Albisteak 6 uztaila, 2022

Mundu osoko 25 startup baino gehiagoren 30 konponbide teknologiko BIND 4.0 plataformaren DEMO DAY 2022 ekitaldian

Euskadiko ekintzailetza teknologikoaren urteko ekitaldian 7. edizioa ere aurkeztuko da, eta industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren eta elikaduraren eta osasunaren teknologiaren arloko konponbideak dituzten startup berrien deialdia egingo da.
-
  • Azelerazioaren eta Berrikuntza Irekiaren Programarako hautagaitzak irailaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dituzte bezero korporatiboekin.
  • Aurten, BIND 4.0k 70 trakzio-enpresa ditu, Eika, Hijos de Juan Garay, Saunier Duval-Vaillat, Ormazabal eta Gureak batu ondoren.

BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformak abian jarri berri du startup berritzaileentzako bere azelerazio-programaren zazpigarren deialdia, gaur goizean egin den  BIND 4.0 DEMO DAY 2022 urteko ekitaldian. Bi urteren ondoren lehenbiziko aldiz aurrez aurre egin den ekitaldian seigarren edizioan parte hartu zuten startupekin eta trakzio-enpresekin garatutako 30 bat konponbide teknologiko berri aurkeztu dira. Guztiak ere sektorean planteatzen diren erronka berriei erantzuna emateko sortutako proiektuak dira, helburua izanik industria adimendunago, jasangarriago eta efizienteagoa lortzea.   

Aurkeztutako proiektuen artetik, startup batzuenak nabarmendu daitezke. Horietako bat COOLING PHOTONICS da, energiaren kontsumoa murrizteko nanoteknologia erabiltzen espezializatutako Kataluniako enpresa emergentea. Hozte pasiboan oinarritutako konponbideei esker, startup hau energiaren kontsumoa murrizteko gai da, karbono emisioa zero izanda, eta horrek sistemen errendimendua areagotzen du eta kostu operatiboak murrizten ditu. Startup berritzaile honek proiektu pilotu berri bat sortu du BIND 4.0 azelerazio-programaren seigarren edizio honetan automozioan liderra den Mercedes-Benz enpresarekin elkarlanean. 

Bestalde, FUVEX pertsonen bidez gidaturiko helikopteroak helmen luzeko dronekin ordezkatu nahi dituen startup bat da. Dron berri hauek %94 merkeagoak dira eta arrisku pertsonalak eta emisioak ezabatzen ditu. FuVex Europan bere maila propioan autorizazioa lortzen bakarra izan da eta inspekzioan helmen luzeko dronekin 1000km baino gehiago egin ditu hegan. Enpresa honek proiektu pilotu bat garatu du BIND 4.0 programaren barruan Iberdrola energia-enpresarekin.

Eta RECIRCULAR Bizkaiko startup bat da, eta, hondakinak lehengai gisa baliarazteko, enpresak elkarrekin harremanetan jartzeko plataforma digital bat sortu du. Horrek kostuak eta ingurumenaren gaineko eragina murrizten eta gizarte onurak sortzen laguntzen du. Enpresa honek bi proiektu pilotu sortu ditu BIND 4.0 azelerazio-programaren barruan, Mercedes-Benz eta Sidenor enpresekin batera. 

Konponbide horiez gainera, BIND 4.0 programak sekulako proiektu berritzaileak sortu ditu aurreko edizioetan, enpresa lider handien laguntzaz. Horietako bat BitMetrics startuparena da, bisioan oinarritutako automatizazio adimendunean espezializatua, eta kalitatea kontrolatzeko konponbide bat sortu du soldadurarik gabeko altzairuzko hodien ekoizpenean liderra den Tubos Reunidos enpresarekin. Beste bat AllRead da. Startup honek irudi bidezko kontagailuen irakurketa adimendunerako proiektu bat garatu du altzairu luze berezien ekoizpenean liderra den Sidenor enpresarekin batera. 

Zalantzarik gabe, berrikuntzari, talentuari eta teknologia berrien ezarpenari esker datozen urteotan industriaren bilakaera nolakoa izango den erakusten duten adibide argiak dira. Urteko topaketa honetan BIND 4.0 programak etorkizunerako jauzia eman nahi izan du, eta gaur egun ezagutzen dugun mundua aldatuko duten teknologiak erakutsi ditu. Horregatik, leku berean elkartu ditu industriaren, industriako sektore ezberdinen, hala nola, industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren eta elikaduraren eta osasunaren, etorkizuna izango denaren errepresentazio bat. 

BIND 4.0 programak bezero eta ekimen berriak batu ditu

BIND 4.0 programa 4.0 Industriako ekimen publiko-pribatua da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen bidez sortua, eta nazioarteko erreferentziako programa bihurtu da, 2016an sortu zenetik. Ordutik, BIND 4.0 programak 160 startup baino gehiago azeleratu ditu eta 240 proiektu baino gehiago garatu ditu, 7 milioi eurotik gorako fakturazioa gaindituta. Gaur egun, BIND 4.0 programak bi ekimen ditu industrian berritzeko. Alde batetik, azelerazioaren eta berrikuntza irekiaren programa bat startupei zuzenduta enpresa korporatibo handiekin proiektuak garatzeko; eta, beste aldetik, BIND 4.0 SME Connection programa ETE industrialekin elkarlanean teknologia berriak garatzeko. 

BIND 4.0k urtero bilatzen ditu mundu osoko startup teknologiko berritzaileenak industriarako proiektu disruptibo berriak sortu ahal izateko. Hori lortzen du nazioartean erreferentzia diren eta BIND 4.0 programako parte diren 70 enpresa laguntzaileen babesari esker, horietako batzuk dira Mercedez-Benz, ITP Aero, Sidenor, Danobatgroup, Iberdrola, Bridgestone, Faes Farma edo Angulas Aguinaga. Eta aurtengo edizioan batu zaizkie Eika, Hijos de Juan Garay, Saunier Duval – Vaillant Group, Ormazabal eta Gureak, BIND 4.0 programako enpresa partner berri moduan.

Zehazki, trakzio-enpresa horiek arduratuko dira azkenean programaren zazpigarren edizioan parte hartuko duten startupak aukeratzeaz. BIND 4.0 programan parte hartzeko interesa dutenek datorren irailaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dituzte BIND 4.0 programaren hurrengo edizioan parte hartzeko hautagaitzak.  

Gainera, BIND 4.0 berrikuntzekin dator. Bere 7. azelerazio programak partner teknologiko berri bat izango du, Oracle, bere Oracle for Startups programaren bidez, emprendimentu ekosistemari bere cloud teknologian sarbidea errazten duena. Bestalde, BIND 4.0 programak berrikuntza batzuk izango ditu. Izan ere, ETE industrialei zuzendutako BIND 4.0 SME Connection-aren bigarren deialdia jada iragarri du urte amaierarako. 

Zergatik aurkeztu BIND 4.0 Azelerazioaren eta Berrikuntza Irekiaren Programara?

Azelerazioaren eta berrikuntza irekiaren programan sartuz gero, parte hartzen duten startupek hainbat aukera izango dituzte. Horien artean, hauek:

  • 4.0 Industriako berrikuntza-ekosistemarekin konektatzeko aukera: Sarbidea izango dute Euskadin kokatutako erreferentziazko konpainietara eta Networking-eko jardueretan parte hartuko dute 4.0 Industriako berrikuntza irekiko ekosistemarekin. 
  • Lehenengo bezeroak lortzeko aukera: Euren teknologia berritzailea garatu ahal izango dute egoitza Euskadin duten eta azelerazio programako bezero korporatiboak diren sektoreko 70 enpresa liderren eskutik, eta teknologia horren bideragarritasuna probatu ahal izango dute merkatuan. Parte-hartzaile guztiek lortuko dituzte kontratu bat edo gehiago.
  • Adituen aholkularitza jasotzeko aukera: 40tik gora tutore, bereziki espezializatuta daudenak enpresa azelerazioan, 4.0 Industriako teknologia berrien merkatu-estrategietan, berrikuntzan eta ekintzailetzan.
  • Inbertitzaileak eskuratzeko aukera: BIND 4.0 programak Venture Club bat du. Inbertitzaile klub hau azeleratzailearen espezializazioarekin lerrokaturik dago, eta bere helburua da laguntza-zerbitzuak indartzea eta parte hartzen duten startupen eta inbertsio-erakunde espezializatuen arteko harremana sustatzea. 
  • Eta finantzaketa-iturriak, laguntza ekonomikoak eta doako lan-espazioak BICetan (Euskadiko Enpresa eta Berrikuntza Zentroetan).

Startupak: izena emateko baldintzak

Startupek irailaren 8ra arteko epea izango dute programaren webgunearen bidez (www.bind40.com) izena emateko. BIND 4.0 produktu eta zerbitzu teknologiko disruptiboak dituzten bost kontinenteetako startupen bila ibiltzen da. Horien konponbide teknologikoa jada merkatuan edo azken garapen-fasean egotea eta konponbide horrek partner enpresei balioa eman ahal izatea ere eskatzen da.

BIND 4.0k hiru helburu nagusi ditu: Euskadiko industria-ekosisteman startupen garapena bizkortzea, enpresen eraldaketa digitala sustatzea eta Euskadiko ekosistema industria-ekintzailetzako hub aurreratu gisa kokatzea. Hiru helburu horiei esker nazioartean berrikuntzaren, teknologiaren eta ekintzailetzaren aldeko apustu handiena egiten duen programetako bat bihurtu da.

Lotutako albisteak

Ekintzailetza  berritzaile  onena  aitortzen  duten  Top101  Sarietarako  epea  zabalik  dago
01/07/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetza berritzaile onena aitortzen duten Top101 Sarietarako epea zabalik dago

Hautagaitzak uztailaren 23ra arte aurkez daitezke

1M  €  hazteko  gaitasun  handia  duten  enpresak  bultzatzeko  laguntzetan
26/06/2025 Ekintzailetza

1M € hazteko gaitasun handia duten enpresak bultzatzeko laguntzetan

SPRI Taldeak Ekintzaile+ laguntzen deialdia argitaratu du, enpresa-proiektu berritzaile eta teknologiko berriak garatzen eta martxan jartzen laguntzeko. Ekainaren 27tik uztailaren 29ra egongo da irekita laguntzak eskatzeko epea. Enpresa bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ditzake, Enpresa Plana gauzatzeko gastuak ordaintzeko.

Berrikuntzako  200  aditu  europarrek  hartu  dute  parte  EBN  (European  Business  and  Innovation  Centre  Network)  Kongresuan
18/06/2025 Ekintzailetza

Berrikuntzako 200 aditu europarrek hartu dute parte EBN (European Business and Innovation Centre Network) Kongresuan

Ekainaren 18, 19 eta 20an izango den hitzorduak Euskadi ekintzailetza berritzailearen europar erdigune bihurtuko du, eta Ezkerraldeko erreferente den Ilgner inkubagailuaren 25. urteurrena ospatuko du. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Energia Trantsizioko sailburuorde Irantzu Allendek parte hartu du.

Industriari  aplikatutako  30  soluzio  teknologiko  aurkeztuko  ditu  Eusko  Jaurlaritzak  BINDen  Demo  Day  jardunaldian,  uztailaren  3an
16/06/2025 Up Euskadi

Industriari aplikatutako 30 soluzio teknologiko aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzak BINDen Demo Day jardunaldian, uztailaren 3an

Kursaal Kongresu Jauregia eta Auditorioan ospatuko da Eusko Jaurlaritzaten eta SPRI taldearen BINDen Demo Day 9. edizioan eta 20 startupek Euskadiko ETE eta korporazio liderrekin batera garatutako berrikuntza-proiektuak aurkeztuko dituzte.

Tecnaliak  TramoIA  Intralogistics  Robots  startupa  sortu  du,  logistikako  prozesu  konplexuak  automatizatzeko  soluzio  teknologiko  bat
16/06/2025 Ekintzailetza

Tecnaliak TramoIA Intralogistics Robots startupa sortu du, logistikako prozesu konplexuak automatizatzeko soluzio teknologiko bat

Startup berriak Basque Tek Venturesen laguntza du, zeina baita Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat, helburu duena oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen laguntzea eta haien hazkundea sustatzea

ComexSoftek  erabaki  estrategikoak  hartzen  laguntzen  die  elikagaien  retail  sektoreko  enpresei
12/06/2025 Ekintzailetza

ComexSoftek erabaki estrategikoak hartzen laguntzen die elikagaien retail sektoreko enpresei

Aginte-panel interaktibo baten bidez, fabrikatzaileei eta banatzaileei produktuen salmenten analisia, merkatuen araberako fakturazioa eta produktua hainbat merkatutara egokitzeko potentziala monitorizatzeko aukera ematen die

Euskadi  –  Basque  Countryk  euskal  startupen  azken  berrikuntza  teknologikoak  aurkeztuko  ditu  South  Summiten
06/06/2025 Up Euskadi

Euskadi – Basque Countryk euskal startupen azken berrikuntza teknologikoak aurkeztuko ditu South Summiten

Ekainaren 6ra arte, bederatzi euskal startupek Smart Industry, e-Commerce, Health Tech eta telekomunikazioei aplikatutako teknologia berriak aurkeztuko dituzte.

Pedro  José  Salazar,  AJL  Ophthalmic  enpresako  CEOa,  eta  Kroketak.eus:  Araba  Ekinean  2025  sarien  irabazleak
04/06/2025 Ekintzailetza

Pedro José Salazar, AJL Ophthalmic enpresako CEOa, eta Kroketak.eus: Araba Ekinean 2025 sarien irabazleak

Ekin Day ekimenean, ekainaren 2an Europa Biltzar Jauregian egindako Araba Ekinean jardunaldi nagusian, “Zure ideiak balio du” lehiaketaren 2025. edizioko 11 kategorietako sariak banatu ziren.

Garaia  Parke  Teknologikoa,  berriro  ere  ekintzailetza  eta  inbertsiorako  topagune  ekainaren  3an
27/05/2025 Ekintzailetza

Garaia Parke Teknologikoa, berriro ere ekintzailetza eta inbertsiorako topagune ekainaren 3an

Debagoiena euskal ekintzailetzaren epizentroa izango da berriro, ekosistema enpresarial eta berritzailea indartzea helburu duen topaketarekin.

EBN  2025  kongresua  BIC  Bizkaia  Ezkerraldean  egingo  da
23/05/2025 Ekintzailetza

EBN 2025 kongresua BIC Bizkaia Ezkerraldean egingo da

Kongresua aukera paregabea izango da industria-energia trantsizioaren inguruan eztabaidatzeko, gure lurralde eta ekonomien etorkizunerako funtsezko gaia baita.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.