Lakari
Ekintzailetza
Albisteak 8 apirila, 2021

Lakari: Elkar elikatzen duten burujabetzak

"Zarautz: Hemen lan eta bizi nahi genuen, era burujabe batean"
-

 Lakari kooperatiba elikagai denda bat baino gehiago da: elikadura-arloan zein ekintzailetza sozialean aholkularitza zerbitzua eta ekitaldietarako mokaduak ere eskaintzen ditu. Elikadura burujabetza du helburu, baina lantokian beste burujabetzak ere lantzen ari dira hasieratik: lanaren burujabetza, finantza burujabetza, energia, telekomunikazio eta teknologia burujabetzak.

Lakari sortzeko motiboa lanaren burujabetza izan zela azaldu digute kideek: «Hemen lan eta bizi nahi genuen, era burujabe batean». Proiektuari forma eman ostean, martxan jartzeko «guretzat handia zen inbertsioari» aurre egiteko mailegua eskatu behar izan zuten, eta finantza etikoen aldeko hautua egin zuten: «Fiarerekin egin genuen, hastapenetik finantza burujabetzaren bidea jorratu nahi genuelako». Gogoratu dute eztabaida sortu zela haien artean, «guretzat finantziazio beharra geneukalako eta zentimoari ere begiratu egiten geniolako; interes-tasak eta altuxeagoak izaten dira finantza etikoetan». Baina interesetan guztira aldea zenbatekoa izango zen aztertu zuten zehazki, «3.000 eurokoa zen aldea zazpi urtean, eta badakigu diru hori beste proiektu sozial eta eraldatzaileetara joango dela, aldiz, beste bankuetan ez dakigu diru hori zertan erabiltzen den eta kasu askotan, badakigu espekulaziorako edo armagintzarako ere erabiltzen dutela». Beste proiektuei laguntzeko argudioa gailendu zen eta horrela hartu zuten finantza etikoen aldeko erabakia. Baina aitortzen dute «banku tradizionaletara» jo beharra dutela egunerokorako, haiek baitira datafono zerbitzua eta kanbioak egiteko aukera eskaintzen dieten bakarrak, oraingoz.

Bestalde, denda jarri zuten lokalean ez zegoen argindarrik eta Iberdrolak zerbitzua ezartzearen ordainetan bi urtez bere bezero izatera behartu zituen. «Baina ahal izan genuen orduko Goienerreko bazkide egiteko apustu egin genuen, duela bi urte inguru». Aholkularitza-zerbitzua ere eskaintzen digute eta komunitate baten parte garela sentiarazi digute, hasiera-hasieratik.

«Hastapenetik teknologia burujabetza ere landu dugu» azaldu dute Lakariko kideek. Sorreratik, teknologia libreak garatu zein aholkularitza-zerbitzua eskaintzen dituen Olatukoopeko Talaios kooperatibarekin interkooperazio estua izan dute eta «haien aholkuz», hasieratik software librearen aldeko apustua egin zuten: bai dendan kobrantzak egiteko edo erosketak kudeatzeko darabilten programa (Odoo), baita ere lanerako erabiltzen dituzten ordenagailu guztietan duten softwarea librea da. «Orain dela bi urte, gainera, dokumentazio-biltegirako Nextcloud programaren aldeko hautua ere egin genuen, gure zerbitzari propioarekin; hori ere teknologia burujabetzarekin lotzen dugu».

Teknologiaren alorrean pauso bat gehiago ere ematea erabaki dute Jaki tresna propioarekin. Jaki, asteko menu orekatuak, osasungarriak, prezioz duinak eta sasoiko produktuekin eginak lantzeko aukera ematen duen aholkularitza pertsonalizatua da. Hori posible izateko, ezinbesteko gertuko komunikazioaz gain, tresna teknologiko aurreratu bat garatzea lortu dute.

Azpimarratu nahi izan dute eremuz eremu burujabetzak lantzea «prozesu eta trantsizio etengabea» dela. Ezer ez dela perfektua eta «inkoherentziak kudeatzen jakin» behar dela, eta funtsean «egiteko moduak eta produktuak etengabe hobetzen» joatea dela gakoa.

Burujabetzetan azken jauzia telekomunikazioan eman dute, 2020an sortu den Abaila kooperatibaren eskutik: «Interneta beraiekin dugu. Lakariren egoitzan lekua utzi diegu beraien nodoa ezartzeko eta Arraio irrati librearen bidez Zarautzera seinalea zabaltzeko aukera dute». Abaila burokrazia lanak burutzen ari da telefonia zerbitzua ere eskaini ahal izateko, eta hori egiterik dutenean Lakarik haiekin kontratatuko du telefonia: «Eskualdekoak dira, gu Zarautzen gaude eta haiek Zumaian, eta lurralde burujabetzari erreparatuta erabaki dugu haiekin lan egitea».

Lakarikoek egunerokoan ikusten dituzte ekonomia sozial eraldatzailearen bidez ase nahiko lituzketen behar gehiago: «Erronka gisa, adibidez lan arriskuko prebentzio kontuetan eta ez dugu ikusten erreferentziazko inor. Beste adibide bat inprimagailuen errenta da, horrelako horniduretan hutsunea dagoela ikusten dugu. Ea norbait animatzen den». Ekonomia sozial eraldatzaileko beste eragileekin elkarlanean behar komunei erantzun bateratuak ematea amesten dute etorkizun batean. «Gure proiektuetan ditugun beharrei erantzuteko jada martxan baldin badago ekonomia sozial eraldatzaileko aukera, errazago ematen da burujabetzarako jauzia. Baina burujabetzarako aldaketak batez ere hausnarketa propiotik etortzen dira».

www.lakari.eus

Lakari

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  32  startup  eta  Euskadiko  20  ETE  konektatu  ditu  horien  berrikuntza  bizkortzeko
10/12/2025 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak 32 startup eta Euskadiko 20 ETE konektatu ditu horien berrikuntza bizkortzeko

32 startup Euskadiko 20 ETErekin bildu dira euren soluzio teknologikoak aurkezteko BIND SMEren hautaketa-prozesuaren azken fasean.

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.