Filtra tu búsqueda



Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 26 abendua, 2024

Marzianosek gozoki osasungarriez gozatzeko aukera ematen du, zaporeari uko egin gabe

Duela urtebete sortutako enpresak azukre erantsirik eta glutenik gabeko, osagai erreal eta nutritiboekin egindako produktu beganoak egiten ditu.

Marzianos snack osasungarriak sortzen dituen enpresa da, pertsonek elikatzeko duten modua eraldatzen duena. Bere helburua produktu berritzaileak eskaintzea da, azukre erantsirik eta glutenik gabe, eta nutrizio-onurak ekarriko dituzten osagai errealekin, zaporeari uko egin gabe. Horrela, obesitatea bezalako arazo globalei aurre egitea eta bizimodu osasungarria sustatzea bilatzen du, pertsona guztientzako aukera goxoak eta eskuragarriak eskainiz. 

“Marzianos sortzeko ideia 2023an sortu zen, motibazio oso pertsonalak bultzatuta: nire seme-alabentzako eta ingurukoentzako elikadura-aukera osasungarriagoak eskaintzea”, azaldu du Angel Robles enpresaren sortzaileak. Eta gaineratu duenez, “aita eta ekintzaile gisa, elikagarriak eta gozagarriak diren produktuen premiazko beharra ikusten nuen, batez ere obesitatea gero eta arazo handiagoa den testuinguru global batean”. Horrela jaio zen Marzianos: snack tradizionalak osasuna zainduko duten superelikagai bihurtzeko asmoz, zaporea arriskuan jarri gabe. 

Enpresak snack osasungarrien sorta eskaintzen du,  azukre erantsirik eta glutenik gabe, beganoak eta osagai erreal eta elikagarriekin eginak izateagatik nabarmentzen direnak. Gainera, proteina altuko produktuen lerro berria garatzen ari da, energia eta nutrizio estra bilatzen duten kontsumitzaileen beharrei erantzuteko, hala nola kirolariei eta pertsona aktiboei. Bere konpromisoa da aukera goxoak ez ezik funtzionalak ere ematea, hautatzen dutenen osasuna hobetzeko. 

“Gure bezeroak haien ongizatearekin eta osasunarekin konprometitutako pertsonak dira, osagai naturalak eta kalitatea baloratzen dituztenak. Kirolariak, seme-alaben elikadurarekin kezkatuta dauden gurasoak, bizimodu osasungarria izatearen interesa duten millennialak eta pertsona beganoak barne hartzen ditugu”, zehaztu du Roblesek. Era berean, nahiz eta gaur egun merkatu nazionalera bideratuta egon, atzerriko bezeroengandik interesa jaso du bere ikuspegi “berritzaileari” eta mundu mailako snack osasungarrien gero eta ospe handiagoari esker. “Gure helburua nazioartean zabaltzea eta gure produktuak gure mugetatik haratago eramatea da”, dio sortzaileak. 

Sortu zenetik, Marzianosek bere ibilbidea markatu duten funtsezko proiektuak gauzatu ditu, besteak beste: snack osasungarriekin produktu berritzaileak garatzea, horien artean azukre erantsirik eta glutenik gabeko donut beganoak; bere I+G+B laborategia sortzea, non formulazio berriak lantzen dituen, hala nola proteina eta produktu funtzionaletan goi-lerro bat; banatzaileekin eta funtsezko bazkideekin akordioak ezartzea bere produktuak bezero gehiagorengana iristea optimizatzeko; eta “#InvasionMarziana” bultzatzea, bere sare sozialen eta ekitaldien bidez ohitura osasungarriak sustatzen dituen mugimendua.  

Etorkizunari begira, Marzianosek “asmo handiko” planak ditu. Bere produktu-portafolioa hedatzea hartuko du ardatz, proteina altuko lerroa eta aukera funtzional berriak gehituz. Aldi berean, merkatu nazionalean duen presentzia sendotu (merkatu-kuota handituz), nazioarteko merkatura jauzi egin, eta bere estrategia digitala indartu nahi du #InvasionMarziana-ren inguruan komunitate sendoa eraikiz. Gainera, datorren urterako lantaldea lau pertsonara zabaltzeko asmoa du (gaur egun fundatzailea bera da operazio guztien buru), eta horrek, Roblesen ustez, “enpresaren garapenarekin eta merkatuan dugun presentzia sendotzearekin dugun konpromisoa islatzen du”.  

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.    

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Fecin,  industriako  eskuilagintzan  espezializatuta  60  urte  daramatzan  Gipuzkoako  ETEa
10/02/2025 Berrikuntza

Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa

Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du

Teknikerrek  errepideen  mantentze  adimenduna  bultzatzen  du  teknologia  robotiko  aurreratuaren  bidez
10/02/2025 I+G

Teknikerrek errepideen mantentze adimenduna bultzatzen du teknologia robotiko aurreratuaren bidez

Zentro teknologikoak errepideak diseinatzeko, eraikitzeko eta mantentzeko teknologia robotikoak eta automatizazio adimendunak hornitzeko lanak gidatu ditu Europako Omicron proiektuan.

Basque  Luxury  Concierge:  Bisitak  jasotzen  dituzten  euskal  enpresentzako  zerbitzu  berri  bat:  Basque  Luxury  Concierge
10/02/2025 Ekintzailetza

Basque Luxury Concierge: Bisitak jasotzen dituzten euskal enpresentzako zerbitzu berri bat: Basque Luxury Concierge

.

Flexix,  75  urteko  historia  berrikuntza  aldarrikatzen

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen

Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
07/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.