Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 urria, 2024 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Neetyk marketina iraultzen ari da Adimen Artifizial automatizatuaren bidez

Startupak IA teknologian oinarritutako plataforma bat asmatu du, ‘leaden’ lorpena optimizatzen duena eta marketin automatizatuko kanpainetan etekinik handiena lortzen duena.
marketing IA spri

Gaur egun, konpainien % 75ek ez dute marketin automatizatuaren errentagarritasun nahikoa lortzen. Bere konplexutasun-maila da enpresei beren salmentetarako estrategia mota hori ezartzea eragozten dien oztoporik handiena. ‘Gap’ hori gainditzeko eta konpainiei kalitatezko lead-ak sortzen laguntzeko, Neety startupak IAn oinarritutako plataforma teknologiko bat garatu du, enpresei ahalegin gutxiago erabiliz gehiago saltzeko aukera ematen diena.

Marketina automatizatzeko tresna indartsu bat eskaintzen dugu, kanpainak arintzeko, bezero potentzialak elikatzeko eta bihurketak bultzatzeko“, zehaztu dute startupetik.

Neetyren proposamenak Adimen Artifizialak eta teknologiak eskaintzen dituzten abangoardiako gaitasunak aprobetxatu nahi ditu, “leaden lorpen adimentsuagoa eta eraginkorragoa” izan dadin. “Ez gara enpresa teknologiko arrunt bat. Sektorea iraultzeko eta negozio-aukerak sortu eta elikatzeko modua eraldatzeko prestatuta dagoen tresna bat sortzen lan egin dugu“, nabarmendu dute sustatzaileek.

Neetyk asmatutako plataformak eskaintzen dituen abantailen artean, tresnak beste app batzuekin integratzeko duen gaitasuna nabarmentzen da. “Ehunka eta ehunka aplikazio integratu ditzakeen plataforma bat garatu dugu“, azpimarratu dute. Prestazio horri ekintzak automatizatzeko aukera mugagabea gehitzen zaio, bai eta horien programazio erraza ere. “Ez du programazio ezagutza handirik behar, eta edozein lan-fluxu automatizatu sor daitekeelako modu adimentsuan” diote Neetyk.

Proiektu berritzaile honen atzean Unai Arambarri, Iker Galarza, Asier Olaizola eta Iker Villona ekintzaileak daude. “Gure soluzioa edozein beharrizanetara egokitzen da, IAn oinarritutako teknologiari esker” nabarmendu dute eta ildo horretan, bere plataforma beren “bezeroen automatizazio-beharretara erabat egokituta eta pertsonalizatuta dagoela” adierazi dute.

info+: www.neety.io

Lotutako albisteak

5 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
ScrapAd euskal startup-a, Espainian inpaktua duen ekintzailetzaren TOP101 Aitorpenetan Euskadiren enbaxadore aukeratua
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 31 urria, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
29 urria, 2024 Ekintzailetza
Virtualwarek Suediako Simumatik enpresa erosi du ia 1,4 milioi euroren truke
Irakurri gehiago
28 urria, 2024 Ekintzailetza
Safeloc: “Gure industria digitalizatzen eta automatizatzen jarraitzen dugu, edo ezin izango dugu lehiatu”
Irakurri gehiago
25 urria, 2024 Ekintzailetza
Italiako Novac eta Gipuzkoako Battbelt startupak nagusitu dira Mubil Mobility Awards 2024 sarietan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak