisa balioko dute. Hala, bi aukera daude: 100 euro kobratzea 500 puntuko edo pilatzen joatea produktuak balio duen kopurura heldu arte”.

NKZNren konpetentzia Amazon eta Ebay bezalako multinazional handiak izango dira. “Gure zerbitzua ez da existitzen. Badaude puntuak eskaintzen dituzten enpresak, banatzaile handiak adibidez, baina gure ereduarekin puntuak biltzeaz gain, dirua kobra daiteke komisio gisa.  Amazonek deskontuak eskaintzen ditu eta beste enpresa batzuek puntu sinbolikoak eskaintzen dituzte deskontuak egiteko”.

Fundatzaileak dio bere negozioa guztiz berritzailea dela. “Merkatuaren analisian, ez dut puntuen eta komisioen sistema erabiltzen duen inor ikusi”.

Bere ereduaren beste abantailetako bat da ETE-ei beren webgunea sortzeko aukera ematen diela, marketineko estrategia eta SEO posizionamendua: “Proiektuaren kostu guztiak gure kontu daude. ETE-ek ez dute ordaintzen webgune bat izategatik, hileko, hiruhileko edo urteko harpidetza ordaintzen dute, eta zenbatekoa lortzen dituzten diru-sarreren araberakoa da”.

Sortzaileak azaldu du saltokiko terminala, kutxa erregistratzaile digitala, instalatzen dutela tokiko saltokian: “Gure kolaboratzaileak eskaria egiteko beharrezko programa guztiak instalatzen ditugu. Bigarren kutxa bat izango dute tradizionalaren barruan. Eskariak gehienez ere bi ordutan entregatzea aurreikusten dugu”.

NKZNk Amazon gisako erraldoiekin lehiatu nahi du tokiko mailan. “Helburua ez da haiei irabaztea, baizik eta digitalizatu ez diren ETE-ei laguntzea eta etengabeko tutoretza sustatzea”. Planean adimen artifiziala bezalako tresnak erabiltzea aurreikusten dute, edozein pertsonak edozein produktu erosi ahal izan dezan udalerri guztietan. “Gure banatzaileek eskari bat jaso dezakete Sopelako erdigunean, eta Bilbon entregatu eta banatzaile horrek berak beste udalerri batzuetan banatuko du. Entrega-epeak laburtzen ditugu, saltokiek edozein unetan saldu ahal izatea errazten diegu eta orain ordutegien zailtasunengatik egiten ez dituzten salmentak egiteko aukera ematen diegu”.

Enpresa-proiektua berrikuntzan oinarritzen da. “I+G da ia guztia”.  Hilabete honetan bertan hasiko da webgunea martxan.

Plana da urte honetan 60.000 euro gordin fakturatzea, bigarren ekitaldian dagoeneko bost kolaboratzaile izatea eta 200.000 eurora heltzea; “eta hirugarren urtetik aurrera, adimen artifizialarekin lan egitea”. Beste berrikuntzetako bat da betaurreko artifizialak erabiltzea merkataritza-gune digitalera sartzeko, eta informazio-puntua eskaintzea abatar batekin. “Zer saltokitara joan nahi duzun galdetu ahal izango diozu eta, gero, saltoki horretako saltzaileak denbora errealean informatuko zaitu. Errealitatea digitalizatzea da. Saltokian zaude birtualki eta, hala, ez da bezeroarekin dagoen arreta eta saltokian fisikoki egotearen sentsazioa galtzen”.

Lotutako albisteak

ARKITÉCNICAS 20 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Arki-Tecnicasek eraginkortasun energetikoa eta arkitektura sustatzen ditu PassivHaus estandarraren eskutik
Irakurri gehiago
Finamik 19 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Ekintzaileentzako eta startupentzako plangintza, analisi eta reporting finantzarioko softwarea: Finamik
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 17 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
Uraren Balioa. Topaketa. Kuartango 16 maiatza, 2024 Ekintzailetza
«Uraren balioa», Kuartango LAB-en topaketa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak